Uribarriko jaietako Gazte Egunean ere izango gara!

null

Argazkian, paella lehiaketa izango da bihar Uribarrin / © Aldapan Gora

Uribarriko neska-mutilek gogor lan egin ostean gazte eguna antolatu dute larunbat honetarako. Gainera, Kukutzari elkartasuna adierazi nahi izan diote Uribarriko Gazte Konpartsako kideek. Hau Pittu Hau konpartsako kideok ere bertan izango gara, aurreko larunbatean bezala, lapiko artean. Izan ere, Gazte Egunaz gain, paella lehiaketa egongo da, jaien egitarauaren barruan.

Kukutzaren proiektuak bizirik dirauela aldarrikatu dute milaka lagunek

kukutza-mani

“Denok gara Kukutza, Kukutza aurrera!” lelopean milaka lagunok Kukutza kolektiboaren proiektua gaztetxea zegoen eraikinaren eraispenarekin amaitzen ez dela irudikatu genuen atzo Bilboko Kale Nagusian, Bilboko Branka agerkari digitalak zabaldu bezala. Bitartean, eraso salaketak, testigantzak, atxilotuekin elkartasun adierazpenak… jasotzeko laguntza eskatu dute Kukutzakoek. Hain zuzen ere, gaztetxearen hustuketan atxilotutako Flo eta Rafa lagun alemaniarrak gaur aterako ei dira Basauriko espetxetik, mila euroko fidantza ordaindu ostean. Bihar, berriz, danok Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikustera Errekaldera! 11:30ean, gaztetxetik hasita kalejira egingo dute auzoan zehar disko berria aurkezten Bonbereneako txarangarekin batera.

Kukutzaren aldeko mani-festa-akzioa

19:00etan Eusko Jaurlaritzatik udaletxera.

Gabi eta besteen auziperatzearen kontrako atxikimendu kanpaina abiatu dute

gabi-basañez

Argazkian, Gabi Basañez gaurko prentsaurrekoan / cc-by Ukberri.net.

Gaur, irailak 28, urtebete da armaz ondo hornitutako ehunaka polizi espainiarrek 7 lagun internazionalista atxilotu zituztela, tartean Gabi Basañez Hau Pittu Hau konpartsako kidea. Guztira 12 lagun izan ziren kriminalizatuak operazio horretan, gaur arte. Hil honen hasieran, Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak Gabiren zein Unai Vazquez, Walter Wendelin, Dabid Soto eta Aritz Ganboaren auziperatzea erabaki zuen. Gaurko prentsaurrekoan adierazi dutenez, auzi honen kontra kanpaina bat abiarazi dute, etxean eta nazioartean ahalik eta babes gehien lortzen saiatzeko asmoz. “Elkartasuna eta internazionalismoa ez dira delitu” lelopeko manifestua irakurrita, atxikimendua ondoko helbidera bidal daiteke: elkartasunaurrera@hotmail.com.

Informazio gehiago: internazionalismoaezdadelitua.wordpress.com

Hau Pittu Hauk ere bat egin du biharko mani-festa-akzioarekin. Kukutza aurrera! Denok gara Kukutza!

kukutza-manifestazioa

Dozenaka elkarte eta eragilek bat egin dute deialdiarekin.

Kukutzaren desalojo eta eraispena eta proiektu sozial honenganako edozein motatako elkartasunaren adierazpena galarazi nahi izan duen indarkeria eta basakeria polizialaren aurrean era guztietako gizarte eragile, sindikatu eta alderdi politikoak ekimen honi eta, oro har, sorkuntza eta kultura aniztasuna, aniztasun sozial eta politikoa, ekoizpen alternatiboak, lekuan lekuko sorkuntza defendatzeko eta bultzatzeko ekimenei gure babesa emateko elkartu gara. Zentzu horretan Kukutza proiektuari gure babesa eta elkartasun osoa eskaintzen diogu.

Egun hauetan eman den manipulazioa, eskubide zibilen erabateko urraketa eta botere publikoek (politikoek) proiektu sozial honen zein euren elkartasuna adierazteko kalera atera den jendearen kontrako desitxuratze eta kriminalizazioa salatzen dugu.

1. Bilbon, azken egunetan bizi izan dugun egoeraren erantzule zuzenak izan diren Bilboko alkatearen, Iñaki Azkuna, bere gobernu taldearen eta Barne Sailaren burua den Rodolfo Aresen dimisioa eskatzen dugu.

2. Aste ilun honetan, salbuespen eta setio egoera bat bizi izan dugu eremu guztietatik (judiziala, politikoa eta poliziala) Gainera, egoera hau dela eta, sortu den tentsio eta gatazka egoera ,haien jokabide justifikatzeko erabili dute. Honek, erantzunkizun politiko bat izatea eskatzen dugu.

