Aste Nagusiko (2014) kronika

2017ko inauteriak

Inauterien egun handia itxura ezin hobea zuen larunbateko goiz hartan, giro eguzkitsua eta hainbat eta hainbat ekitaldi aurretik. Azken urteetan bezala, Bilboko Kale Nagusia izango zen festaren erdigunea. Baina, ezer baino lehen, mozorroen azken detailetxoak egiteke genituen, horregatik, goiz-goizetik lotu ginen Luis Iruarrizagako egoitzan gure burua armiarma bihurtzeko.

Zortzi hanketako motxila eta zenbait begi itsatsita zituen zinta jantzi ostean, prest geunden jaiari hasiera emateko, hortaz, gure bi karritoak hartu ostean (bata musikarentzat eta bestea edari magikoarentzat) Plaza Zirkularrerantz jo genuen. Bertan, txanpaina irekitzearekin batera, festari hasiera eman genion.

Gure lehenengo jo puntua bertso saioa izan zen, zeinetan, besteak beste, Arkaitz Estiballes eta Oihana Bartra aritu ziren. Bertsolarien kantuekin batera gure tenperatura gora zihoan eta hauek bukatu bezain pronto, Ledesma kalera jo genuen gure sareak zabaltzera. Bertan, inguru horretan gutxitan entzuten den euskal musika eraman genuen gure karrito-bafle berpiztuan, nahiz eta egunak aurrera egin ahala honek ere gainbehera nabarmena izan.

Konturatu baino lehen, bazkalordua ailegatu eta Albiako taberna batera joan ginen gure sabelak isilaraztera, non bokatak etengabe atera eta segituan desagertzen ziren. Kafeak postrearena egin eta, segituan, desfilean egin beharreko dantza entseatzeari ekin genion. Deskoordinazioa eta erritmo falta izan ziren protagonista entseguan, baina, ekinaren ekinez, dantza hobetuz joan zen. Hori dela eta, Astarloako eszenatokira hurbildu ginen Kaotiko talde beteranoak ematen ari zen kontzertuaren azken txanpa ikustera. “Otra Noche” abesti mitikoa bukatu bezain laster desfilearen garaia zela ohartu ginen, hortaz, berriro ere, Plaza Biribilera zuzendu ginen aurretik prestatutako dantza bilbotarrei erakustera.

Arratsaldeko 17:30etan esatariak “Hau Pittu Hau!” oihukatu, eta Esne Beltzaren “Euskaraz bizi nahi dut” kantarekin batera, gure dantza egiten hasi ginen. Konturatu baino lehen gure emanaldia bukatu eta Garilak 26 taldearen kontzertura joan ginen.

Eguzkiaren azken argi izpiak zeruak utzi ostean, Alde Zaharrera jaitsi ginen, non gauak aurrera egin ahala, konpartsakideok Zazpi Kaleetan zehar sakabanatuz joan ginen.

Benetan egun polita eta bizia aurtengoa. Jada irrikitan gaude datorren urtekoa heltzeko, baina, aurretik, hainbat data garrantzitsu ditugu oraindik: Korrika, HPH-ren 30.urteurrenaren ospakizuna, Aste Nagusia… Alegia, urtea hasi besterik ez da egin!

Gora jai euskaldun eta herrikoiak!

muntaiaAste batzuk pasatu diren arren, Aste Nagusiari errepaso bat egin nahi izan diogu, artikulu honetan, argazki batzuekin batera.

Jaiak ondo hasteko, txupinaren egunean bertan bazkaritxoa egin genuen txosna aurrean, bakoitzak etxean egindakoak ekarrita (patata tortillak, enpanadillak, denetariko sanwitxak, postreak,…). Ederto bazkaldu genuen eta konpartsakideek (batzuek, behintzat) sukaldean ere primeran moldatzen direla erakutsi zuten.bazkaria

Bazkalostean, trikitilariek lagunduta, Bilbiko plazara joan ginen, Konpartsa guztietako konpartsakideok han batu baikinen jaitsiera bertatik hasteko. Arratsaldeko 5etan hasi zen, beraz, jaitsiera, geure trikitilariak eta ingurukoen denetariko musikak lagunduta, eta dantzaz, banderez eta kolorez gainezka egin zuten Zazpi Kaleetako txoko guztiek.

7etan izan zen txupina Arriagan, jaiei hasiera emateko. Mari Jaia balkoian agertu zen eta, horrekin batera, Bilboko Aste Nagusia hasi zen. Jaigunean zehar ibili ginen gero, Mari Jaiarekin batera txosnak zabaltzen.

Astelehenean izan genuen Euskal Guneko konpartsa guztion arteko bazkaria. Egun hartan, gurekin batera egon ziren UEMAko ordezkari batzuk eta, bazkalostean, eurek hartu zuten, HPHren eskutik, Euskara Saria. Horrela, UEMAren euskaraz bizitzearen aldeko apustua saritu nahi izan dugu.

euskera saria

Ostegunean ere izan genuen bazkaria, Euskaraz Bizi bazkaria, beste behin ere jaiak euskaraz bizi nahi dugula gogoratuz. Bazkalostean, kitarraz lagunduta kantuka ibili ginen.

Baina bazkariez eta juergez gain, egitarauko hainbat ekintzetan parte hartu genuen Hau Pittu Hauko kideok: ostegunean bertan, Futbol 3-n parte hartu zuten geure 3 konpartsakidek, baita irabazi ere!, ostilalean hiri krosean ere beste bi kidek parte hartu zuten eta Konpartsen arteko pintxo lehiaketarako ere pintxo eder ederra prestatu genuen. Urtero bezala, asko izan ginen herri kiroletara eta ur jolasetara ere joan ginenok, eta bietan ere parte hartu genuen!

burger

Eta, Euskal Guneko programazioaren barruan ere denetarikoa izan genuen: dantza latinoen ikastaroa, umeen jolasak, eskulan tailerrak, karaokea, kontzertuak (Gose, Las Tea Party, Mac Onak, Garilak 26,…). Horietaz guztietaz gozatzeko aukera izan genuen.

tea pàrtyAzkenengo domekan, 9 egunetan gelditu barik ibili ostean, agur esan genion Mari Jaiari. Datorren urtera arte!

Primerako Aste Nagusia bizi izan dugu konpartsakideok, baita euskaraz bizi ere!!

Zeuok ere, animatu eta jaiak euskaraz bizi!!!

Gora jai euskaldun eta herrikoiak!!

Leave a Reply

*