7 Katu gaztetxearen 5. urteurrena

7 Katu gaztetxeak bost urte beteko ditu ostiral honetan eta Porrotxek urteurrenaren kanta izango denaren grabazioan parte hartuko du. Beraz, ostiral honetan pailazoak Plaza Barriko giroa alaituko du.

Beraz badakizue, ostiral honetan, 17:00etan, Plaza Barrian, eta ondoren…

Kalejira-entzierroa gaztetxera eta bertan txokolatada, umeentzako jolasak…

5 urte sentituz, pentsatuz… okupatuz! Zorionak 7 Katu!

7katu-5urte-kartela

7 Katu gaztetxeak bost urte beteko ditu ostiral honetan eta Porrotxek urteurrenaren kanta izango denaren grabazioan parte hartuko du. Beraz, ostiral honetan pailazoak Plaza Barriko giroa alaituko du.

Beraz badakizue, ostiral honetan, 17:00etan, Plaza Barrian, eta ondoren…

Kalejira-entzierroa gaztetxera eta bertan txokolatada, umeentzako jolasak…

Kukutzaren aldeko manifestazioa Bilbon

Larunbat honetarako, urriak 8, 18:00etan, manifestazio internazionala deitu du Kukutzako asanbladak, ″Gaztetxea gara!″ lelopean. Martxa Jesusen Bihotzetik abiatuko da.

″Gaztetxea gara!″ lelopean manifestazio internazionala izango da larunbatean Kukutzaren alde

kukutza-mani-kartela

Larunbat honetarako, urriak 8, 18:00etan, manifestazio internazionala deitu du Kukutzako asanbladak, ″Gaztetxea gara!″ lelopean. Martxa Jesusen Bihotzetik abiatuko da. Kukutzako kideek gaztetxeen beharrezkotasuna azpimarratu nahi izan dute sare sozialen bitartez zabaldutako deialdian. ″Bai Errekalden, Euskal Herrian eta mundu osoan, gaztetxeak mundua eraldatzeko tresna dira, antolatzen ikasteko lekuak, bizitzen ikasteko lekuak, borrokatzen ikasteko guneak″, diote. Gaztetxeko lagunen iritziz, ″mundu madarikatu hau aldatu behar dugu, buelta eman behar diogu egoera honi″, eta bide horretan, gaztetxeek ″ezinbesteko funtzioa″ betetzen dutela uste dute. Hala izanik, Euskal Herri osoko gaztetxekideei manifestaziora Kukutzaren aldeko pankartak eramateko eskatu diete.

Kukutzaren proiektuak bizirik dirauela aldarrikatu dute milaka lagunek

kukutza-mani

“Denok gara Kukutza, Kukutza aurrera!” lelopean milaka lagunok Kukutza kolektiboaren proiektua gaztetxea zegoen eraikinaren eraispenarekin amaitzen ez dela irudikatu genuen atzo Bilboko Kale Nagusian, Bilboko Branka agerkari digitalak zabaldu bezala. Bitartean, eraso salaketak, testigantzak, atxilotuekin elkartasun adierazpenak… jasotzeko laguntza eskatu dute Kukutzakoek. Hain zuzen ere, gaztetxearen hustuketan atxilotutako Flo eta Rafa lagun alemaniarrak gaur aterako ei dira Basauriko espetxetik, mila euroko fidantza ordaindu ostean. Bihar, berriz, danok Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikustera Errekaldera! 11:30ean, gaztetxetik hasita kalejira egingo dute auzoan zehar disko berria aurkezten Bonbereneako txarangarekin batera.

Kukutzaren aldeko mani-festa-akzioa

19:00etan Eusko Jaurlaritzatik udaletxera.

Hau Pittu Hauk ere bat egin du biharko mani-festa-akzioarekin. Kukutza aurrera! Denok gara Kukutza!

kukutza-manifestazioa

Dozenaka elkarte eta eragilek bat egin dute deialdiarekin.

