Udalak ukatu egin du Bilbo Zaharreko jaietako herri azoka egiteko baimena

Iturria: Bilboko Branka

Udal Gobernuak ez du debekua arrazoitzeko azalpenik eman. Bilbo Zaharreko jai batzordeak uste du erabakiak agerian uzten duela Azkuna buru duen taldearen jarrera autoritarioa. Auzokideek azaldu dute ez diotela uko egingo Martzana kaia erabiltzeari azokaren moduko herri ekimenak martxan jartzeko.

Iñaki Azkunaren udal Gobernuak ukatu egin du Bilbo Zaharreko jai batzordeak auzoko jaien harira Martzana kaian antolatu nahi zuen herri azoka egiteko baimena. DDT banatzaileak -jai batzordean parte hartzen duen eragilea- ohar batean jakitera eman duenez, udal arduraduneak ez dute oraindik idatzizko jakinarazpenik helarazi baina baimena ukatzen duela esateko deitu dute.

Herri azoka banatzaile alternatiboek, nekazal ekoizle ekologikoek, artisauek eta kolektibo ezberdinek beren produktuak eskaintzeko gune bilakatu nahi zuen Bilbo Zaharreko jai batzordeak, eta auzoko plazan espazio gutxi zegoela iritzita, Martzana kaia erabiltzeko eskaera egin zioten Udalari. Honek, baina, umeentzako puzgarriak jartzeko baimenik baino ez du eman.

Herri mugimenduak antolatutako ekimen baten enegarren debekua dugu azoka honena. Izan ere, azken hilabeteotan ugariak izan dira debekatutako ekitaldiak.

DDTren esanetan erabakiak agerian uzten ditu Udal Gobernuaren tik autoritarioak eta 7Katu Gaztetxeak bere garaian egindako ortuaren adibidea jarri du jarrera horren paradigma bezala. Gaztetxeko kideek Solokoetxeko eskaileretan erabilerarik ez zuen berdegunean baratza egitea erabaki zuten eta Azkunak ortua txikitzeko agindua eman zion udal langileei.

Herri azoka bertan behera geratu da, oraingoz, baina jai batzordetik argi utzi nahi izan dute ez diotela uko egingo Martzana kaiaren erabilerari herri ekimenak aurrera eramateko.

Hain zuzen ere, azken bi hilabeteotan espazio publikoaren erabileran debekuak eta erabaki arbitrarioak biderkatu egin direla salatu zuen Kalea Guztiona da plataformak ekainaren 27an.

Martxoaren 3an sagardotegira!

sagardotegira-20120303

Okupazioaren aldeko manifestazioa

Asteburu luze eta berezi honek bigarren data garrantzitsua suposatuko du Okupazio Mugimenduarentzat. Larunbatean, 17:00etan, Arriagako plazatik okupazioaren aldeko manifestazio nazionala abiatuko da “Gure ametsak dirauen bitartean zuenak egin du!” lemapean. 19:00etatik aurrera, Zazpi Kaleak okupatuz ekimena burutuko dute 7Katuko kideek, kale animazioa, bertsolariak, DJak eta abar kaleetan barrena egongo direlarik.

Gure ametsak dirauen bitartean zuenak egin du!

okupazioa-manifestazioa-kartela

Asteburu luze eta berezi honek bigarren data garrantzitsua suposatuko du Okupazio Mugimenduarentzat. Larunbatean, 17:00etan, Arriagako plazatik okupazioaren aldeko manifestazio nazionala abiatuko da “Gure ametsak dirauen bitartean zuenak egin du!” lemapean. 19:00etatik aurrera, Zazpi Kaleak okupatuz ekimena burutuko dute 7Katuko kideek, kale animazioa, bertsolariak, DJak eta abar kaleetan barrena egongo direlarik.

Alde Zaharreko dendari eta tabernariek bat egin dute inauterietako desfile bakarraren eskaerarekin

DSC05301

Testua: © Bilboko Branka / Argazkia: © Bilboko Konpartsak

Gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan, Alde Zaharreko dendariek eta tabernariek deialdi berezia egin diote udaletxeari konpartsekin batera inauterietako desfile bateratua aurrera eraman dezan.

