Santo Tomas 2013

 

Urtero bezala, aurten ere Santo Tomas eguna elkarrekin pasatzeko hitzordua izan dugu Hau Pittu Hau konpartsako kideok .

Areatzan, Someran, Kalderapekon, Bilbo Zaharrean… Bilboko txoko guztietan barrena ibili gara, jaiak eta parranda, betiko moduan, euskaraz biziz. Bertsolariak, berbena, Bilbo Kantari… Bilboko Konpartsok antolatutako denetariko programazioaz gozatzeko aukera izan dugu.

Baina dena ez da juerga izan, eta Bilboko Konpartsok San Nikolas ondoan jartzen dugun txosnan ere txandan lanean ibili gara arratsaldean.

Horien ostean, batzuek dezente luzatu dute gaua, baita hurrengo egunean parrandaren ondorioak jasan ere…

 

IMG_4815 (800x600)

IMG_4804 (800x600)

Bilboko Konpartsek gaur banatu dituzte 2012ko Klin-Klon sariak

klin-klon-2012

Argazkia: © Bilboko Konpartsak.

Bilboko Konpartsek eta Txarriduna txerriaren akademiak 2012ko Klin-Klon sariak banatu dituzte gaur goizean. Saria honek San Tomas nekazaritza azokaren izpirituaren zaintzaren eta zabalkundearen alde egindako ekarpena aitortzen du eta “Klin-Klon” ezizenaz ezaguna egin zen Felix Garcia Arceluzek sortu zituen 1915ean.

Beren saltokiak hoberen apaindu dituzten saltzaileak eta azoka giroa irudikatzen duen argazkirik onenak saritzen dira.

Azken edizio honetan, Santo Tomas azokaren 97.a, honakoak izan dira sarituak:

  • Itziar Etxebarria – Fruta eta barazki erakusmahai onena
  • Koldo Belasco – Ezti posturik onena
  • Erdikoetxe Sagardoa – Txakolin saltoki onena
  • Juan Antonio Zabala – Animali bizien (euskal antzara eta oiloak) posturik onena
  • Iñigo Aurrekoetxea – Hestebeteen saltokirik onena
  • Prentsan agertutako argazkirik onena, berriz, Argazki Pressek eskuratu du “Berria” egunkarian argitaratutako irudi bati esker.
  • Azokari buruzko erreportaje onenaren saria, aldiz, “Deia” egunkariak jaso du.

Klin-Klon sarien bigarren edizioa

Argazkian, azaroaren 26an aurkeztu zen txerriaren produktuen La Granja tabernan.

Tomas Deunaren azokaren data gainean dugularik, eta iaz hasitako ibilbideari jarraituz, aurten ere Bilboko Konpartsek eta Txarriduna Txerri Akademiak deituta Klin-Klon sarien bigarren edizioa ospatuko da.

1915. urtean Félix Garci-Arcéluz kazetari bilbotarra, Klin-Klon bezala ezaguna, Tomas Deunaren Merkatua martxan jarri zuen. Sari hauen bitartez merkatu honen hasierako espiritua gogoratu nahi dugu, eta azken urteotan asmo hori desitxuratu bada ere egun Bilbon herri honen ohituren berreskuratze eta bultzatze lanean garrantzi berezia duen ekimena dugu.

Zentzu honetan deialdi berezia luzatu nahi diogu Bilbotar orori abenduaren 21an euskal jantziekin apainduta merkatura jaisteko.

Sariekin batera, Klin-Klon-i omenaldia egingo diogu igande honetan, abenduaren 16an eguerdiko ordu batetan Plaza Berrian, Fueros kaleko sarbidean, Félix Garci-Arcéluzen oroimenez jarritako armarriaren oinetan.

Aurtengo Tomas Deunaren merkatuan Klin-Klon sariak, kategoria ezberdinak edukiko ditu:

Prentsa argazkiarena eta Merkatuko postuena.

Kategoria hauetan kontuan hartuko da 1915ko espiritua ahalik eta hoberen jasoko duen Bilboko prentsan argitaratuko diren bi argazkirik egokienak eta postuen artean espiritu hori hoberen islatuko dituenak ere bai, postuak kategoria hauen artean banatuta:

  • Fruta, barazkiak eta landareak: landare edergarriari eta ortuko produktuari sariak.
  • Gozogintza: mamidun saria.
  • Hestebeteak: zezina eta haragi deribatuei saria.
  • Edariak: Txinparta saria.
  • Abereak: Hozkada saria.

