BESTE EKIMENAK
Urteak pasa ahala, aurretik aipatutako helburuei beste batzuk gehitu zaizkio. Gaur egungo gizartearen pasibotasunerkin bukatzea bada gure konpartsaren beste helburu garrantzitsu bat. Gure inguran dauden euskaldunak hainbat ekintzetan parte hartzera eta hauek antolatzera bultzatzen ditugu, konpartsaren bizitza kulturala indartuz. Hau honela izanda, halako ekintzak antolatzen ditugu:
- Erakusketak
- Mota guztietzako txapelketak
- Hitzaldiak
- Aldizkaritxo baten argitalpena
- Euskararen aldeko jaietara irteerak
- Eta konpartsakideek antolatzeko gogoa duten edozein ekimen egiteko prest gaude

Azken batean, euskaldun kontzientzia duen taldea sortu dugu. Honegatik gure beste helburuetako bat ahalik eta euskaldun gehien batzea da.
Euskaldun eta euskatzalea izatea baino ez da eskatzen. Eta oraindik ez baduzu euskara behar den moduan menperatzen EZ KEZKATU, guk lagunduko dizugu zure maila hobetzen, ikasteko modurik hoberena hitz egitea baita.