″2012ko inauteriak garai berri bateko aratusteak izatea″ eskatu diote Alde Zaharreko dendariek eta tabernariek udaletxeari. Euren esparruan, urteetan zehar udaletxearen eta konpartsen arteko lan amankomunak ″onurak besterik ekarri ez dituela″ azaldu dute eta jai eredu parte-hartzaile eta bateratu honen alde egitea erabaki dute, era berean, horrek pizgarri ekonomikoa suposatzen duelako Alde Zaharreko komertzio eta tabernentzat.

Azken urteetan Aste Nagusiko eta inauterietako jai eredua ″kolokan″ dagoela azaldu dute. Dendariak eta tabernariak bi desfile egotea baino, udaletxearen eta konpartsena, ″era bateratuan″ lan egitearen alde agertu dira. Gogora ekarri dute, ″garai itxaropentsuak eta aldi berean gogorrak″ bizi dituztela haien esparruetan krisi ekonomikoaren ondorioz, eta ″desfile bakarra izan daitekeela bidea egoerari buelta emateko″.

Beraz, ″berriro Kale Nagusitik egin beharreko desfile bakarra″ defendatu dute, ″ez bakarrik haien negozioentzat egokia delako, Bilboko hiritarrok horrelako desfilea merezi dugulako″. Gauzak horrela, ″2012ko inauteriak garai berri bati hasiera emango dioten aratusteak″ izatea aldarrikatu dute.

Presoen aldeko lip dub-a

Ostiralean, abenduak 24, euskal preso eta iheslari politikoen aldeko lip dub-a izango da Zazpi Kaleetan. Hitzordua, 12:00etatik aurrera, Santiago plazan.

Etxean nahi ditugu!

lip-dub-presoak-mapa

Ostiralean, abenduak 24, euskal preso eta iheslari politikoen aldeko lip dub-a izango da Zazpi Kaleetan, 12:00etatik aurrera. Hona hemen argibideak, kanta, eta abar.

Ume, ikasle, langile, zahar eta gazte…
konpartsa, kolektibo, aisialdi talde, kuadrila,…
Abenduaren 24an auzotik zaudetela?
Dantza, kanta eta aldarrikatzeko gogoa dekozuela?
esan dezagun ozen…

ETXEAN NAHI DITUGU!

Abestia jaitsi

Facebook: Olentzero lip-dub

Presoen aldeko lip dub-a prestatzeko batzarra

Abenduaren 24an euskal preso politikoen alde egingo duten lip dub-ean parte hartzeko deia egin dute Alde Zaharreko bizilagunek. Hainbat presoren senide eta lagunek ezin izango dute bertan izan ehunka kilometrora dauden Espainiako zein Frantziako estatuetako kartzeletara joango direlako gabon bezperan.

Zazpikaleetako lagunek Olentzero egunaren bezperan lip dub-a grabatuko dute auzoko kaleetan barrena euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde. Ekimenera deitzeko bideoa zabaldu dute. Grabazioan lip-dub-ean parte hartu ezin izango duten hainbat lagun ageri dira, espetxean preso dituzten senide eta lagunak bisitatzera joango direnak. Aitzitik, bertan izango diren beste hainbat lagunek atxikimendua erakutsi diote ekimenari.

Grabaketaren prestaketa lanekin jarraitzeko azken bilera deitu dute abenduaren 22rako, 19:00etan Ekoetxean.

Presoen aldeko lip dub-a: “Gu ere joango gara”

Bilbo Kantari

Bilbo Kantari hil bakoitzeko bigarren asteburuan egiteko asmoa dagoen arren, urrian aldaketa egongo da Txikitero Eguna dela eta. Aipatu ospakizuna astearte honetan, urriak 11, izango da eta poteoa egitearekin batera kantatu egingo da Bilbo Kantarikoekin. Hitzorduak ondokoak dira: Burtsan goizeko 11etan eta 20:00etan Kalderapekon.