Konpartsero Eguna

  • 12:00
    • Umeentzako tailerrak
    • Puzgarriak
    • Txistorra eta piper banaketa
    • Pintxo lehiaketaren hasiera
  • 13:30 Pintxoen aurkezpena
  • 14:00 Pintxo lehiaketaren sari banaketa
  • 14:30 Bazkaria
  • 17:00 Erromeria: Gora Herria
  • 19:30 Kalejira Akodas bozine taldearekin

San Juan Gaua

san-juan-bilbo-kartela

Klik egin kartelaren gainean handiago ikusteko

Hau Pittu Hau Eguna

12:00 Tortilla txapelketa
Patata-tortilla egiten trebea zara? Ba ekarri zure tortilla 7Katu aurrera eta erakutsi guztioi zure abilezia!

13:00 Garagardo dastaketa
Ziur zaude garagardo ezberdinetan aditua zarela? Ba etorri Somera Kalera (Lekerika Tabernaren parera) eta erakutsi hala dela!

Bazkal aurreko poteoa
Bazkal aurretik kalejira alaia ibiliko da Zazpi Kaleetan zehar! Ekarri zuon pandero eta trikitixak eta animatu parte hartzera!

14:00 HPH Photocall-a + jolasak
HPH Konpartsa izarrez betea dagoenez, izugarrizko photocall-a egongo da bazkaldu aurretik 7Katu gaztetxean! Ez zara animatuko? Ta ostean guztiok hobeto elkar ezagutzeko jolastxoak…

15:00 Bazkaria
Eta nola ez, euskaldunok jan eta edanik gabe ezer ospatzen ez dakigunez… Zazpi Kaleetako 7Katu Gaztetxean, 15:00etan, bazkari mundiala euskaldunon konpartsaren eguna ospatzeko! Sarrerak salgai dituzue Kalderapekon eta Errondabiden (10 euro).

17:00 Inauterietako bideo emanaldia
Inauterietan ondo pasatu zenuen? Edo nola ibili ginen jakin gura duzu? Ba gogoratu dezagun egun hura berriz ere. Inauterietako bideo emanaldia bazkal ostean!

18:00 Bakarrizketa, Mikel Martinezekin: “Denborarekin Korapiloak”
Arratsaldea animatzen jarraitzeko, iragana eta etorkizuna orainarekin korapilatzen dituen bakarrizketa mundiala Mikel Martinezen eskutik!

20:00 Poteo musikatua
Eguna borobiltzen joateko, poteo musikatuarekin jarraituko dugu Zazpi Kaleetan zehar. Ez duzu parte hartu gura? Animatu zaitez!

22:00 DJa
Eta egitarauari amaiera emateko 7Katu gaztetxera bueltatu eta izugarrizko DJa musika euskalduna jartzen! Ez al da tentagarria?

Korrika Bilbon

Ostegunean helduko da euskararen aldeko martxa erraldoia hirira. Arratsaldeko 17:31an, Enekuriko etorbidetik sartu eta auzo ezberdinetatik igaro ondoren, 21:59an, Galdakaoko errepidea hartuko du Baionarako bidea jarraitzeko.

Lau ordu eta erdiz egongo da Korrika Bilbon. Ostegunean Enekuritik sartuko da; Deustuko auzoa zeharkatuko du eta Euskalduna zubia igaro eta gero, San Mamesera helduko da 18:18an. Briñas kaletik Zorrotzarako bidea hartuko du eta bertatik, Errekaldeko plazara joko du Gordonizetik 19:17etan. Zabalburun 19:40an egongo da, ondoren Zirkularretik Indautxuko plazara joateko eta handik, Udaletxeko Erkoreka plaza inguratu eta Uribarri eta Kastañosetik euskararen alde korrika egin eta gero, martxa Campo Volantinetik Unamunora helduko da 20:33an. Bertatik, auzoa gurutzatu eta Mesedetako zubitik Zamakolarantz abiatuko da; jarraian Santutxura igo eta Basarratera helduko da 21:17. Bukatzeko, lasterketari agur esango diogu 21:59an, Galdakaoko errepidea hartuko duenean.