Santo Tomas eguneko egitaraua:

  • 10:00 – Txosnaren irekiera
  • 12:00 – Eszenatokian: Txalaparta
  • 12:00 – Elizaren ondoan: Pintxo eta indaben banaketa (tiketa erosi behar da)
  • 13:00 – Eszenatokian: Bertsolariak (Oihana Bartra, Peio Ormazabal eta Arkaitz Estiballes)
  • 14:00 – Eszenatokian: Gaiteroak
  • 16:00 – Eszenatokian: Erromeria Gozo-gozo
  • 20:00 – Alde Zaharretik: Bilbo kantari + triki (*)
  • 20:00 – Eszenatokian: Txerri produktuen zozketa
  • 20:30 – Eszenatokian: DJ Makala

(*) Bilbo Kantari Kalderapeko aurrean hasiko da, Txakur Kalea 1.

Santo Tomas Eguna

Abenduaren 21ean Tomas Deunaren azoka ospatzen da eta urtero legez, 1980tik, Bilboko Konpartsak hor egongo dira jai herrikoiak bultzatzen. Txosna eta eszenatokia San Nikolas elizaren ondoan egongo dira eta han giro ona topa dezakezue: txalapartariak, erromeria, txerri pintxoak, indabak, etabar. Aurten txerriaren protagonismoa berreskuratzen saiatu nahi dugu eta Euskal txerri “zoriontsu” baten produktuen zozketa egingo dugu. Hurbildu eta goza ezazue!

  • 10:00 – Txosnaren irekiera
  • 12:00 – Eszenatokian: Txalaparta
  • 12:00 – Elizaren ondoan: Pintxo eta indaben banaketa (tiketa erosi behar da)
  • 13:00 – Eszenatokian: Bertsolariak (Oihana Bartra, Peio Ormazabal eta Arkaitz Estiballes)
  • 14:00 – Eszenatokian: Gaiteroak
  • 16:00 – Eszenatokian: Erromeria Gozo-gozo
  • 20:00 – Alde Zaharretik: Bilbo kantari + triki (*)
  • 20:00 – Eszenatokian: Txerri produktuen zozketa
  • 20:30 – Eszenatokian: DJ Makala

(*) Bilbo Kantari Kalderapeko aurrean hasiko da, Txakur Kalea 1.

Eta badakizue nondik datorren Tomas Deunaren feria?. Ba irakurri artikulu hau.

Txerriaren produktuen zozketa izango da Santo Tomas egunean

santo-tomas-zozketa

Argazkian, atzo aurkeztu zen ekimena La Granja tabernan.

Bilboko Konpartsak, Txarriduna txerriaren akademia, Makilaren kofradia, Erriberako Merkatua eta Alde Zaharreko ostalari eta dendariak, Bilbon azken urteetan galdutako ohitura bat berreskuratzera gatoz. Tomas Deunaren egunean gure herrian txerriaren inguruko ohitura berreskuratu nahi dugu, baina gaur egungo egoerari egokituta. Hau da; animalien zainketa egokia bultzatzeko eta ekoizpen eta elikadura eredu berri baten aldeko apustua eginez. Aurten talde guzti hauek batera euskal txerri zoriontsu baten produktuak zozketatuko ditugu. Zozketa honen tiketak bereziak izango dira ere eta zenbakiak Bilboko Konpartsen egutegiekin banatuko dira 0,50 zentimotan Bilboko hainbat denda eta tabernetan. Ekimen honetatik ateratako dirua Bizkaiko Janari Bankuari produktuak helarazteko erabilia izango da. Jakitun garelako une honetan Bilbon (beste hainbat lekutan bezala) gizarte jantokiak gainezka daudela, eta ekimen honen bitartez ekarpen txiki bat baino egingo ez dugula. Zozketa abenduaren 21an egingo da 20:00etan Bilboko Konpartsen eszenatokian, San Nikolas gunean.

Bestetik, ohitura berreskuratzeko beste ildo bat berrartuz, Tomas Deuna egunean San Nikolas gunean txerri bat bere bi kumeekin ikusgai egongo da. Txerri horiek euskal txerri zoriontsuak izango dira ere bai eta leku egokia batean egongo dira ikusgai. Beraz, hemendik deialdia luzatzen dizuegu bilbotar eta bizkaitarrei Bilboko denda eta tabernetan zozketaren zenbakiak eskuratzeko eta Tomas Deunaren ohitura hau gurekin batera berreskuratzeko eta euskal txerri zoriontsuaren bitartez guztion ekarpena egiteko. Aprobetxatu nahi dugu ere dendari zein ostalariei gurekin harremanetan jartzeko deialdia luzatzeko. Jada gutunak banatu izan ditugu baina norbait abisatu barik gelditu izan bada gugana jo dezake ekimen honetan parte hartzeko.

