Azkunak Karola Gunearen inguruan esandakoak gezurra direla salatu dute Bilboko Konpartsek

Iturria: Bilboko Branka

Iñaki Azkuna alkateak joan den igandean El Correo español egunkariari eskainitako elkarrizketa batean Karola Gunearen inguruan esandakoak gezurtatu dituzte Bilboko Konpartsek. Kazetariak Karola Guneak Aste Nagusian izandako porrotaz galdetzean tokia aukeratzeko unean Jai Batzorde Mistoko gainerako taldeek aurkako iritzirik plazaratu ez zutela dio Azkunak.

Errealitatea, baina, oso bestelakoa da eta hemerotekak agerian uzten du alkatearen eta jaietako zuzendaritzaren artean dagoen koordinazio eza. Maiz ez dagokion tokian sartzea leporatu izan diote Azkunari konpartsek eta azken polemika hau horren adibide garbia dugu.

Bai Bilboko Konpartsek zein Jai Batzorde Mistoan dauden oposizioko taldeek, Bildu esaterako, Karola Gunea kontzertuak egiteko toki egokia ez zela adierazi zuten artean jaiak hasteko bi hilabete falta zirela.

Ekainaren 27an konpartsek gogor kritikatu zituzten kontzertuen eta txiki gunearen kokapen berriak eta uztailaren 9an, berriz ere alkatearen adierazpenei erantzunez, kontzertuak eta txiki gunea beste toki aproposago batzuetan egiteko proposamenak helarazi zizkiola gogorarazi zioten. Bilduk, bere aldetik, Jai Batzorde Mistoaren lana errespetatzeko eskatu zion alkateari.

El Correoren elkarrizketan gainera, hemendik aurrera kontzertuen kokagune berria aukeratu aurretik beharrezkoak diren segurtasun txosten guztiak eskatuko dituela dio Azkunak, Karola Gunea hautatzean halakorik egin izan ez balu bezala. Hala ere, Bilboko Konpartsek afera erabat argitu nahi izan dute eta Karola Gunearen mugak eta segurtasun ezak agerian uzten dituen dokumentua -udal talde guztiek jaso zutena- zabaldu nahi izan du.

Horregatik guztiagatik, konpartsek diote kontzertuekin jazotakoa “ez zela gertatuko Jai Batzorde Mistoari bere lana egiten utzi izan baliote” eta udal gobernuaren erabakiaren atzean arazo teknikoak daudela esatea “pilotak kanpora botatzea” dela uste dute, “ardurak onartu beharrean”.

Azkenik, Bilboko Konpartsek aipatutako bi puntuen inguruan iritzia agertzera deitu dituzte oposizioko udal taldeak “argi geldi dadin bakoitzaren ardura non kokatzen den”.

Euskarari bihotza irekitzera animatu dute mintzalagunek

Iturria: Naiz.info

Euskaldunon mundura hurbildu direnei eta hurbilduko direnei maitasun adierazpena egitea du helburu aurtengo mintzalagun egitasmoen kanpainak. Topaguneko zuzendariak, Jasone Mendizabalek, eta egitasmo hauetako arduradunak, Arrate Illarok, atzo goizeko aurkezpenean azaldu zutenez, euskaldunok elkarrekin egoteko eta komunikatzeko sortutako elkarguneak dira mintzapraktikak; maitasunetik sortutako espazioak, hizkuntzarekiko maitasunetik. “Gune horietan esker ona da nagusi. Euskaraz bizitzeko ahalegina egitea erabaki dutenek euskaldunon komunitatean bidelagun direnekiko esker ona dute; eta euskaraz bizi garenok, gurekin batera bizitzeko hautua egin dutenekiko esker ona”.

Gaur egun 5.000 lagun ari dira programa hauetan parte hartzen, 65 herri eta eskualdetan. Astean ordubetez, aisialdian euskaraz aritzen dira laupabost laguneko taldetan, kafe baten bueltan, paseo bat emanez edo beste edozein ekintza eginez. Pil-pilean euskara elkarteko Arrate Gisasola kanpaina egiten ari diren gainontzeko elkarteen ordezkari gisa mintzatu zen eta iaz Soraluzen hasitako sustapen lanari esker, berbalagun egitasmoak loraldi polita izan duela nabarmendu zuen. 25 kide daude programan, adin desberdinetakoak, herriari kolorea emanez.

