Korrika Batzordea Uribarrin

Ostegunean, otsailak 7, egingo dute Korrika Batzordearen hurrengo bilera. Hitzordua 18:30ean jarri dute Artxandape ikastolan.

Korrika sustatzeko flashmob-a grabatuko dute Uribarrin

Uribarriko lagunek flashmob-a grabatuko dute Korrikaren 18. edizioari babesa emateko eta auzoan ere euskaraz bizi nahi dutela argi uzteko. Datozen egunetan ekimenean erabiliko duten koreografia eskuratzeko aukera egongo da sarean eta horrela, etxetik dantza-pausoak prestatu ahalko dituzte ekimenean parte hartuko duten lagunek.

Dagoeneko Korrika 18 prestatzen hasi dira Uribarrin eta deialdiari oihartzun handiagoa emateko asmoz, flashmob-a grabatuko dutela iragarri dute. Grabaketaren hitzordua martxoaren 1ean izango da, ostirala, eta hiritar zein auzokideei bertara gerturatzeko gonbitea luzatu diete.

Auzoko lagunek jakitera eman dutenez, koreografiarako pausoak laister sarean eskuragarri egongo dira dantza prestatzen joateko.

Bestalde, ostegunean, otsailak 7, egingo dute Korrika Batzordearen hurrengo bilera. Hitzordua 18:30ean jarri dute Artxandape ikastolan.

Korrika 18 aurkeztuko dute hilaren 20an Uribarrin

Bideoa: Esne Beltza taldeak egin du Korrika 18ren kanta.

Korrikaren 18. edizioa dugu aurtengoa. Martxoaren 14tik 24ra bitartean, milaka euskaltzalek “Eman euskara elkarri” lelopean, Euskal Herria korrika zeharkatuko dute Andoainen hasi eta Baionara heldu arte. Korrika 18k eman euskara elkarri dio, euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako. Elkarri hitz egiteko hizkuntza. Elkar entzuteko eta ulertzeko. Tanttaka euskara taldean ere, horrela ulertzen dute euskara; Euskal Herrian eta Uribarrin pertsonen artean elkarrekin hitz egiteko hizkuntza gisa, gure hizkuntza hain zuzen ere. Aurreko edizioetan bezala, Korrikak Uribarri zeharkatuko du eta data horien inguruan ekimen ezberdinak antolatzeko helburuz, Korrika Batzordean parte hartzeko gonbitea luzatu dute. Jakin nahi duzu zertan datzan?

Beraien asmoa, beste urte batzuetako eskema jarraituz, martxoaren 15etik 21era auzoan kultur astea antolatzea da, eragile ezberdinek egin ditzaketen ekarpenekin (antzerkiak, kalejirak, bertso saioak, umeentzako ekintzak…), eta kultur aste honen barruan martxoaren 16an Euskararen Eguna ospatuko lukete. Beste alde batetik, auzokideen parte-hartzeari esker, orain dela bi urteko Lip Dub-aren arrakasta ikusita, martxoan zehar beste ekintza masibo bat antolatzea pentsatu dute: euskararen aldeko flashmob-a. Horrez gain, aurreko edizioetan bezala, martxoaren 21erako auzoko elkartegintzaren artean kilometro bat erosiko dute elkarte ezberdinek lekukoa eramango dutelarik.

“Labur laburrean, idatzitako guzti honetarako, denon indarra batzen badugu Korrika koloretsu, eta aberatsago bat aterako dugu aurrera. Zuen ideiak, ekarpenak edo dena delakoa garrantzitsua izango da elkarrekin hasi nahi dugun ibilbidetxo honetan”, adierazi dute Tanttakakoek. Oraindik martxora arte denbora dezente falta den arren, motorrak berotzen hasteko datorren abenduaren 20anegingo duten aurkezpenera etortzeko gonbitea luzatu dute euskara taldekoek. Hitzordua 18:30ean jarri dute Artxandape ikastolako liburutegian. Bertan, Korrikaren aurkezpen bat egingo da, auzoko euskalgintzak egin dituen lan motak azalduko dira eta edizio honetan dituzten aukerak aztertu; Korrika Batzordearen bileren maiztasuna ere bertan zehaztuko dute. “Besterik gabe, etorriko zareten konfirmatzea eskertuko genizueke”, amaitu dutenez. Informazio gehiagorako edo beraiekin harremanetan jarri nahi izanez gero: tanttaka@hotmail.es

Uribarrin ere, eman euskara elkarri!