3. Atxiloketa indiskriminatuen ondorioz atxilotuak izan diren guztien gaineko karguak bertan behera geratzea eskatzen dugu.

4. Ekitaldi honen bidez Udalaren etengabeko ezezkoaren aurreko gure haserrea adierazi nahi dugu. Izan ere, Udalak Errekalde auzoa eta Bilboko beste pertsonen beharrak entzun eta ase beharrean, interes espekulatzaile ilunen menpe jokatzen du.

5. Alternatiba sozialak eraiki eta mundu ezberdin eta hobe batekin amets egiten dugun pertsona eta eragileek pairatu dugun jazarpen eta erasoa salatzen dugu.

6. Elkartasuna, manifestazioak egiteko eskubidea, adierazpen askatasuna eta proiektu alternatiboak bortizki erasotuak izan beharrean, hauek eredutzat hartuko dituen gizarte berdintsu eta justuagoaren aldeko lana defendatu eta bultzatzen dugu.

Gu guztiok, partaidetza sozialaren aldeko konpromisoa eta era batean edo bestean, euren eskubideen urraketa pairatu edo pairatzen duten pertsona guztienganako elkartasuna adierazten dugu.

Kukutza aurrera! Denok gara Kukutza!

Epaileak Kukutza botatzeko baimena eman du

Epaileak Cabisa enpresa eta Bilboko Udalaren argudioei kasu egin eta baimena eman du Bilboko Errekalde auzoko Kukutza III gaztetxea botatzeko. Kukutzako Asanbladak bi deialdi egin dizkie auzokide eta sostengu emaileei. Lehenengoan, ahalik eta lasterren gaztetxera hurbil daitezela eskatu die. Bigarrenean, 20:00etan Errekalden manifestazioa izango dela gogoratu dute. Epaileak bertan behera utzi du beraz, Errekaldeberriz auzo elkarteak eraikina eraistearen aurka jarritako helegitea. Horren arabera, eraikinaren jabea den Cabisa enpresari, 2004an iraungi zitzaion Kukutza dagoen lurretan eraikitzeko epea, Bilboko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) arabera. Bitartean, gaur Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartearen arabera, Kukutza gaztetxearen eraikina udal-plangintzak babestea aurreikusten dituen eraikinen artean jasota dago. Era berean, Kukutzaz txosten bat osatzen ari dela zabaldu du Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak.

Kukutzaren aldeko nazioarteko manifestazioa Errekalden

Kukutzaren aldeko prentsaurrekoa

Euskal Sortzaileek deitu dute Errekaldeko plazan. Hainbat euskal kulturgile izango dira: bertsolariak, idazleak, eta abar. Zuen zain gaude.

Kukutzarekin elkartasuna

Errekaldera Kukutzaren eraustearen epaiaren zain. Kukutzak zutik dirau!

Ertzaintzak Kukutzaren alde bildu garenon aurka kargatu du berriro goizean

kukutza-protesta-zauritua

Argazkian, gaur zauritutako laguna / © Kukutza.

Ertzaintzak gaur ere Kukutza gaztetxearen alde bildu garenon aurka kargatu du. Ehunka lagun elkartu gara gaur 12:30ean Barroeta Aldamar kalean, Bilboko epaitegiaren aurrean, atzoko kargak salatuz. “¡Hoy tó morao y no me he tomado ná!” irakur zitekeen pankarta atzean, asko bendak jarrita eta pailazoek erabiltzen dituzten sudun gorriekin joan dira. Kukutzaren aldeko oihuak egin ditugu, eta Rodolfo Ares Barne sailburuaren dimisioa eskatu dugu. Ertzaintzak, ordea, Albia lorategietara mugiarazi gaitu, eta han salatu dugu atzo Errekalde auzoan izan zen indarkeria bakarra Ertzaintzarena izan zela. Kontzentrazioa amaituta manifestazioan abiatu gara Kale Nagusian barrena. Handik gutxira bortizki oldartu zaigu Ertzaintza, Berria.info agerkariak zabaldu bezala. Gutxienez zauritu eta atxilotu bana egon dira. Arratsaldean, berriz, manifestazioa egin dute milaka lagunek.

Biharko deialdiak: 

08:30 Errekaldera Kukutzaren eraustearen epaiaren zain. Kukutzak zutik dirau!

11:45 Euskal Sortzaileek prentsaurrekoa deitu dute Errekaldeko plazan. Hainbat euskal kulturgile izango dira: bertsolariak, idazleak, eta abar. Zuen zain gaude.

20:00 Kukutzaren aldeko nazioarteko manifestazioa Errekalden.