Kukutzaren desalojo eta eraispena eta proiektu sozial honenganako edozein motatako elkartasunaren adierazpena galarazi nahi izan duen indarkeria eta basakeria polizialaren aurrean era guztietako gizarte eragile, sindikatu eta alderdi politikoak ekimen honi eta, oro har, sorkuntza eta kultura aniztasuna, aniztasun sozial eta politikoa, ekoizpen alternatiboak, lekuan lekuko sorkuntza defendatzeko eta bultzatzeko ekimenei gure babesa emateko elkartu gara. Zentzu horretan Kukutza proiektuari gure babesa eta elkartasun osoa eskaintzen diogu.

Egun hauetan eman den manipulazioa, eskubide zibilen erabateko urraketa eta botere publikoek (politikoek) proiektu sozial honen zein euren elkartasuna adierazteko kalera atera den jendearen kontrako desitxuratze eta kriminalizazioa salatzen dugu.

1. Bilbon, azken egunetan bizi izan dugun egoeraren erantzule zuzenak izan diren Bilboko alkatearen, Iñaki Azkuna, bere gobernu taldearen eta Barne Sailaren burua den Rodolfo Aresen dimisioa eskatzen dugu.

2. Aste ilun honetan, salbuespen eta setio egoera bat bizi izan dugu eremu guztietatik (judiziala, politikoa eta poliziala) Gainera, egoera hau dela eta, sortu den tentsio eta gatazka egoera ,haien jokabide justifikatzeko erabili dute. Honek, erantzunkizun politiko bat izatea eskatzen dugu.

3. Atxiloketa indiskriminatuen ondorioz atxilotuak izan diren guztien gaineko karguak bertan behera geratzea eskatzen dugu.

4. Ekitaldi honen bidez Udalaren etengabeko ezezkoaren aurreko gure haserrea adierazi nahi dugu. Izan ere, Udalak Errekalde auzoa eta Bilboko beste pertsonen beharrak entzun eta ase beharrean, interes espekulatzaile ilunen menpe jokatzen du.

5. Alternatiba sozialak eraiki eta mundu ezberdin eta hobe batekin amets egiten dugun pertsona eta eragileek pairatu dugun jazarpen eta erasoa salatzen dugu.

6. Elkartasuna, manifestazioak egiteko eskubidea, adierazpen askatasuna eta proiektu alternatiboak bortizki erasotuak izan beharrean, hauek eredutzat hartuko dituen gizarte berdintsu eta justuagoaren aldeko lana defendatu eta bultzatzen dugu.

Gu guztiok, partaidetza sozialaren aldeko konpromisoa eta era batean edo bestean, euren eskubideen urraketa pairatu edo pairatzen duten pertsona guztienganako elkartasuna adierazten dugu.

Kukutza aurrera! Denok gara Kukutza!

Epaileak Kukutza botatzeko baimena eman du

Epaileak Cabisa enpresa eta Bilboko Udalaren argudioei kasu egin eta baimena eman du Bilboko Errekalde auzoko Kukutza III gaztetxea botatzeko. Kukutzako Asanbladak bi deialdi egin dizkie auzokide eta sostengu emaileei. Lehenengoan, ahalik eta lasterren gaztetxera hurbil daitezela eskatu die. Bigarrenean, 20:00etan Errekalden manifestazioa izango dela gogoratu dute. Epaileak bertan behera utzi du beraz, Errekaldeberriz auzo elkarteak eraikina eraistearen aurka jarritako helegitea. Horren arabera, eraikinaren jabea den Cabisa enpresari, 2004an iraungi zitzaion Kukutza dagoen lurretan eraikitzeko epea, Bilboko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) arabera. Bitartean, gaur Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartearen arabera, Kukutza gaztetxearen eraikina udal-plangintzak babestea aurreikusten dituen eraikinen artean jasota dago. Era berean, Kukutzaz txosten bat osatzen ari dela zabaldu du Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak.

Kukutzaren aldeko nazioarteko manifestazioa Errekalden

Kukutzaren aldeko prentsaurrekoa

Euskal Sortzaileek deitu dute Errekaldeko plazan. Hainbat euskal kulturgile izango dira: bertsolariak, idazleak, eta abar. Zuen zain gaude.