Pregoilaria

Pregoilaria Bilbo hiriarekin lotuta dagoen pertsonaia edo erakundea izan ohi da.Pregoilariaren zeregina Aste Nagusiaren hasiera-ekitaldian pregoia irakurtzea da. Behin pregoia irakurrita, txupineroak txupina botako du, eta Aste Nagusia martxan jarriko da. Pregoilaria Aste Nagusiaren irudi publikoetariko bat da.

Pregoilariaren hautaketa era honetan egiten da:

  • Bilboko konpartsen artean hainbat proposamen lantzen da.
  • Konpartsen proposamenak Jai Batzordean aurkezten dira, eta Udalak eramaten dituen proposamenekin batzen dira.
  • Jai Baztordean konpartsen eta udalaren ordezkariek pregoilaria nor izango den aukeratzen dute.

Adibidez, 2003ko pregoilariak Bizkaiko arrantzaleak izan ziren. Izendapen honekin arrantzaleek Prestige ontziaren hondamendiaren garbiketan izan duten parte hartzea eskertu nahi izan da.

Orain arte pregoilariak izan diren guztien zerrenda hauxe duzue:

Urtea Izena
1981 Juan Jesus Fernandez de Retana
1982 Josu Torre
1983 Iñigo Liceranzu
1984 Txema Noriega
1985 Amalia Iglesias
1987 Fernando Egileor
1988 1978ko lehenengo Jai Batzordeko Kideak
1989 “Boni” Fernandez
1990 Jon Lopategi
1991 Pello Zubiria
1992 Marino Lejarreta
1993 Alfonso Irigoien
1994 Angel Iribar
1995 Julian Fernandez
1996 Alicia Carreño
1997 Unai Iturriaga
1998 Jose M. Arrate
1999 Irkus Robles
2000 Loli Astoreka
2001 Gaztedi Dantza Taldea
2002 Bilbao Basket
2003 Bizkaiko Arrantzaleak
2004 Julio Ibarra
2005 Juanjo San Sebastian
2006 Marivi Bilbao
2007 Kepa Junkera
2008 Aitor Elizegi
2009 Joseba Solozabal
2010 Isidro Elezgarai
2011 Kirmen Uribe