Txosna

Bilboko Aste Nagusia bezalakorik ez dago munduan. Horretan ez dago inolako zalantzarik. Giroa, parte hartze herritarra, adin guztietarako ekimenak eta bestelako ezaugarriek Bilboko Aste Nagusia desberdina egiten dute. Elementu berezienen artean, Areatzaren inguruan kokatzen diren txosnak dauzkagu. Konpartsa bakoitzaren txosnak ezaugarri bereziak ditu, eta gainontzekoetatik bereizten ditu.

Hau Pittu Hau-k mota askotako txosnak erabili ditu bere ibilbidean. Hala ere, urte askotan egitura berdinarekin aritu gara: karpa handi bat eta barruan mekanotuboz egindako egitura. Aurten,azken urtetan bezala, toldo eta mekanotuboz osaturiko txosna erabiliko dugu Aste Nagusian. Txosnaren inguruko datuak, eta gehienbat azken urteotan erabili ditugun dekorazioak aurkituko dituzue bertan.

Gure aurrekoen txosna defendituko dugu!


2010
 


2009

Hainbat urtetan Montxo marrazkilariaren laguntza izan dugu gure txosnaren dekorazioa egiteko, hona hemen nola gauzatu dugun bere lana:


2008
 


2007
 


2006
 


2005
 


2004