‘Ireki bihotza mintzalagunentzako!’ lemadun kanpainarako gutuna eta bideoa egin dituzte. Izena emateko informazioa, herriko euskara elkartean edo www.mintzapraktika.org-en.

Barraskiloa Auñamendin

DSCN0189

Joan den larunbatean barraskiloa Auñamendira (2.504 metro) igo zen. Argazkian hiru konpartsakide ageri dira, Hiru Erregeen Mahaia (2.428 metro) atzean dutela.

Marea Morea Matiko eta Uribarriko jaietan!

Argazkian, HPHko hainbat lagun aurtengo Konpartsero Egunean.

Irailaren 21ean hasiko dira Matiko eta Uribarriko jaiak eta bi asteburutan zehar auzoa festetan egongo da. Urtero bezala, kontzertuen kartelera zabala eta interesgarria izango da O´Funk´illo, Habeas Corpus edota Iheskide bezalako taldeekin. Hilaren 21ean, ostirala, arratsaldeko 19:30ean, Traukoko errotondatik abiatuko den Mozorro jaitsierak hasiera emango die Matiko eta Uribarriko 2012ko jaie eta irailaren 30a bitartean, auzoa festetan murgilduta egongo da. Hainbat izango dira burutuko diren ekintzak, bazkariak, lehiaketak, kontzertuak, jolasak edota, erakusketak, besteak beste. Larunbatean, hilak 22, Euskararen Eguna izango da eta Hau Pittu Hau-ko kideok konpartsako kamiseta jantziko dugu Marea Morea osatuz.

Egitarau osoa

Irailak 22, ostirala (Mozorro Eguna)

19:30 Mozorro-Jaitsiera Traukoko errotondatik URKABUSTAIZKO JOALDUNAK, KATU BURU KALE ANIMAZIOAK eta “Uribarri Konpartsak” alaiturik.

20:00 Uribarriko Eskoletako Kanpan pregoiaren irakurketa PATAKON BIDELAPURRAren eskutik. Ondoren txupinaren jaurtiketarekin gure auzoko jaiei hasiera emango diegu.

21:00 “Gaizka” arrandegiari esker sardinak dastatzeko aukera izango dugu Uribarriko Eskoletako Kanpan.

22:00 Haurrentzako “ZU BAI ARTISTA” erakustaldia Kanpan. Zer dakizu egiten?

22:00 Kontzertua Arlanza tabernan: PLANCTON

23:00 Berbena Uribarriko Eskoletan.

24:30 Helduentzako “ZU BAI ARTISTA” lehiaketa Kanpako oholtzan. Zer dakizu egiten?

Irailak 22, larunbata (Euskararen Eguna)

11.00 Pastadun plater librearen txapelketarako inskripzioa Eskoletako Kanpan.

12:00 Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

12:00 Proba egin zure txakurrarekin! “Kokotea Etologia”k girotutako txakurrentzako lehiaketa.

12:00 Euskararen aldeko kale irratsaioa Kanpan “Irola Irratia” eta “Tanttaka” Konpartsaren eskutik.

12:00 Euskaraz Bizi erakusketa Eskoletako Kanpan.

14:30 Pastadun plateraren aurkezpena Eskoletan.

15:00 Herri bazkaria Kanpan.

16:30 Katu-tertulia PENTATONIX FOLK taldearekin Eskoletako Kanpan.

17:00 Mus arina txapelketa Bikote tabernan.

17:30 Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

18:00 Txapa tailerra eta hegazkin lehiaketa “Uribarri konpartsa”ren eskutik Uzturren.

19:00 Jolasak euskaraz “Tanttaka” Konpartsarekin Kanpan.

19:30 Txapela jaurtiketa lehiaketa Uzturre plazan.

19:30 Txokolatada Uzturre Plazan “Uribarri Konpartsa”ren eskutik.

20:00 Haur diskoteka Uzturre Plazan.

20:00 Sardinada Uribarri eta Trv. Ciudad Jardin izkinan “Suso” arrandegiaren eskuzabaltasunari esker.

20:30 Uribarriko AGATE DEUNA ABESBATZA kantu kantari ibiliko da auzoko tabernetatik.