Zozketatuko dena

Hiru saritan banatuta dago:

  • 1Urdaiazpikoa

  • 1 txerri-masaila

  • 2 belarri

  • 1 buztana

  • 1 kokospe

  • 1 hirugihar

  • 4 kg txistorra

  • 4 kg txorizo berria

  • 2 saiheski ontzutua

  • 6 lata pate

  • 4 kg txorizo

  • 4 kg saltxitxoi

  • 1 solomo ontzutua

  • 1 solomo – hestebetea

  • 20 kg odolostea

Hau Pittu Hauren 25. urteurreneko bideoa ikusgai!

Tomas Deuna eguna

Tomas Deuna egunean, urtero legez, kalerik kale ibiliko gara eguerditik aurrera Hau Pittu Hau konpartsako kideok: Areatza, Zazpi Kaleak, Plaza Barria… txokorik ez dago bisitatu gabe utziko dugunik. Hala ere, ez da dena poteoa eta parranda izango: 16:45etik 19:00etara Bilboko Konpartsen txosnan aurkituko gaituzu txanda egiten. Ez lotsatu… etorri geugaz!

Hona hemen Bilboko Konpartsek prestatutako egitaraua:

  • 10:00 – Txosnaren irekiera
  • 12:00 – Txalaparta
  • 12:00 – Pintxo eta indaben banaketa
  • 13:00 – Bertsolariak (Onintza Enbeitia, Peio Ormazabal eta Ibon Ajuria)
  • 14:00 – Gaiteroak
  • 16:00 – Erromeria Gozo-gozo
  • 20:00 – Bilbo kantari + triki (*)

(*) Bilbo Kantari Kalderapeko aurrean hasiko da, Txakur kalea 1.

Tomas Deuna egunean… jai eta lan!

Argazkian, 2007ko Tomas Deuna eguna.

Biharko Tomas Deuna egunean, urtero legez, kalerik kale ibiliko gara eguerditik aurrera Hau Pittu Hau konpartsako kideok: Areatza, Zazpi Kaleak, Plaza Barria… txokorik ez dago bisitatu gabe utziko dugunik. Hala ere, ez da dena poteoa eta parranda izango: 16:45etik 19:00etara Bilboko Konpartsen txosnan aurkituko gaituzu txanda egiten. Ez lotsatu… etorri geugaz!

Hona hemen Bilboko Konpartsek prestatutako egitaraua:

  • 10:00 – Txosnaren irekiera
  • 12:00 – Txalaparta
  • 12:00 – Pintxo eta indaben banaketa
  • 13:00 – Bertsolariak (Onintza Enbeitia, Peio Ormazabal eta Ibon Ajuria)
  • 14:00 – Gaiteroak
  • 16:00 – Erromeria Gozo-gozo
  • 20:00 – Bilbo kantari + triki (*)

(*) Bilbo Kantari Kalderapeko aurrean hasiko da, Txakur kalea 1.

Gogor oldartu zaigu Ertzaintza manifestazioan Kukutzaraino hurbildu garenei

Arratsaldeko manifestazioaren bukaeran gogor jo du Ertzaintzak berriz ere jendearen aurka. Hain zuzen ere, martxaren amaieran itxitako gaztetxeraino iritsitakoan, gogor hasi da Ertzaintza jenderen aurka. Hortik aurrera, kargak eta istiluak izan dira Errekalde auzoan, eta hainbat kale guztiz itxi dituzte. Errekaldeberriz auzo elkartearen eskaera onartuz, epaileak gaztetxearen eraistea bertan behera utzi du. Goizean Ertzaintzak 30 lagun atxilotu eta 36 zauritu dituela salatu dute, horietako bat Kukutza barruan pilota batekin aurpegian jota. Bihar, 12:30ean, kontzentrazioa eta prentsaurrekoa egingo dituzte Albia Lorategietan epaiketa egiten den bitartean. Eta 20:00etan manifestazioa egongo da Errekaldeko plazatik abiatuta.

Informazio gehiago: Berria.info

Manifestazioa eta Ertzaintzaren oldarraldia Berria.info-k plazaratutako bideoan: