Kukutzaren proiektuak bizirik dirauela aldarrikatu dute milaka lagunek

kukutza-mani

“Denok gara Kukutza, Kukutza aurrera!” lelopean milaka lagunok Kukutza kolektiboaren proiektua gaztetxea zegoen eraikinaren eraispenarekin amaitzen ez dela irudikatu genuen atzo Bilboko Kale Nagusian, Bilboko Branka agerkari digitalak zabaldu bezala. Bitartean, eraso salaketak, testigantzak, atxilotuekin elkartasun adierazpenak… jasotzeko laguntza eskatu dute Kukutzakoek. Hain zuzen ere, gaztetxearen hustuketan atxilotutako Flo eta Rafa lagun alemaniarrak gaur aterako ei dira Basauriko espetxetik, mila euroko fidantza ordaindu ostean. Bihar, berriz, danok Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikustera Errekaldera! 11:30ean, gaztetxetik hasita kalejira egingo dute auzoan zehar disko berria aurkezten Bonbereneako txarangarekin batera.

Leave a Reply

*