Kukutzaren aldeko manifestazioa Bilbon

Larunbat honetarako, urriak 8, 18:00etan, manifestazio internazionala deitu du Kukutzako asanbladak, ″Gaztetxea gara!″ lelopean. Martxa Jesusen Bihotzetik abiatuko da.

″Gaztetxea gara!″ lelopean manifestazio internazionala izango da larunbatean Kukutzaren alde

kukutza-mani-kartela

Larunbat honetarako, urriak 8, 18:00etan, manifestazio internazionala deitu du Kukutzako asanbladak, ″Gaztetxea gara!″ lelopean. Martxa Jesusen Bihotzetik abiatuko da. Kukutzako kideek gaztetxeen beharrezkotasuna azpimarratu nahi izan dute sare sozialen bitartez zabaldutako deialdian. ″Bai Errekalden, Euskal Herrian eta mundu osoan, gaztetxeak mundua eraldatzeko tresna dira, antolatzen ikasteko lekuak, bizitzen ikasteko lekuak, borrokatzen ikasteko guneak″, diote. Gaztetxeko lagunen iritziz, ″mundu madarikatu hau aldatu behar dugu, buelta eman behar diogu egoera honi″, eta bide horretan, gaztetxeek ″ezinbesteko funtzioa″ betetzen dutela uste dute. Hala izanik, Euskal Herri osoko gaztetxekideei manifestaziora Kukutzaren aldeko pankartak eramateko eskatu diete.