Marea Morea Matiko eta Uribarriko jaietan!

Argazkian, HPHko hainbat lagun aurtengo Konpartsero Egunean.

Irailaren 21ean hasiko dira Matiko eta Uribarriko jaiak eta bi asteburutan zehar auzoa festetan egongo da. Urtero bezala, kontzertuen kartelera zabala eta interesgarria izango da O´Funk´illo, Habeas Corpus edota Iheskide bezalako taldeekin. Hilaren 21ean, ostirala, arratsaldeko 19:30ean, Traukoko errotondatik abiatuko den Mozorro jaitsierak hasiera emango die Matiko eta Uribarriko 2012ko jaie eta irailaren 30a bitartean, auzoa festetan murgilduta egongo da. Hainbat izango dira burutuko diren ekintzak, bazkariak, lehiaketak, kontzertuak, jolasak edota, erakusketak, besteak beste. Larunbatean, hilak 22, Euskararen Eguna izango da eta Hau Pittu Hau-ko kideok konpartsako kamiseta jantziko dugu Marea Morea osatuz.

Egitarau osoa

Irailak 22, ostirala (Mozorro Eguna)

19:30 Mozorro-Jaitsiera Traukoko errotondatik URKABUSTAIZKO JOALDUNAK, KATU BURU KALE ANIMAZIOAK eta “Uribarri Konpartsak” alaiturik.

20:00 Uribarriko Eskoletako Kanpan pregoiaren irakurketa PATAKON BIDELAPURRAren eskutik. Ondoren txupinaren jaurtiketarekin gure auzoko jaiei hasiera emango diegu.

21:00 “Gaizka” arrandegiari esker sardinak dastatzeko aukera izango dugu Uribarriko Eskoletako Kanpan.

22:00 Haurrentzako “ZU BAI ARTISTA” erakustaldia Kanpan. Zer dakizu egiten?

22:00 Kontzertua Arlanza tabernan: PLANCTON

23:00 Berbena Uribarriko Eskoletan.

24:30 Helduentzako “ZU BAI ARTISTA” lehiaketa Kanpako oholtzan. Zer dakizu egiten?

Irailak 22, larunbata (Euskararen Eguna)

11.00 Pastadun plater librearen txapelketarako inskripzioa Eskoletako Kanpan.

12:00 Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

12:00 Proba egin zure txakurrarekin! “Kokotea Etologia”k girotutako txakurrentzako lehiaketa.

12:00 Euskararen aldeko kale irratsaioa Kanpan “Irola Irratia” eta “Tanttaka” Konpartsaren eskutik.

12:00 Euskaraz Bizi erakusketa Eskoletako Kanpan.

14:30 Pastadun plateraren aurkezpena Eskoletan.

15:00 Herri bazkaria Kanpan.

16:30 Katu-tertulia PENTATONIX FOLK taldearekin Eskoletako Kanpan.

17:00 Mus arina txapelketa Bikote tabernan.

17:30 Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

18:00 Txapa tailerra eta hegazkin lehiaketa “Uribarri konpartsa”ren eskutik Uzturren.

19:00 Jolasak euskaraz “Tanttaka” Konpartsarekin Kanpan.

19:30 Txapela jaurtiketa lehiaketa Uzturre plazan.

19:30 Txokolatada Uzturre Plazan “Uribarri Konpartsa”ren eskutik.

20:00 Haur diskoteka Uzturre Plazan.

20:00 Sardinada Uribarri eta Trv. Ciudad Jardin izkinan “Suso” arrandegiaren eskuzabaltasunari esker.

20:30 Uribarriko AGATE DEUNA ABESBATZA kantu kantari ibiliko da auzoko tabernetatik.

21:00 Euskara-poteoa “Tanttaka” koadrila eta FABE DE FUCA taldearekin Txosnetatik hasita.

23:00 Eskoletako Kanpan Kontzertu mundiala: TOMMY GUN eta HABEAS CORPUS

Irailak 23, igandea

10:00 “Gure Etxea” Auzo Elkarteak antolaturik, Makailu txapelketaren inskripzioa, Abasolo Txakolindegian.

12:00 Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

12:00 Haur jolasak Uzturre Plazako umeen txokoaren barruan Uribarriko gurasoen eskutik: musika, aurpegi margotzea…

12:00 Fieltro tailerra Uribarriko gurasoekin Uzturren.

13:30 Pintxo lehiaketa auzoko taberna ezberdinetan.

14:00 Makailuaren aurkezpena Abasolo Txakolindegian.