Korrika Txikiak Bilbon

Dagoeneko hainbat auzotan Korrika Txikiak egin dituzte baina beste askotan ez. Besteak beste, San Inazion, Miribillan eta Alde Zaharrean bihar, hilak 20, izango da 15:00etan; Santutxun martxoaren 21an egingo dute 10:00etan, eta Txurdinagan zein Etxebarria parkean egun berean izango da baina 11:00etan. Bukatzeko, Deustun hilaren 22an, ostirala, egingo dute eguerdiko 15:00etan.

Korrika 18

“Eman euskara elkarri” lelopean,  martxoaren 14an abiatuko da aurtengo Korrika, hemezortzigarrena, Andoaineko Martin Ugalde kultur parketik, 16:30ean; hamaika egunez Euskal Herria zeharkatu ondoren hilaren 24an Baionan amaitzeko. Bilbora martxoaren 21ean helduko da, 17:30 aldera. Erandiotik igaro ostean San Inaziora helduko da eta 21:30 pasatxo Abusutik irtengo da, Etxebarrira. Tartean lau ordu emango ditu auzoetatik gora eta behera.

Euskaraz Bizi Eguna Agoitzen

Euskal Herrian Euskaraz herri mugimenduko eragile euskaltzaleak heldu den apirilaren 13an Agoitzen (Nafarroa Garaia) egingo du Euskaraz Bizi Eguna (EBE).

Euskaraz Bizi Eguneko egitarau zabala da auzolanaren erakusgarri. Goizean goiz dianak egingo dira herritik zehar. 10:30ean, baina, izango da egunari hasiera emateko txupinazoa. Goiz osoan zehar buruhandiak, gaiteroak, trikitilariak, Abesbatza, Burrunba, Dantzariak, txistulariak eta txaranga ibiliko dira herritik zehar giroa alaitzen. Erraldoien Topaketa ere izango da goizean zehar. Artisauen eta euskalgintzaren azoka, erakusketa (kultur etxean) talogileak eta Herri Kirol erakustaldia (12:00etan) ere izango dira presente Agoizko kaleetan.

Haurren txokoa ezin aipatzeke utzi. 11:00etatik 14:00etara bitartean puzgarriak eta eskulan tailer ezberdinak egongo dira txikientzat, eta, 16:30etan Txan Magoaren ikuskizunaz gozatzen ahal izango dute Kultur etxean.

Eguerdian ehunka lagunentzako bazkari herrikoia eta ondoko kantaldi herrikoia izango dira protagonista nagusiak.

Ondoren, 17:00etan dantzaldia hasiko da Tximeleta taldearen eskutik. Ordubetez ariko dira Tximeletakoak, 18:00etan, “Ez zaitez espaloitik jaitsi. Euskaraz bizi!” lelopean eta musika eta kolore artean egingo baitu bidea euskaltzale andana bilduko dituen kalejira aldarrikatzaileak. Bukaeran, ekitaldia izango da eta ondoren Tximeletakoek dantzaldiarekin jarraituko dute 21:00ak bitartean.

21:30ean hasiko dira kontzertuak. Kezkak eta Leihotikan taldeek jarriko dituzte dantzan euskaltzaleak, eta, hauen ostean, DJ Jotatxoren saioarekin jarraituko dute dantzan goizalderaino.

Berbalagunen mintza-poteoa Plaza Barritik hasita

Euskara ikasteko helburuarekin astean behin biltzen diren berbalagunek hitzordu berezia izango dute otsailaren 13an, asteazkena, izan ere, leku itxi batean bildu baino, “mintza-poteoa” egingo baitute Plaza Barritik hasita, Bilboko Branka agerkari digitalak zabaldu duenez.

Zazpikaletarrok taldeak mintzalagunei kalera ateratzeko gonbitea luzatu die elkar ezagutzeko asmoz. Orain arte leku itxietan zein talde txikietan batzen ziren eta kalera atera eta “mintza-poteoa” egitearen ideia garatu dute “euskara gehiago egingo” dutelakoan.

