JAIAK EUSKARAZ BIZI!!

Jaiak bizitza sozialaren zati garrantzitsua izaten dira. Harremanetarako topalekua izaten dira, lagunekin egoteko, jendea ezagutzeko eta ondo pasatzeko. Inguruan dugun kulturaren erakusleiho ere badira. Txosnetan entzuten dugun musika, antolatzen diren ehunka jarduerak edota ikus ditzakegun kontzertuak, kultur adierazpideak ere badira.

hau-pittu-hau-2Hori dela eta, euskaltzaleok jaiei garrantzi berezia ematen diegu. Bilbotar euskaldunok euskaraz bizi nahi dugu esparru guztietan: ikasketetan, lanean, etxean… baita jaietan ere. Jai herrikoiak eta parte hartzaileak gustuko ditugu, herritarrok herritarrontzako eginak, eta euskaldunok euskaldunontzako ere bai.

Euskarak esparruak irabazten joan behar du. Eta, jaiak herritarrok eraikitako eremu izanda, euskaldunon esku dago horietan eragitea eta jai herrikoiak esparru euskaldun eta euskaltzale bihurtzea, euskara erabiliz eta defendatuz.

Horregatik, euskaldunoi dei egin nahi dizuegu, Aste Nagusian zein Bilboko auzoetako jaietan, Inauterietan, Santo Tomasetan eta abarretan, euskaraz parte hartzera eta euskaraz bizitzera! Horrela eraikiko ditugu jai euskaldunak eta Bilbo euskalduna!

Hau Pittu Hau, Euskaldunon Konpartsa

haupittuhau@haupittuhau.org

Leave a Reply

*