“18 urtez hizkuntza eskubiderik gabe Osakidetzan”

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak “18 urtez hizkuntza eskubiderik gabe Osakidetzan” dokumentala egin du, eta bertan Euskal Autonomia Erkidegoko osasun zerbitzuari dagokion hizkuntza eskubideen egoeraren berri jaso du. Pediatria arloan 18 urtez bizitako hizkuntza eskubideen “urraketa sistematikoaren” adibide den kasu baten berri ematen du; Luis Mari de Juan Irastorza ordiziarrak bizitakoa, hain zuzen ere.

“Azken urteotako diagnosian osasun saila beltzunea izan da herritarren hizkuntza eskubideen bermean”, GarbiƱe Petriatik Behatokiko zuzendariak dioenez. “Kezka handiz ikusi ahal izan ditugu euskaldunok osasungintzaren eremuan pairatutako urraketak: mediku erdaldunak artatua izatea, harrera zerbitzua euskaraz ez egitea, bozgorailuetako mezuak erdaran ematea, mediku txostenak erdaraz jasotzea…. Osakidetzako edozein erabiltzailek ikus dezake, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun zerbitzu publikoak euskaldunak izatetik oso urrun daudela”.

Dokumentalarekin Behatokiaren helburua euskaldunok osasun zerbitzuetan bizi duten hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa agerian uztea da, “egunero eta osasun asistentziaren alor guztietan gertatzen dena”. Aldi berean, dokumentuarekin Behatokiak erakunde publikoei ekarpena egin nahi die.

Osakidetzari erabiltzaile euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzeko beharrezko neurriak har ditzala exijitu dio Behatokiak.