Hau Pittu Hauk ere bat egin du biharko mani-festa-akzioarekin. Kukutza aurrera! Denok gara Kukutza!

kukutza-manifestazioa

Dozenaka elkarte eta eragilek bat egin dute deialdiarekin.

Kukutzaren desalojo eta eraispena eta proiektu sozial honenganako edozein motatako elkartasunaren adierazpena galarazi nahi izan duen indarkeria eta basakeria polizialaren aurrean era guztietako gizarte eragile, sindikatu eta alderdi politikoak ekimen honi eta, oro har, sorkuntza eta kultura aniztasuna, aniztasun sozial eta politikoa, ekoizpen alternatiboak, lekuan lekuko sorkuntza defendatzeko eta bultzatzeko ekimenei gure babesa emateko elkartu gara. Zentzu horretan Kukutza proiektuari gure babesa eta elkartasun osoa eskaintzen diogu.

Egun hauetan eman den manipulazioa, eskubide zibilen erabateko urraketa eta botere publikoek (politikoek) proiektu sozial honen zein euren elkartasuna adierazteko kalera atera den jendearen kontrako desitxuratze eta kriminalizazioa salatzen dugu.

1. Bilbon, azken egunetan bizi izan dugun egoeraren erantzule zuzenak izan diren Bilboko alkatearen, IƱaki Azkuna, bere gobernu taldearen eta Barne Sailaren burua den Rodolfo Aresen dimisioa eskatzen dugu.

2. Aste ilun honetan, salbuespen eta setio egoera bat bizi izan dugu eremu guztietatik (judiziala, politikoa eta poliziala) Gainera, egoera hau dela eta, sortu den tentsio eta gatazka egoera ,haien jokabide justifikatzeko erabili dute. Honek, erantzunkizun politiko bat izatea eskatzen dugu.

3. Atxiloketa indiskriminatuen ondorioz atxilotuak izan diren guztien gaineko karguak bertan behera geratzea eskatzen dugu.

4. Ekitaldi honen bidez Udalaren etengabeko ezezkoaren aurreko gure haserrea adierazi nahi dugu. Izan ere, Udalak Errekalde auzoa eta Bilboko beste pertsonen beharrak entzun eta ase beharrean, interes espekulatzaile ilunen menpe jokatzen du.

5. Alternatiba sozialak eraiki eta mundu ezberdin eta hobe batekin amets egiten dugun pertsona eta eragileek pairatu dugun jazarpen eta erasoa salatzen dugu.

6. Elkartasuna, manifestazioak egiteko eskubidea, adierazpen askatasuna eta proiektu alternatiboak bortizki erasotuak izan beharrean, hauek eredutzat hartuko dituen gizarte berdintsu eta justuagoaren aldeko lana defendatu eta bultzatzen dugu.

Gu guztiok, partaidetza sozialaren aldeko konpromisoa eta era batean edo bestean, euren eskubideen urraketa pairatu edo pairatzen duten pertsona guztienganako elkartasuna adierazten dugu.

Kukutza aurrera! Denok gara Kukutza!

Leave a Reply

*