National Pittugrafik

Hau Pittu Hauko kideok lotsarik ez dugula gauza ezaguna da. Horregatik, edozein lekutara joaten garenean, konpartsako kamiseta eramaten dugu beti. Lotsabako galantak gara! Gure kamisetaren barraskiloa Bilbotarrok ohi dugun harrotasunarekin erakusten dugu!

Atal berezi eta ikusgarri honetan, gure konpartsakideok munduan zehar utzitako aztarnak aurkituko dituzue. Gure barraskiloa famatua da mundu osoan! Hori frogatzeko, gure kamisetaren argazkiak munduko edozein lekutan topatuko dituzue.

Eta gure konpartsakideei gomendio bat: TXAPELA BURUAN, KAMISETA SOINEAN TA IBILI MUNDUAN! Atera argazki bat eta bidali konpartsako helbidera.