“Egunkaria”-ko auzi ekonomikoaren aurkako elkarretaratzea egingo dute ostiralean Andoainen

egunkaria-libre

“Egunkaria auziko” bigarren kasuaren aurrean ostiral honetan elkarretaratzea izango da Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean, 11:30ean, Berria.info-k zabaldu duenez. 2003ko urrian izan zen polizi operazioa, “auzi ekonomikoa” deiturikokoa, eta 2010ean kazetaren auzian artxiboa izan bazen ere, auzi horrek aurrera segitu du. Zortzi lagun auzipetu zituzten bere garaian. Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du “Egunkaria”-ko auzi ekonomikoaren aurkako epaiketa egingo, Jose Maria Vazquez Honrubia Auzitegi Nazionaleko zigor aretoko epaileak auzia Donostiako epaitegira igortzea erabaki baitzuen iazko maiatzean. Kalifikazio eta entzutegi berri batean egonik, auzia berriro hutsetik hasi behar da, eta Gipuzkoako Auzitegiak erabakiko du epaiketa egingo den ala ez. Dignidad y Justicia elkartea herri akusazio gisa aurkeztu da oraingoan ere; AVT ez da aurkeztu.

Zortzi auzipetu daude “Egunkaria”-ko auzi ekonomikoan: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Joxe Mari Sors, Ainhoa Albisu, Mikel Sorozabal, Begoña Zubelzu eta Fernando Furundarena. Herri akusazioak 13 eta 26 urte arteko espetxe zigorrak eskatu zituen haientzat, baita 235 milioi euroko isuna ere. Diru kontuak faltsutzea eta zerga iruzurra egin izana egotzi zien —5.481.832 eurokoa—, eta alor ekonomikoan ETArekin harremana izatea.

Bilbo Kantari

Bilbo Kantari hil bakoitzeko bigarren asteburuan egiteko asmoa dagoen arren, urrian aldaketa egongo da Txikitero Eguna dela eta. Aipatu ospakizuna astearte honetan, urriak 11, izango da eta poteoa egitearekin batera kantatu egingo da Bilbo Kantarikoekin. Hitzorduak ondokoak dira: Burtsan goizeko 11etan eta 20:00etan Kalderapekon.

Bihar izango da hilabete honetako Bilboko Kantari

Bilbo Kantari hil bakoitzeko bigarren asteburuan egiteko asmoa dagoen arren, urrian aldaketa egongo da Txikitero Eguna dela eta. Aipatu ospakizuna bihar, urriak 11, izango da eta poteoa egitearekin batera kantatu egingo da Bilbo Kantarikoekin. Hitzorduak ondokoak dira: Burtsan goizeko 11etan eta 20:00etan Kalderapekon.

Liburua eduki ezean dekarga ezazu eta egin fotokopiak.

 

Nafarroa Oinez Tafallan

Nafarroa Oinez igande honetan ospatuko du Tafallako Garces de los Fayos ikastolak, “Hamaika 11n” lelopean. Aterako duten diruarekin, DBH ziklo osoa eskaintzeko ikastetxe berria eraikitzeko asmoa dute. Besteak beste, Oskorri, Erramun Martikorena, Irrien lagunak, Gatillazo, Stupenda Jones, Trikizio, Bizardunak eta Hesian izango dira Tafallan.

Dena prest da Tafallan Nafarroa Oinezerako

Nafarroa Oinez igande honetan ospatuko du Tafallako Garces de los Fayos ikastolak, “Hamaika 11n” lelopean. Aterako duten diruarekin, DBH ziklo osoa eskaintzeko ikastetxe berria eraikitzeko asmoa dute. Besteak beste, Oskorri, Erramun Martikorena, Irrien lagunak, Gatillazo, Stupenda Jones, Trikizio, Bizardunak eta Hesian izango dira Tafallan.

Gaztetxea gara! Euskaldunak gara!

euskaldunak-gara
Egilea: Joseba Barrenetxea.

Kukutza III azpiegitura bota dute, baina eraikinak gordetzen zuen arima Errekalde eta Bilbo osoan zabaldu da. Kukutza eraisten hasi zirenetik bi aste bete direnean, proiektuak bizirik eta indartsu dirauela frogatu zuten atzo milaka lagunek. Gaztetxearen aldeko aldarriak kaleak bete zituen berriro, lehen egunean bezain tinko eta umoretsu. Orain, autogestio proiektuetan jarraitzeko garaia dela adierazi zuen Kukutzako asanbladak: “Errekalden epizentroa izan duen lurrikarak milaka erreplika izan ditzan auzoetan eta herrietan”.

Gehiago irakurri: Berria.info

Epaitegietan euskara normalizatzen zuten trebatzaileak kaleratu dituzte

justizia-trebatzaileak

Argazkian, Bilboko elkarretaratzean, 60 bat lagun batu dira, tartean Asier Sanz Bilduko batzarkidea / cc-by Ukberri.net

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako instrukzio eta bake epaitegietan euskara normalizatzea xede zuten 14 trebatzaileak kaleratu berri ditu Eusko Jaurlaritzak. Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramalearen arabera, teknikariek hartuko dute haien lana. Ostegunean, berriz, hiru hiriburu horietako epaitegien aurrean, kaleratzeak salatu zituzten epaitegietako langileek, kalean utzitako trebatzaileek eta ELA, CCOO, LAB eta CSI-CSIF sindikatuek. Sindikatuek zabaldu dutenez, trebatzaileak orain dela lau urte hasi ziren lanean euskara normalizatzeko planaren barruan, eta eurak ziren, eta ez teknikariak, langileekin eskuz esku lanean aritu direnak, Eusko Jaurlaritzak eta sindikatuek hitzartu bezala. Horregatik, “ezinezkotzat” jo dute jada bere lana duten teknikariek trebatzaileen zama hartu eta epaitegietan euskararen erabilpena bermatu ahal izatea. Era berean, euskara normalizatzeko plana bete beharrekoa dela gogoratu eta murrizketak bertan egitea salatu dute.

LAB sindikatuak gogoratu duenez, trebatzaileek epaitegiko dokumentu “ereduak euskaratu dituzte, hizkuntza juridikoa euskaratu eta landu, jendea euskaraz hartzeko lagundu, eta, batik bat, lanean hasi berri direnekin euskara landu; izan ere, hona funtzionario asko etortzen dira euskararekin harreman gutxi izan dutenak”. Gauzak horrela, azken lau urteotan epaitegietan euskararen erabilera “nabarmen” igo dela uste dute sindikatuek.

Ibilaldiak sare sozialen bidez aukeratuko du abestia

ibiltxo

Argazkian, Ibiltxo / cc-by-sa  Ibipuntuzero, Ibilaldia 2012.

2012. urteko Ibilaldia jaia Trapagaranen egingo da, eta Meatzaldean ikasle kopuruaren handitzeari aurre egiteko beste ikastetxe bat eraikitzeko dirua biltzea izango du helburu. Azken urteetan 350etik 500era igo da Trapagarango ikastolaren ikasle kopurua.

Maiatzaren 27an egingo da Bizkaiko ikastolen aldeko jaia, eta IbiPuntoZero izango da leloa. Trapagaranen Ibilaldia ospatuko den bigarren aldia dela eta sare sozialen garrantzia islatu nahi izan dute antolatzaileek leloan. Hain zuzen, jaiaren abestia sare sozialetan erabiltzaileek ematen dituzten botoen bidez aukeratuko dute.

Berriketan.info sare sozialean eta Facebooken jada abian daude Ibilaldia 2012ren profilak.

Maskotak, berriz, Ibiltxo du izena eta meatzari eta estralurtar moduko bat irudikatu nahi dute. Izan ere, Trapagarango ikastolak herrikoak ez ezik, eskualde osoko ikasleak biltzen dituela esan dute antolatzaileek aurkezpenean, eta Meatzaldea eskualde osoaren jaia izango dela esan dute, urtean zehar ekitaldian hainbat herrietan banatuko direlarik.

Flickr argazkien sare sozialean ere badago Ibilbaldia, eta asteazkenean Ibiltxo ikastolara heldu zireneko argazkiak igo dituzte.

Euskal Herrian Euskaraz: “Normalizazioan atzera pausoak ematen jarraitzen du Jaurlaritzak”

ehe-ots12-manifestazioa

Argazkian, EHEren prentsaurreko bat / © EHE.

Bi neurri hartu ditu PSEk aste honetan, biak hizkuntza normalizazioaren aurkakoak. Alde batetik, Isabel Zelaak esan du euskara jakintza ziurtagiria emanen dietela ikasgaien %50a euskaraz egiten dituzten ikasleei. D ereduko ikasleek ere ziurtagiria lortuko dute, eta unibertsitateko ikasketak euskaraz egiteagatik EGAren maila aitortuko zaio ikasleari. Bestalde, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Legea aldatzeko bideari ekin dio PSEk, PP eta UPDren laguntzarekin. Euskaraz errotulatzen edota artatzen ez duten komertzioak zigortzen dituen legea deuseztatu nahi dute.

Euskara ziurtagiriak banatzeko asmoaren berri eman zuen astelehenean Eusko Jaurlaritzak. Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, ikasgaien erdia euskaraz ikasten dutenei hizkuntzaren ezagutza aitortuko zaie, bestelako ziurtagiriren beharrik gabe. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) gainditzen dutenek B1 maila izanen dute, eta Batxilergoa amaitzean B2 maila erdietsiko dute. Bi kasu horietan euskara eta literatura ikasgaia gainditurik beharko dute izan ikasleek. Unibertsitateko ikasketekin batera C1 maila aitortuko zaie ikasleei, hau da, EGAren maila. C2 maila lortzeko doktore tesia euskaraz egin beharko da. Neurri hau ezbaian jartzea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza sistemaren kalitatea zaltzan jartzea dela esan du Zelaak.

Patxi Lopez buru duen gobernuak ez du euskararen normalizazioan aurrera egiten; are gehiago, aurkako urratsak ematen ari da. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza ereduak ez ditu euskalduntzen ikasle guztiak. Arazoa aztertu eta konponbidea bilatu beharrean, Zelaaren departamentuak nahiago du beste alde batera begiratu, eta arazoa bere horretan mantendu. Izan ere, euskara mailarik ez duten ikasleei ere aitortuko zaie euskaldundu direla. Hizkuntzaren normalizazio bidean, ezinbestekoa dirudi egungo eredua irauli eta euskaldunduko duen eredu bakarra ezartzea. Bien bitartean, euskara ezagutza frogatzen duten ziurtagiriek ezinbesteko izaten jarraituko dute. Baina Zelaak beste plan batzuk ditu. Eredu eleanitzaren aldeko apustua egin nahi du Lopezen gobernuak, Nafarroan egiten ari diren moduan, euskarari orduak kentzeko.

Normalizazioaren aurkako urratsen beste adibidea gaur eman du PSEk. Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Legea aldatu nahi dute, euskarazko errotulazioa eta zerbitzua ematen ez duten enpresek isunik jaso ez dezaten. PP eta UPD alde agertu dira; aurka Aralar, EA, EAJ eta Ezker Batua. 2008an onartu zuten legea bertan behera uzteko lehenbiziko urratsak eman dituzte dagoeneko, euskararen kaltetan hartutako beste neurri bati bide emateko.

Euskal Herrian Euskaraz (EHE)

euskalherrianeuskaraz.org

Kukutzaren aldeko manifestazioa Bilbon

Larunbat honetarako, urriak 8, 18:00etan, manifestazio internazionala deitu du Kukutzako asanbladak, ″Gaztetxea gara!″ lelopean. Martxa Jesusen Bihotzetik abiatuko da.