17:30 Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

17:30 Haur jolasak Uzturre Plazako umeen txokoaren barruan “Gozaldi Eskaut Taldea”ren eskutik: Tailerrak, musika…

17:30 Adin arteko partxis lehiaketa Eskoletako Kanpan.

17:30 Adin guztientzako xake irekia Eskoletako Kanpan.

18:30 Arte martzialen erakustaldia Kanpako eszenatokian auzoko “Fitness Bam” Gimnasioaren eskutik.

19:30 Txokolatada Uzturre Plazan “Moraza”ri esker.

20:00 “Mis Ahorros, su botin” (Adicae-Audiovisol. 48 min) dokumentala Eskoletako kanpan “Uribarriko M-15 Mugimendua”ren eskutik.

Irailak 24, astelehena (Haurren Eguna)

18:00 Haurrentzako musikala. ANE MONNA, OSKOLA eta KARRAMARROIk “Maddi Pirata” saioa aurkeztuko digute Eskoletako Kanpako eszenatokian (Eguraldi txarra egitekotan saioa Uribarriko Eskola barruan egingo da).

19:30 Pala Txapelketaren 1. kanporaketa Uribarriko Frontoian.

Irailak 25, asteartea (Emakumeen Eguna)

18:00 “Aletu Emakumeen Elkartea”k 2012-2013 ikasturterako proposatutako kurtso eskaintzaren berri emango du Jai Batzordeko Txosnan.

18:00 Adin guztientzako berbena VIENTO FRESCO taldearekin Eskoletako Kanpako oholtzan.

20:00 Emakumeen kontrako bortizkeriaren aurkako kontzentrazioa Eskoletako Kanpan.

Irailak 26, asteazkena

Jai Batzordean parte hartzen duten eragile soziokulturalek bat egingo dute Hego Euskal Herrian deitutako GREBA OROKORRArekin. Gauzak horrela, egun honetan ez da jai programaziorik egongo eta txosnak eta barrakak itxita egongo dira.

Irailak 27, osteguna (Egun Herrikoia)

18:00 Bertso-trama, Arkaitz Estiballes, Onintza Enbeita, Oihana Bartra eta Gorka Ostolaza “Potxis”bertsolariekin Eskoletako Kanpako oholtzan.

18:00 Fruta dastaketa eta fruta tailerra “Zespri” eta “Frutas Manuela”ren eskutik Kanpan.

19:30 Koadrilen arteko ginkana txosnetan “Bizitegi Elkarteak” antolatuta.

20:45 Larrain dantza Kanpan.

21:00 Euskal Herriko Hip-Hop-a Kanpako oholtzan REVOLTA PERMANENT eta GORKA SUAIArekin “Gazte Konpartsaren” eskutik.

22:30 DJ NOZI “Gazte Konpartsako” Txosnan.

Irailak 28, ostirala (Balkoi eta erakusleiho loratuen egna)

11:00 “Orsai” haur ikuskizuna Uzturre plazan MALAS KOMPAÑIAS zirko taldearekin.

18:00 Igel txapelketa Juanma Tabernan.

18:00 TONI LA SAL taldeak “Ipuin lapurra” txotxongilo ikuskizuna aurkeztuko digu Uzturre plazan.

19:00 Alpargata jaurtiketa Uzturre Plazan.

19:30 Txokolatada Uzturre Plazan “Moraza”rekin.

20:00 Sardinada Traukoko Errotondan “Rosi” arrandegiarekin.

21:00 Poteoa MUKAKI TXARANGArekin “Gailurra” Mendi Taldeak lagunduta txosna gunetik irtenda.

22:00 Arlanza tabernan kontzertua: EL ÚLTIMO TREN

23:00 Kontzertuak Eskoletako Kanpako eszenatokian: IHESKIDE eta O´FUNKILLO.

Irailak 29, larunbata

11:00 Paella eta patata tortila txapelketaren inskripzioa Eskoletan.

11:30 Uribarriko gazteen II. Futbito txapelketa semifinala eta finala Harritxoen plazan.

12:00 Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

12:00 Uribarriko gazteon ibilbidearen erakusketa Eskoletako Kanpan.

13:00 Ikurrinari omenaldia Uribarriko Kanpan.

13:15 Albokari kalejira “Uribarritarrak” Koadrilaren eskutik Eskoletako Kanpatik abiatuta.

13:30 Tiro pitxon txapelketa Kanpako barrakan.

13:30 Raga ikastaroa Kanpako eszenatokian “Patakona”ren eskutik.