21:00 Euskara-poteoa “Tanttaka” koadrila eta FABE DE FUCA taldearekin Txosnetatik hasita.

23:00 Eskoletako Kanpan Kontzertu mundiala: TOMMY GUN eta HABEAS CORPUS

Irailak 23, igandea

10:00 “Gure Etxea” Auzo Elkarteak antolaturik, Makailu txapelketaren inskripzioa, Abasolo Txakolindegian.

12:00 Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

12:00 Haur jolasak Uzturre Plazako umeen txokoaren barruan Uribarriko gurasoen eskutik: musika, aurpegi margotzea…

12:00 Fieltro tailerra Uribarriko gurasoekin Uzturren.

13:30 Pintxo lehiaketa auzoko taberna ezberdinetan.

14:00 Makailuaren aurkezpena Abasolo Txakolindegian.

17:30 Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

17:30 Haur jolasak Uzturre Plazako umeen txokoaren barruan “Gozaldi Eskaut Taldea”ren eskutik: Tailerrak, musika…

17:30 Adin arteko partxis lehiaketa Eskoletako Kanpan.

17:30 Adin guztientzako xake irekia Eskoletako Kanpan.

18:30 Arte martzialen erakustaldia Kanpako eszenatokian auzoko “Fitness Bam” Gimnasioaren eskutik.

19:30 Txokolatada Uzturre Plazan “Moraza”ri esker.

20:00 “Mis Ahorros, su botin” (Adicae-Audiovisol. 48 min) dokumentala Eskoletako kanpan “Uribarriko M-15 Mugimendua”ren eskutik.

Irailak 24, astelehena (Haurren Eguna)

18:00 Haurrentzako musikala. ANE MONNA, OSKOLA eta KARRAMARROIk “Maddi Pirata” saioa aurkeztuko digute Eskoletako Kanpako eszenatokian (Eguraldi txarra egitekotan saioa Uribarriko Eskola barruan egingo da).

19:30 Pala Txapelketaren 1. kanporaketa Uribarriko Frontoian.

Irailak 25, asteartea (Emakumeen Eguna)

18:00 “Aletu Emakumeen Elkartea”k 2012-2013 ikasturterako proposatutako kurtso eskaintzaren berri emango du Jai Batzordeko Txosnan.

18:00 Adin guztientzako berbena VIENTO FRESCO taldearekin Eskoletako Kanpako oholtzan.

20:00 Emakumeen kontrako bortizkeriaren aurkako kontzentrazioa Eskoletako Kanpan.

Irailak 26, asteazkena

Jai Batzordean parte hartzen duten eragile soziokulturalek bat egingo dute Hego Euskal Herrian deitutako GREBA OROKORRArekin. Gauzak horrela, egun honetan ez da jai programaziorik egongo eta txosnak eta barrakak itxita egongo dira.

Irailak 27, osteguna (Egun Herrikoia)

18:00 Bertso-trama, Arkaitz Estiballes, Onintza Enbeita, Oihana Bartra eta Gorka Ostolaza “Potxis”bertsolariekin Eskoletako Kanpako oholtzan.

18:00 Fruta dastaketa eta fruta tailerra “Zespri” eta “Frutas Manuela”ren eskutik Kanpan.

19:30 Koadrilen arteko ginkana txosnetan “Bizitegi Elkarteak” antolatuta.

20:45 Larrain dantza Kanpan.

21:00 Euskal Herriko Hip-Hop-a Kanpako oholtzan REVOLTA PERMANENT eta GORKA SUAIArekin “Gazte Konpartsaren” eskutik.

22:30 DJ NOZI “Gazte Konpartsako” Txosnan.

Irailak 28, ostirala (Balkoi eta erakusleiho loratuen egna)

11:00 “Orsai” haur ikuskizuna Uzturre plazan MALAS KOMPAÑIAS zirko taldearekin.

18:00 Igel txapelketa Juanma Tabernan.

18:00 TONI LA SAL taldeak “Ipuin lapurra” txotxongilo ikuskizuna aurkeztuko digu Uzturre plazan.

19:00 Alpargata jaurtiketa Uzturre Plazan.

19:30 Txokolatada Uzturre Plazan “Moraza”rekin.

20:00 Sardinada Traukoko Errotondan “Rosi” arrandegiarekin.

