Hau Pittu Hau eta Aste Nagusia

Hau Pittu Hau-k Aste Nagusian zehar hainbat ekimen burutzen ditu, adibidez:

  • Mari Jaia-ri agurra Aste Nagusiaren txupinazoan (Konpartsen Koordinadorak antolatua)
  • Hau Pittu Hau konpartsaren bazkaria
  • Play back lehiaketa
  • Argazki txapelketa
  • Bertsotrikikalejira (Konpartsen Koordinadorak antolatua)
  • Bertso bazkaria (Konpartsen Koordinadorak antolatua)
  • Uraren Eguna (Konpartsen Koordinadorak antolatua)
  • Kontzertuak (Euskal guneak antolatuta)
  • Eguneroko poteoa
  • eta abar luze bat…

Antolatutako ekimenez gain, konpartsa barruan sortzen den giroa da aipagarriena, Aste Nagusia aurrera joan ahala programatu gabeko beste hainbat gauza egiten direlako, hala nola, beste konpartsekin txantxak eta jolasak edo konpartsa barneko “kirolak”, … adibidez:

  • Txosnaren barra gaineko konpartsakide jaurtiketa
  • Ondoko txosnaren asaltoa
  • Beste konpartsetako kide edo maskoten bahiketa
  • Sobrinito lehiaketa (zein konpartsakide izango den guraso eta haurraren izena asmatu)
  • Komun kimikoen biraketa, atea paretaren kontra ipiniz (konpartsakide batekin barruan, noski)
  • Ur pistolen – katxien guda
  • Merenge guda
  • eta aipatu ezin diren hainbat eta hainbat maltzurkeri

Aste Nagusian dena jaia ez denez, gure konpartsak honako hauek aldarrikatzen ditu:

  • Guk parte hartzen dugun ekitaldi guztietan erabiltzen den hizkuntza bakarra euskara izatea eskatzen dugu
  • Euskal Preso guztien eskubideen alde mobilizatzen gara
  • Euskal Herriko naturarekin konpromisoa hartzen dugu
  • Euskal Herriko askatasuna eskatzen dugu
  • ……