Txupinera

Txupinerak Aste Nagusiaren hasierako suziria pizteko ardura du. Bilboko Aste Nagusiaren irudi publikoetariko bat da. Aste Nagusia ospatzen hasi zenetik txupineroa beti konpartsetako neska bat izan da. Txupineroa zein konpartsatakoa izan behar den aukeratzeko, orain arte txupineroa izan ez duten konpartsen artean zozketa egiten da. Zozketa egin ondoren, konpartsa aukeratuak bere konpartsakideen artean erabakitzen du txupineroa zein neska izango den.

Txupineroaren kargua oso gogorra dela esan beharra dago. Txupinerak, pregoilariak bezala, Aste Nagusiko ekitaldi ofizial eta ez-ofizial askotara joan beharra izaten du. Horregatik, gaueko giroa dastatzeko ohitura badu, nahiko nekagarri bihur dakioke.

Orain arte izandako txupinera guztien zerrenda hauxe da:

Urtea Izena Konpartsa
1978 Ana Isabel Arciniega Araba Etxea *
1979 Maria Jesus Agirregoitia Uribarri
1981 Montse Valerio Kaixo
1982 Anabel Fernandez Moskotarrak
1983 Alazne Olabarrieta Mamiki
1984 Maria Ascension Cruces Txintxarri *
1985 Maria Luisa Crespo Intxausti
1986 Manoli Cruces Gautxoriak *
1987 Magdalena Landa Ardoa barrura *
1988 Itziar Pagalday Zaratarrak *
1989 Eva Dolado Bizizaleak
1990 Itxaso Goti Kaskagorri
1991 Miren Barrutia Hau Pittu Hau!
1992 Txelo Martinez Tximitxurri *
1993 Nerea Ahedo Adiskideak
1994 Josune Bañales Gogorregi
1995 Sandra Guzman Hontzak
1996 Arantza de Jesus Hor Dago
1997 Soni Charcan Aixe Berri
1998 Sonia Villamor Kobetas Mendi
1999 Arantza Garbayo Pa…Ya
2000 Aitziber Zalbide Lehoiak
2001 Berta Garcia Irrintzi
2002 Lurdes Luke Satorrak
2003 Maite Perez Pinpilinpauxa
2004 Begoña Benedicto Askapeña
2005 Aitziber Adell Tintigorri
2006 Marta Gerrikabeitia Sinkuartel
Ohorezkoa Ameli Jauregizar Tintigorri
2007 Larraitz Cisneros Altxaporrue!
2008 Isabel Isazelaia Algara
2009 Sonia Polo Eguzkizaleak
2010 Aratz Irazabal Txinbotarrak
2011 Patri Lezama Mekauen


* Desagertutako konpartsak