21:00 Poteoa MUKAKI TXARANGArekin “Gailurra” Mendi Taldeak lagunduta txosna gunetik irtenda.

22:00 Arlanza tabernan kontzertua: EL ÚLTIMO TREN

23:00 Kontzertuak Eskoletako Kanpako eszenatokian: IHESKIDE eta O´FUNKILLO.

Irailak 29, larunbata

11:00 Paella eta patata tortila txapelketaren inskripzioa Eskoletan.

11:30 Uribarriko gazteen II. Futbito txapelketa semifinala eta finala Harritxoen plazan.

12:00 Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

12:00 Uribarriko gazteon ibilbidearen erakusketa Eskoletako Kanpan.

13:00 Ikurrinari omenaldia Uribarriko Kanpan.

13:15 Albokari kalejira “Uribarritarrak” Koadrilaren eskutik Eskoletako Kanpatik abiatuta.

13:30 Tiro pitxon txapelketa Kanpako barrakan.

13:30 Raga ikastaroa Kanpako eszenatokian “Patakona”ren eskutik.

14:30 Paella eta tortilen aurkezpena Kanpan.

15:00 Herri bazkaria Kanpan.

16:30 Bingo-txou autogestionatua Kanpan.

17:00 Tute txapelketa Ceni Tabernan.

17:30 Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

18:00 Txapa tailerra “Uribarri konpartsa”ren eskutik Uzturren.

18:00 Eskalada bilbaina Kanpan “Gazte Konpartsa” eta “Gailurra Mendi” taldearekin.

19:30 Gaztetxeen aldeko kalejira “Gazte Konpartsa”ko txosnatik, Tipi-tapa Uribarri Piztu!

19:30 Txokolatada Uzturre Plazan “Uribarri Konpartsa”ri esker.

20:00 Haur diskoteka Uzturre Plazan.

20:00 “Hrs. Labrador” arrandegiari esker Sardinak Moraza Plazan.

21:00 Gazte-poteoa “Gazte Konpartsarekin” txosnetatik abiatuta.

22:00 Kontzertua Arlanza tabernan: TRIO BAXTER

23:00 Erromeria Eskoletako Kanpako oholtzan: AKERBELTZ

02:00 Piropo-posta irakurtzeko ordua “Gazte Konpartsa”ko txosnan.

Irailak 30, igandea

10:00 Putxera eta indaba txapelketaren inskripzioa Eskoletako Kanpan.

11:30 Moraza-Deustu Futbol Partidua Morazako Futbol Zelaian. Denok Artxandara!!

12:00 Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

12:00 Haur jolasak Uzturre Plazako umeen txokoaren barruan Uribarriko gurasoen eskutik: musika, aurpegi margotzea…

12:00 Fietro tailerra Uribarriko gurasoekin Uzturren.

14:30 Putxera eta Indaben aurkezpena Eskoletako Kanpan.

15:00 Herri bazkaria Eskoletako Kanpan.

17:00 Pala txapelketako finala Uribarriko Frontoian.

17:30 Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

17:30 Haur jolasak Uzturre Plazako umeen txokoaren barruan “Gozaldi Eskaut Taldea”ren eskutik: Tailerrak, musika,…

18:00 Malabare tailerra Eskoletako Kanpan.

18:45 Adin guztientzako txokolatada Kanpako Txurrerian.

19:00 Lehiaketa ezberdinen irabazleentzat sari banaketa eta boletoen zozketa.

20:00 Azken traka eta jaien bukaera.

Fiskalak ia mila bana euroko isuna eskatu du EHEko bi kiderentzat, seinaleen ezabaketa egotzita

Iturria: Berria.info

Argazkian, Haizea Ramirez de Alda eta Itziar Claver Iruñeko Auzitegian.

Altsasun gaztelerazko seinaleak ezabatu zituztela egotzita Iruñeko Auzitegiko fiskalak 941na euroko isuna eskatu du Haizea Ramirez de Alda eta Itziar Claver EHEko kideentzat, baita sei eguneko “zaintza iraunkorra” ere. Nafarroako Gobernuak ere zigor eskaera egin du: isun bera jartzeko bi auzipetuei.

Defentsak absoluzioa eskatu du, Poliziaren esana nahikoa froga ez izateaz gain ezabatutako seinalearen argazkirik ez dutelako aurkeztu.