14:30 Paella eta tortilen aurkezpena Kanpan.

15:00 Herri bazkaria Kanpan.

16:30 Bingo-txou autogestionatua Kanpan.

17:00 Tute txapelketa Ceni Tabernan.

17:30 Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

18:00 Txapa tailerra “Uribarri konpartsa”ren eskutik Uzturren.

18:00 Eskalada bilbaina Kanpan “Gazte Konpartsa” eta “Gailurra Mendi” taldearekin.

19:30 Gaztetxeen aldeko kalejira “Gazte Konpartsa”ko txosnatik, Tipi-tapa Uribarri Piztu!

19:30 Txokolatada Uzturre Plazan “Uribarri Konpartsa”ri esker.

20:00 Haur diskoteka Uzturre Plazan.

20:00 “Hrs. Labrador” arrandegiari esker Sardinak Moraza Plazan.

21:00 Gazte-poteoa “Gazte Konpartsarekin” txosnetatik abiatuta.

22:00 Kontzertua Arlanza tabernan: TRIO BAXTER

23:00 Erromeria Eskoletako Kanpako oholtzan: AKERBELTZ

02:00 Piropo-posta irakurtzeko ordua “Gazte Konpartsa”ko txosnan.

Irailak 30, igandea

10:00 Putxera eta indaba txapelketaren inskripzioa Eskoletako Kanpan.

11:30 Moraza-Deustu Futbol Partidua Morazako Futbol Zelaian. Denok Artxandara!!

12:00 Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

12:00 Haur jolasak Uzturre Plazako umeen txokoaren barruan Uribarriko gurasoen eskutik: musika, aurpegi margotzea…

12:00 Fietro tailerra Uribarriko gurasoekin Uzturren.

14:30 Putxera eta Indaben aurkezpena Eskoletako Kanpan.

15:00 Herri bazkaria Eskoletako Kanpan.

17:00 Pala txapelketako finala Uribarriko Frontoian.

17:30 Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

17:30 Haur jolasak Uzturre Plazako umeen txokoaren barruan “Gozaldi Eskaut Taldea”ren eskutik: Tailerrak, musika,…

18:00 Malabare tailerra Eskoletako Kanpan.

18:45 Adin guztientzako txokolatada Kanpako Txurrerian.

19:00 Lehiaketa ezberdinen irabazleentzat sari banaketa eta boletoen zozketa.

20:00 Azken traka eta jaien bukaera.

Euskaraz Bizi egun arrakastatsua izan zuten larunbatean Uribarrin

Iturria: Bilboko Branka

Iragan larunbatean, ekainaren 16an, Euskaraz Bizi Eguna ospatu zuten Uribarrin. Goizean auzoko ‘Euskaldunon I. Asanblada’ egin zuten 20 bat lagunek, Uribarriko plazaren erdian. Bertan bi lan talde osatu zituzten “arlo ezberdinen inguruan aritzeko, hala nola, auzoan euskaraz bizitzeko zailtasunak eta aukerak, euskaraz sorturiko agenda kulturala, euskaldunon sarea eta topagune fisikoa”, esaterako.

Uribarriko euskaltzaleek diotenez, “ideia polit eta probetxugarriak atera ziren bertatik”, laster auzokideei esker forma eta edukia hartuko dutenak.

Ondoren, poteoa egin zuten auzotik triki eta panderoarekin lagunduta, “ Euskal Herriko tradizio zaharrak markatzen duen gisara”. Eguraldiak txarrera egin zuenez muntaia guztia toki estali batera aldatu behar izan zuten baina oso pozik agertu dira ekimenak auzoan izandako harrerarekin. Izan ere, 60 lagun inguru bildu ziren bazkarian eta “tripa bapo bete ondoren” goizeko asanbladatik ateratako ideia nagusiekin murala margotzeari ekin zioten.

Arratsalde partean jende gehiago hurbildu zen Euskara Egunera, eta eguna “giro ezin hobean bukatzeko” Castañoseko “Let hotsak” erromeriarekin kantuan eta dantzan aritu ziren.

Guardia Zibilaren jazarpena

Antolatzaileek salatu dutenez, ospakizunaren bezperan furgonetan batekin prestaketa lanetan ziharduten lagunak gelditu eta identifikarazi zituen Guardia Zibilak. Halere, “izorratzeko saiakera, saiakera hutsean geratu zen” muntaiarekin amaitu eta berehala “Euskaldunon lehenengo asanblada” egin baitzuten.

