EUSKARA

Hau Pittu Hau-k euskararen normalizazioa aldarrikatzen du; argi eta garbi dugu euskaraz bizitzea gure eskubidea dela eta ukatzen digutela. Beraz, gure eskubide honekiko begirunea eskatzen dugu edonon eta edonori.Gure burua euskaldun eta euskaltzale ikusten dugu. Guretzako honek esanahi zabala dauka: Ez da euskaldunagoa euskaraz hobeto egiten duena, baizik eta gehien erabiltzen duena. Ez digu axola norbaitek era trakets batetan hitz egiten badu benetako nahia erakutsiz gero. Hau Pittu Hau barruan jende askok euskaraz ganoraz hitz egiten ikasi izan du, ekin eta ekinez.

Euskaldunen harrotasuna bultzatzen dugu. Mendeetako konplexua kendu behar dugu gainetik, eta eremuak berreskuratu, kalean, unibertsitatean, jaietan, admnistrazioan, lanean… GUK EUSKARAZ, ETA NORBAIT EZ BADAGO ADOS GURI BOST.