Ramirez de Aldak esan du Euskal Herrian euskaraz bizitzeko aukerarik ez dagoela. Antzera mintzatu da Claver eta, haren iritziz, “lotsagarria da euskaraz bizitzeagatik egotea hemen”. Euskaraz eta itzultzailerik gabe deklaratu nahi izan dute EHEko kideek eta, hori entzutean, “nahi duzuen hizkuntzan hitz egin dezakezuela uste al duzue?”, erantzun die epaileak. Hasieran eta bukaeran baino ez dute hartu hitza auzipetuek.

EHE Euskal Herrian Euskaraz-ek epaiketa salatu du. “Euskaraz bizitzeko nahia praktikara eramateak lege menderatzaileekin, epaitegiekin eta isun administratiboekin egin du topo. Berriro euskaldunok auzibidean gaude gure hizkuntza eskubideen aldarrikapena egiteagatik”. Gainera, ohartarazi du fiskalarentzat-eta haiek ezabatu omen zituzten seinaleak aspalditik ezabatuta zeudela, eta elkarteko bi lagunek auzi saioa baino lehen sei mila euroko isuna ordaindua zutela.

Altsasuko alkatea, epaiketaren aurka

Foruzain batek eta Altsasuko udal langile batek lekuko gisa deklaratu dute, eta ez dute auzipetuen kontrako frogarik aurkeztu. Garazi Urrestarazu alkateak epaiketa gaitzetsi du: “Euskaldunon eskubideen alde lan egiten dute bi akusatuek eta uste dut ez direla horregatik epaitu behar”.

Saioaren aurretik 35 lagunek elkarretaratze bat egin dute Iruñeko Justizia Jauregiaren aurrean. Ezabatu eta Euskaraz Bizi ekimenarekin segituko duela hitz eman du EHEk.

Kontseilua: “Euskaraz bizitzeko nahia euren jardunean adierazten duten ekoizleak behar ditu gure hizkuntzak”

Euskal Herria Esnearen inguruan sortutako aferaren inguruan, Kontseiluak, zera adierazi nahi du: Alde batetik, Euskal Herria Esnea Kooperatibaren erabakia txalotu eta babesa adierazi nahi die eta bestetik, euren aurka egindako salaketa maltzurra salatu nahi du.

Euskal Herrian produktu bat bertako hizkuntzan etiketatzeagatik salatzea. Ulergaitza ez ezik onartezina ere bada. Hizkuntza eskubideen inguruko deklarazioek etiketajea bertako hizkuntzan egitea babesten dute; hortaz, herritarren hizkuntza-eskubideen aurka egiten du hori horrela egiten ez duenak eta euskaldunon hizkuntza-eskubideak babesteko borondatea duen kooperatibaren kontra egiten duenak ere.

Plataforma per la Llengua erakundeak egindako azterketa batek, agerian utzi zuen gaztelania erabiltzea ezartzen duten 500 lege daudela. Eta zehazki produktuen etiketatzeari dagokionean, 200 arau daude gaztelaniaz etiketatzea arautzen dutenak. Gaztelania bat ere konplexurik gabe ezartzen den bitartean, ez dago euskara hutsez etiketatzeko aukerarik?

EAEren kasuan, gainera, legeak berak babestu egiten du euskaraz zein gaztelaniaz etiketatzea.

Asko gara euskaraz bizi nahi dugun herritarrak. Euskaraz bizi ahal izateko, beharrezkoa da eremu guztietan euskalduntzea eta zentzu horretan, beharrezkoa da baita ere produktuen etiketak euskaraz egotea (ahaztu gabe eskubidea ere badela). Euskararen aldeko jarrera irmoa duten herritarrak beharrezkoak ditugu. Hautu hori egiten duten guztiekin bat egiten du Kontseiluak.

Kontseiluaren ustez, Euskal Herria Esneak hartutako bideari jarraitu behar zaio, gure helburua erdiesteko, euskararen normalizaziora heltzeko, alegia. Lan honetan konpromisoa hartzen badugu soilik lortuko baitugu euskaraz bizitzea.

Kaikuk jarri du Euskal Herria Esnearen aurkako salaketa

Iturria: Berria.info

Argazkian, Kaiku kooperatibaren izenean sartutako salaketaren agiria.