Euskaraz Bizi Eguna Uribarrin

uribarri-euskaraz-bizi-eguna-kartela

Apirilaren 21ean, Uribarriko Euskaraz Bizi Eguna!

uribarri-euskaraz-bizi-eguna-kartela

Uribarriko EHE: “Sasi guztien gainetik euskaldun eta burujabe, urtebetez”

ehe-ots12-manifestazioa

Argazkian, Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak manifestazio nazionala deitu zuen 2011ko otsailaren 12rako, “Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!” lelopean, Donostian / © EHE.

Urtebete inguru pasa izan da Euskal Herrian Euskarazetik “Sasi guztien gainetik euskaldun eta burujabe” manifestua argitaratu genuenetik.

Euskal Herrian gauza asko eta oso garrantzitsuak gertatu izan dira urtebete honetan eta gertaera historiko horien ondorioz ekimen politikoak lehengo lerrora igaro dira. Orain, inoiz baino gehiago, herritarron ekarpenak behar ditugu Euskal Herria munduko beste nazio guztien parean ipintzeko.

Duela urtebete, aipatu dugun dokumentuan, euskara eta burujabetasunaren kontzeptuak parekatzen genituen, eta argi esaten zen, ez zela posible izango euskarari eustea gure hizkuntzaren berezko marko juridiko bat ez badugu, eta ez zela posible izango burujabetasuna Euskara ez bada gure herriaren hizkuntza nagusia.

Manifestuan ere aipatzen zen euskaldunok izango garela euskarari eutsiko diogunok, ez dagoela aitzakiarik, debeku eta traba guztien gainetik, euskaraz bizi behar dugula, eta ez dela onargarria euskaltzalea izatea eta erdaraz bizitzea.

Guzti honekin euskararen aldeko borroka, estrategikoa eta lehentasunezkoa dela adierazi nahi dugu. Azkeneko hau ez dago barneratuta euskaldunon artean baina bai estatu frantses eta espainoletan.

Inperio guztiek, okupatutako herrien asimilazio prozesuetan hizkuntza izan da lehengo helburua, hizkuntz aborigenak ezabatu, jatorrizko herriaren nortasuna ezabatzeko, inperioarena ezarriz.

Honetan Espainia eta Frantzia maisuak izan dira, mundu osoan zehar inposatu dituzte euren hizkuntzak, indarraren bidez. Duela gutxi arte euskara debekatuta egon da hego euskal herrian eta gaur egun ere ikusten ditugu nola espainiar politikariak euskararen kontrako neurriak aurrera eraman dituzten, eten gabe, Nafarroakoa izanda argibiderik mingarriena.

Frantzian, berriz, debekurik ez baina ofizialtasunik gabeko hizkuntza dugu euskara, horrez gain, baliorik gabeko hizkuntza bilakatu nahi dute. Iparraldeko euskaldun askoren ustetan euskarak ez du ezertarako balio.

Ez dezala inork zalantzarik, Euskararen etsaientzako, Euskararen kontrako borroka estrategikoa eta lehentasunezkoa izan da mendez mende. Euskaldunok ordea, ez dugu lortu kontzientzia maila hori eta jarraitzen dugu gure etsaien arma den hizkuntza erabiliz, askotan Euskal Herriaren izenean. Oraindik ez gara konturatu hobe dela euskara traketsean egindako ekarpen txiki bat, gaztelaniaz edo frantsesez egindako diskurtso handi bat baizik. Barre ederra egiten dute gure lepotik gu geuk gure hizkuntza baztertzen dugunean.

Euskaraz bizitzeko hautua hartzen dugunean ez da folklore kontu bat, Euskal Herria bizirik irauteko hautua egiten dugu, erabaki politiko koherente bat da.

Euskal Herrian Euskarazek urteak eman ditu euskara borroka estrategikoa dela esaten, eta uste dugu hau une ezin hobeagoa dela berriro kontu honen inguruko eztabaida zabaltzeko. Beraz dei egiten dizuegu gurekin batera, “Sasi guztien gainetik euskaldun eta burujabe” manifestuaren inguruan hausnarketa bat egiteko, gure estrategietan integratzeko asmotan.

Gure hizkuntza, guztien artean, merezi duen lekuan ipiniko dugulakoan, agur bero bat.

Uribarriko EHE

Santa Ageda bezpera Uribarrin

11:00 Makilak egiteko tailerra.
13:00 Kantu kantari auzotik.
15:00 Herri bazkaria.

Santa Ageda Uribarrin!

santa-ageda-uribarri-2012