Presoen aldeko lip dub-aren making off-a sarean da!

Gabonetako grabazioaren making off-a argitaratu dute. Bertan, orain arte ikusi ez diren irudiak eskuratu daitezke eta abenduaren 24an Zazpi Kaleetan sortu zen giroa atzematen da.

Presoen aldeko lip dub-a

Ostiralean, abenduak 24, euskal preso eta iheslari politikoen aldeko lip dub-a izango da Zazpi Kaleetan. Hitzordua, 12:00etatik aurrera, Santiago plazan.

Etxean nahi ditugu!

lip-dub-presoak-mapa

Ostiralean, abenduak 24, euskal preso eta iheslari politikoen aldeko lip dub-a izango da Zazpi Kaleetan, 12:00etatik aurrera. Hona hemen argibideak, kanta, eta abar.

Ume, ikasle, langile, zahar eta gazte…
konpartsa, kolektibo, aisialdi talde, kuadrila,…
Abenduaren 24an auzotik zaudetela?
Dantza, kanta eta aldarrikatzeko gogoa dekozuela?
esan dezagun ozen…

ETXEAN NAHI DITUGU!

Abestia jaitsi

Facebook: Olentzero lip-dub

Presoen aldeko lip dub-a prestatzeko batzarra

Abenduaren 24an euskal preso politikoen alde egingo duten lip dub-ean parte hartzeko deia egin dute Alde Zaharreko bizilagunek. Hainbat presoren senide eta lagunek ezin izango dute bertan izan ehunka kilometrora dauden Espainiako zein Frantziako estatuetako kartzeletara joango direlako gabon bezperan.

Zazpikaleetako lagunek Olentzero egunaren bezperan lip dub-a grabatuko dute auzoko kaleetan barrena euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde. Ekimenera deitzeko bideoa zabaldu dute. Grabazioan lip-dub-ean parte hartu ezin izango duten hainbat lagun ageri dira, espetxean preso dituzten senide eta lagunak bisitatzera joango direnak. Aitzitik, bertan izango diren beste hainbat lagunek atxikimendua erakutsi diote ekimenari.

Grabaketaren prestaketa lanekin jarraitzeko azken bilera deitu dute abenduaren 22rako, 19:00etan Ekoetxean.

Presoen aldeko lip dub-a: “Gu ere joango gara”