Euskal Herria Esnea kooperatibak adierazi duenez Kaiku enpresak jarri du salaketa produktuak euskara hutsean etiketatzeagatik. Kooperatibako ordezkariek prentsaurrekoa eman dute gaur goizean, Bilbon; salaketaren inguruko informazio gehiago emateko. Salaketa Elikagai Kalitaterako Zuzendaritzan jarri dute.

Zuzendaritza horren arabera, Euskal Herria Esnea Sorian (Espainia) ontziratzen denez, 17/2008 legea betez gazteleraz ere etiketatu beharko lukete, nahiz eta soilik Euskal Herrian saldu. Elikagai Kalitaterako Zuzendaritzak zehaztu du lege horren arabera arau-hauste larria litzatekela euskara hutsean etiketatzea, eta 2.001 eta 30.000 euro bitarteko isuna izan dezake. Oraingoz, espediente bat ireki diote kooperatibari.

Horrela dio 17/2008 legeak: “Euskararen erabilera sustatuko da Euskal Autonomia Erkidegoan merkaturatutako nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen identifikazioan”. Espainian ontziratzen dutenez, eta bera, produkzio sare osoa EAEn ez dagoenez, gaztelaniaz jartzera behartuta legoke.

Espainiara, ontziratzera

Joxe Agirreburualde kooperatibako presidenteak atzo esan zuen esnea Euskal Herrikoa dela eta Espainiara soilik ontziratzeko jotzen dutela. Euskal Herrian soilik enpresa batek ontziratzen du esnea, Iparlatek, Urnietan (Gipuzkoa) eta horrek ez zuela euren esnea hartu nahi izan salatu zuen.

Atzo eman zuen kooperatibak salaketaren berri, eta oihartzun handia izan zuen sare sozialetan.

Kaiku, Suitzako Emmiren esku

Uztailaren hasieran, Suitzako Emmi taldea Kaiku Corporacionen akziodun nagusia izatetik enpresa kontrolatzera pasa zen: akzioen %42,8 edukitzetik %66 edukitzera. Akziodun nagusia zen 2009tik, Iparlatek bere akzioak saldu zizkionetik. Akordioa abuztuan jarri da indarrean. Emmi taldea Suitzako esne eta esneki ekoizle nagusia da.

Bilbo Kantari

Aste Nagusiko ajea menperatu ostean, gure ahotsak tonuan jarri behar ditugu berriro. Horretarako, larunbat honetan Bilbo Kantari egingo dugu, Bilboko Konpartsen eskutik. Kalderapekon 20:00etan geldituko gara eta zuen liburuxkak ez ahaztu Aste Nagusian guztiak saldu ziren eta…

Kukutzako epaiketei buruzko asanblada

Kukutzako asanbladaren kide ohiak eta abokatuak guztiz beharrezkoa ikusten dute atxilotuak izan zirenekin eta inputatuekin, kolektiboekin eta modu pertsonalean parte hartu nahi duten pertsonekin bilera bat egitea egongo diren epaiketei erantzuteko.

Egoera nola dagoen, kurtsoa nola datorren eta ze gauzak egin ahal diren hitz egiteko hurrengo ostegunean, irailak 13, ekoetxean (Pelota kalea, 5) 19:30etan bilduko dira. Bilera honetan zuen ideiak eta proposamenak botatzea gustatuko litzaieke.

Kukutzako epaiketei buruzko asanblada irailaren 13an

kukutza-desalojoa

Argazkian, 2011ko irailaren 21ean bortizki hustu zuen Errekaldeko Kukutza gaztetxea Ertzaintzak / © Bilboko Branka

Kukutzako asanbladaren kide ohiak eta abokatuak guztiz beharrezkoa ikusten dute atxilotuak izan zirenekin eta inputatuekin, kolektiboekin eta modu pertsonalean parte hartu nahi duten pertsonekin bilera bat egitea egongo diren epaiketei erantzuteko.

Egoera nola dagoen, kurtsoa nola datorren eta ze gauzak egin ahal diren hitz egiteko hurrengo ostegunean, irailak 13, ekoetxean (Pelota kalea, 5) 19:30etan bilduko dira. Bilera honetan zuen ideiak eta proposamenak botatzea gustatuko litzaieke.