Beraz, ekimenaren helburua euskaraz egitea izango da baina lagun arteko giroan. Gauzak horrela, otsailaren 13an, 19:00etan Plaza Barrian batuko dira Euskaltzaindiaren egoitzaren aurrean, eta Arkaitz Estiballes Bizkaiko Bertso Finaleko irabazleak egingo ditu mintzalagunen arteko aurkezpenak eta bere esku egongo da euren arteko elkarrizketak bultzatzea.

Inauteriak Santutxun

Otsailaren 14an, osteguna, helduko dira Inauteriak Santutxura. Egun horretan, Ximelgorria aisialdi taldeak inauterietako ekintzak eskainiko ditu Karmelo plazan goizeko 10:00etatik arratsaldeko 17:00etara. Hilaren 15ean, ostirala, 17:30ean Txoro eta Mokoko pailazoak ikusteko aukera egongo da Karmelon; eta 19:30etik aurrera albokariak ibiliko dira auzoan zehar. Larunbatean, Gaztedi dantza taldeak ikuskizuna eskainiko du auzoko hainbat txokotan 19:30ean.

Bukatzeko, desfilea igandean, hilaren 17an izango da, 12:00etan. Santutxu kaletik hasiko da eta auzoa zeharkatuko du. Hori gutxi balitz, 18:00etan, Arsuaga plazan DJ batek giroa alaituko du.

Inauteriak Zorrotzan

Auzo honetako inauteriak otsailaren 15ean hasiko dira. Egun horretan, 21:00etan, Sunk Itii funky-jazz taldearen kontzertua egongo da Alboka tabernan. Larunbatean, hilaren 16an, 16:45ean, inauterietako jaitsieran izena emateko epea zabalduko da Zorrotzagana plazan eta 17:30ean, aratusteetako jaitsiera abiatuko dute plaza beretik Txinbotarrak eta Zorrotzako Jai Batzordearen animazioarekin. Ondoren, 18:45ean, taberna eta denden VIII. Mozorro lehiaketaren sari banaketa egingo da. 19:00etan, Azoka parkean desfileko sari banaketa burutuko dute eta bukatzeko, 19:30ean, txokolate jana egongo da.

Inauteriak Abusun

Otsailaren 8an egitarau zabala eskainiko dute Abusuko Inauterietan. Hilaren 8an, ostirala, 17:30ean, aratusteei hasiera emango zaie Ibaizabal zelaian eta bertan, tailerrak, musika eta puzgarriak egongo dira. 18:00etan, Disparate konpainiak antzerkia eskainiko du. 19:00etan, mozorro lehiaketari ekingo diote eta 19:30ean, Bolintxurekin batukada egongo da auzoan zehar eta ogi-txigortuaren dastaketa. 20:00etatik aurrera, Errerre txarangak auzoa alaituko du eta 23:00etan inauteriei amaiera emango zaie. Aipatzekoa da ere Meatza elkartean inauteri jaia egingo dela eta gaia ere zehaztu dutela. Aurten, Ali Baba eta 40 lapurren inguruan mozorrotu beharko dute hurbiltzen diren lagunek.Otsailaren 8an egitarau zabala eskainiko dute Abusuko Inauterietan. Hilaren 8an, ostirala, 17:30ean, aratusteei hasiera emango zaie Ibaizabal zelaian eta bertan, tailerrak, musika eta puzgarriak egongo dira. 18:00etan, Disparate konpainiak antzerkia eskainiko du. 19:00etan, mozorro lehiaketari ekingo diote eta 19:30ean, Bolintxurekin batukada egongo da auzoan zehar eta ogi-txigortuaren dastaketa. 20:00etatik aurrera, Errerre txarangak auzoa alaituko du eta 23:00etan inauteriei amaiera emango zaie. Aipatzekoa da ere Meatza elkartean inauteri jaia egingo dela eta gaia ere zehaztu dutela. Aurten, Ali Baba eta 40 lapurren inguruan mozorrotu beharko dute hurbiltzen diren lagunek.