Presoen aldeko lip dub-a prestatzeko batzarra

Abenduaren 24an euskal preso politikoen alde egingo duten lip dub-ean parte hartzeko deia egin dute Alde Zaharreko bizilagunek. Hainbat presoren senide eta lagunek ezin izango dute bertan izan ehunka kilometrora dauden Espainiako zein Frantziako estatuetako kartzeletara joango direlako gabon bezperan.

Zazpikaleetako lagunek Olentzero egunaren bezperan lip dub-a grabatuko dute auzoko kaleetan barrena euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde. Ekimenera deitzeko bideoa zabaldu dute. Grabazioan lip-dub-ean parte hartu ezin izango duten hainbat lagun ageri dira, espetxean preso dituzten senide eta lagunak bisitatzera joango direnak. Aitzitik, bertan izango diren beste hainbat lagunek atxikimendua erakutsi diote ekimenari.

Grabaketaren prestaketa lanekin jarraitzeko azken bilera deitu dute abenduaren 22rako, 19:00etan Ekoetxean.

Leave a Reply

*