Bilboko Gau Eskolek jaso dute aurtengo Euskara Saria

Iturria: Hamaika TB

Hau Pittu Hau Euskaldunon Konpartsaren 25. urteurrenean Bilboko Gau Eskolek jaso dute Euskara Saria. Saria astelehenean eman genuen HPHren txosnaren aurrean, Euskalguneko bazkariaren ostean. Horretaz gain, 25. urteurrena ospatzeko aprobetxatu genuen.

Hau Pittu Hauk badauka 25 urteurreneko kanta. Gozatu!

hph-eguna-kartela

Hona hemen larunbat honetako Hau Pittu Hau egunean aurkeztuko dugun abestia. Oso artista onak izan ditugu proiektu honetan eta horren ondorioz abesti ederra dugu konpartsaren 25 urteurrenean denok elkarrekin dantzatzeko. Letra Xabi Paya bertsolariak idatzi digu eta Luz de Putasek abestia konposatu eta grabatu du. Proiektuari ginda ipintzeko, Fermin Muguruzak bat egin zuen bigarren ahotsa sartzen.

Guzti horren ondorioz honako bertso eta abesti polita lortu ditugu. Eskerrik beroenak guztiei eta goazen denok dantzatzera!

Hau Pittu Hau 25 urtez euskarari bedar txarrak kentzen

Indautxun, Santutxun euskararen oihartzun ozena nahi dugu entzun!
Atxurin zein Abandon berdin, euskarari gogor ekin!
Ez da Bilborik euskararik barik!
Hitzez zein gure ekintzez Bilbo euskaldundu baietz!

Gure lurra erein dugu hogeita bost urtez

Baso edar bat nahi dugu, bedar txarrik bapez!

Hau pittu hau, Hau pittu hau!
Berba za(ha)rrei eusten, bedar txarrak kentzen.
Hau pittu hau, Hau pittu hau
izan ginalako, izan gaitezan gaur!

Sasiz bete zaizkigu hiriko Alde Zaharra edo Kasilda parkea
Txurdinaga edo Otxarkoaga sastraka handiz betea
Erne egon, gure lorak jagon,
loraz lora euskarak gerora sendo iraun dezan Bilbon!

Bedar txarrak kendu doguz hogeita bost urtez

Sustrai barik ez gara ezer, konturatu zaitez!

Hau da giro itzela daukaguna konpartsan,
urte osoan zehar egoten gara martxan,
inauterietan zein jai guztietan dantzan,
Aste Nagusian zain gauzkazu Areatzan,
Oroitu bedar txarrak kentzea zertan datzan,
Lehendabiziko berba beti euskaraz esan,
Basurtun, Mazarredon zein Errekalde plazan,
euskararen basoak Bilbo edartu dezan!

Hau pittu hau, Hau pittu hau!
Berba za(ha)rrei eusten, bedar txarrak kentzen.
Hau pittu hau, Hau pittu hau
izan ginalako izan gaitezan gaur!

Ostiralean etor zaitez gurekin EUSKARAZ BIZIkleta martxara!

hph-eguna-bizikleta-martxa

Zorionak 7 Katu! Bost urte… eta aurrera!

Asteburu honetan aurkeztuko dute Itziarren Semeak eta Pirritx eta Porrotxek 7 Katu gaztetxearen urteurrenerako egin duten abestia. Horretarako, asteburuan zehar antolatu diren egitasmoen artean Itziarren Semeak taldearen kontzertua egongo da larunbat gauean gaztetxean bertan.

Bosgarren urteurrenaren ospakizuna asteburu honetan izango da, hilaren 26, 27, 28 eta 29an, “5 urte sentituz, pentsatuz… okupatuz” lemapean. Egitasmo ezberdinak egongo dira, ekintza kulturalak, kontzertuak, bazkariak eta jai giroa orokorrean.

Hau Pittu Hau… 25 urte euskarari bedar txarrak kentzen!

1987-3

1987ko uztailaren 7an sortu zen Hau Pittu Hau euskaldunon konpartsa. Zilarrezko ezteiak betetzen ditugun honetan, “25 urte euskarari bedar txarrak kentzen” izango da erabiliko dugun lema.

Egingo ditugun ekitaldien berri izan nahi baduzue, ondoko helbideetara jotzea baina ez duzue:

http://www.haupittuhau.org
http://www.facebook.com/haupittuhau.euskaldunonkonpartsa
http://www.facebook.com/pages/Hau-Pittu-Hau-25-urte-euskarari-bedar-txarrak-kentzen/219030831509040

Asmatu duzuenoi, zorionak! Parte hartu duzuen guztioi, mila esker!

Adi egingo ditugun ekitaldietara!

7 Katu: 5 urte sentituz, pentsatuz, okupatuz!

7katu-5urte-kartela

Egitaraua:

Urtarrilak 26, osteguna

  • 18:00etan, KUKUTZA “Ellos por dinero, nosotras por placer”.
  • 20:30ean, Sarrionaindiaren “Kartzelako poemak”: Gotzon Barandiaran, Mikel Etxaburu, Lutxo Egia, Sonia Gonzalez eta Katamaloko musikarietako batzuk.
  • 22:00etan, ESNE BELTZA SOUND SYSTEM

Urtarrilak 27 , ostirala

  • 18:00etan, “La casa de los gatos” (Katalunya-ko etxe okupatuaren desalojoa)
  • 19:00etan, HIPHOPOTEOSOUNDSYSTEM
  • 21:00etan, Indarrap, Emauseko raperoak eta Norte Apache.

Urtarrilak 28, larunbata: Okupazio eguna Bilboko Okupazio Mugimenduaren eskutik

  • 11:00etan, okupazio topaketak.
  • 13:00etan, Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen arteko olinpiadak.
  • 15:00etan, bazkaria.
  • 17:00etan, MANIFESTAZIO nazionala Arriagatik “Gure ametsak dirauen bitartean zuenak egin du!” lemapean.
  • 19:00etatik aurrera Alde Zaharra okupatuz! (Kale animazioa, bertsolariak, djak…)
  • 22:00etan, ITZIARREN SEMEAK

Urtarrilak 29, igandea

  • 13:00etan, bertso saioa Santiago plazan: Andoni Egaña, Sustrai Colina, Oihana Bartra eta Jon Maia.
  • 15:00etan, auzo bazkaria.
  • 18:00etan, kantautore sorpresa.

7 Katu gaztetxearen 5. urteurrena

7 Katu gaztetxeak bost urte beteko ditu ostiral honetan eta Porrotxek urteurrenaren kanta izango denaren grabazioan parte hartuko du. Beraz, ostiral honetan pailazoak Plaza Barriko giroa alaituko du.

Beraz badakizue, ostiral honetan, 17:00etan, Plaza Barrian, eta ondoren…

Kalejira-entzierroa gaztetxera eta bertan txokolatada, umeentzako jolasak…

5 urte sentituz, pentsatuz… okupatuz! Zorionak 7 Katu!