Nafarroa Oinez Tafallan

Nafarroa Oinez igande honetan ospatuko du Tafallako Garces de los Fayos ikastolak, “Hamaika 11n” lelopean. Aterako duten diruarekin, DBH ziklo osoa eskaintzeko ikastetxe berria eraikitzeko asmoa dute. Besteak beste, Oskorri, Erramun Martikorena, Irrien lagunak, Gatillazo, Stupenda Jones, Trikizio, Bizardunak eta Hesian izango dira Tafallan.

Kilometroak jaia Azpeitian

Urriaren 2an Gipuzkoako ikastolen aldeko festa ospatuko da Azpeitian. “Klik” lelopean, Ikasberri ikastolak antolatu du aurtengo Kilometroak jaia.

Ken 7, Betagarri, Lauroba eta Ze Esatek!, Kilometroak festan

Abestiaren letra Pako Aristi idazleak egin du. Musika, berriz, Ze Esatek! taldeak.

Urriaren 2an Gipuzkoako ikastolen aldeko festa ospatuko da Azpeitian. “Klik” lelopean, Ikasberri ikastolak antolatu du aurtengo Kilometroak jaia. Ohi bezala, musikak leku garrantzitsua beteko du bertan. Ibilbidea bost gunetan egongo da banatuta eta guztietan estilo ezberdineko musika entzuteko aukera izango dugu. Lehenengo gunean, adibidez, The Sparteens, Anje Duhalde eta Ken Zazpiren kontzertuak egongo dira eta bigarrenean, Betagarri, Ze Esatek!, Lauroba eta Kasik taldeenak. Hirugarren gunean ere euskal musikak hartuko du tokirik garrantzitsuena. Han Trikizio, Egurra ta kitto eta Des-kontrol taldeak arituko dira. Laugarren gunea bi zatitan egongo da banatuta. Alde batetik Loiolatxon Imuntzo ta Belokiren kantu mitikoak entzungo ditugu eta bestalde, Loiolan, Pantxoa eta Peio eta Kupela izango dira protagonistak. Amaitzeko, disko-jartzaileen esku geratuko da bosgarren gunea girotzea. Oihan Vegak eta Abibak musika bikaina jarriko dute bertan.