Bihar abiatuko dituzte Kukutza egitasmoaren aurkako epaiketak

kukutza-desalojoa

Argazkian, 2011ko irailaren 21ean bortizki hustu zuen Errekaldeko Kukutza gaztetxea Ertzaintzak / © Bilboko Branka.

Bihar hasiko dute Kukutza proiektuaren aurkako operazioen harira egin behar duten lehenengo epaiketa. Kukutzaren web gunean (kukutza.blogspot.com) ezagutzera eman dutenez, hilabete honetan bi prozesu ezberdin epaituko dituzte. Urtarrilaren 11tik 13ra, azaroaren 16an Kukutza II gaztetxea izan zena berriz okupatu zuten lagunen kontrako epaiketa burutuko dute Bilboko Auzitegian. Hurrengo asteetan, ostera, Kukutza IIIko hustean eraikin barruan erresistentzian aritu ziren kideen kontrakoa egingo dute. Datozen asteetan, berriz, Kukutza III hustean gaztetxe barruan kanporatze saiakerari eusten aritu ziren lagunen aurkako prozesua hasiko dute.

Kukutza IIko okupazioari dagokion autoak dioen arabera, auzipetuei ez diete usurpazio deliturik leporatzen, jabegoaren kontrako kalteak baizik. Larraskitu kaleko 27. zenbakian sartu zen taldearen helburua ″eraikina azken 13 urtetan hutsik egon dela salatzea″ izan zen, 1998. urtean Kukutzako kideak handik bota zituztenetik, hain zuzen ere.

13 urte hauetan, eraikin horrek sua hartu du, etxegabekoentzako aterpea izan da, eta auzokideentzako arriskua izan da, azpimarratu du Kukutza kolektiboak. Orain, eraikina okupatu zutenei 9.000 euroko kalte ordain eskaera egiten die jabeak, atea, horma eta leihoak apurtu zituztela argudiatuta. Egun hartan bertaratutako hedabideek ateratako irudiek, ordea, argi erakusten dute Ertzaintza bera izan zela atea apurtu eta horman zuloa egin zuena.

Zigor eskaera horiek argi uzten dute, Kukutzako kideen aburuz, egun horretan ertzainek buruturiko operazioak ez zuela usurpazio delitu bat gelditzeko helburua, gaztetxe berri bat sortzeko saiakera galaraztea baizik.

Auzokideen salaketa

Errekaldeberriz auzo elkarteko kideek salaketa (pdf) jarri dute Udalaren aurka, Kukutza Gaztetxearen eraistean izandako jokaera legez kontrakoa dela uste baitute. Auzokideek uste dute ohiko prozedura jarraitu beharrean Iñaki Azkuna alkateak defendatzen omen duen Legea bera urratu zuela zentro kulturala desagerrarazteko.

Errekaldetarrek uste dute gehiengo absolutua lortu zuenetik auzokideei kalte handiak ekarri dizkieten erabakiak hartu dituela. Adibide gisara zenbait autobus linea luzatzeari uko egin izana, eskuketari topaketetan parte hartu zutenentzat lo egiteko lokal bat uzteari uko egin izana edo Kukutzaren eraistearen aurka Beilategi etxebizitza multzoan eragindako pitzadura eta arrakalak aipatu dituzte. Hori gutxi balitz, datozen egunotan auzoan inauguratu behar duten Udal zentroa 40 urte berandu helduko dela salatu dute.

Gaztetxe berria zabaltzen saiatu dira Errekalden

kukutza-desalojoa

Argazkian, 2011ko irailaren 21ean bortizki hustu zuen Errekaldeko Kukutza III gaztetxea Ertzaintzak / © Bilboko Branka.

Kukutza IIIren aurretik hiru hilabetez okupatuta izan zuten eraikinera sartu ziren atzo arratsaldean 27 gazte, Bilboko Errekalde auzoan. Barnean egondako Kukutzako Asanbladako kideek adierazi dutenez, arratsaldeko 17:30ean sartu ziren eta 18:00etarako ertzaintza agertu zen eraikinaren ingurura. Hurrengo orduetan 300 bat bizilagun bildu ziren kalean eta 20:00etan suhiltzaileek paretan egindako zulotik ertzainak sartu eta gazteak atera zituzten. Barnera sartutako gazte bakoitzari okupazioagatik, identifikatu eta salaketa jarri diote. 21:00 inguruan barnean zegoen azken gaztea atera zute eta suhiltzaileek, egurrezko oholak erabiliz, barnera sartzeko zuloa itxi dute. Larraskitu kalean dagoen fabrika hau orain 13 urte Kukutza II bataiatu zuten orduan okupatu zutenek. Hiru hilera kaleratu egin zituen ertzaintzak eta ordutik, atea beharrean, porlanezko pareta egon da eraikia.

Informazio gehiago: Bilboko Branka

Gaueskolen aldeko bertso-bazkaria Bilbon

12:30 Triki-poteoa Bilbiko plazatik abiatuta Zazpi Kaleetara.

15:00 Bertso bazkaria Erromdabiden, Zazpi Kaleetako herriko tabernan.

  • Andoni Egaña.
  • Fredi Paya.
  • Unai Iturriaga.

19:00 Kontzertua Zazpi Katun.

  • Gibel Urdinak.

Kontzertua bukatzean…

  • Karaokea.
  • Guatekea.

Bertso bazkarirako txartelak Bilbo Zaharra, Zazpi Kaleak eta Uribarriko herriko tabernetan 15 eurotan salgai.

Larunbatean bertso-bazkaria egingo dute San Frantzisko, Uribarri eta Errekaldeko gaueskolek

“Gaueskolak aurrera!” lelopean, larunbat honetarako, azaroak 5, Euskara Zabaltzen herri-ekimenaren aldeko triki-poteoa, bertso-bazkaria, kontzertua eta guateke-karaokea antolatu dute Bilbon Gizarte Ikerketarako Talde Eragileak (GITE), Palanka euskara taldeak, Hitz-ontzik eta Ttanttakak. Gaueskolek dagoeneko hainbat urte daramate martxan Bilbon, eta hainbat bolondresen lanari esker ehunka dira euskara dohainik ikasteko aukera izan duten bilbotarrak. Jakingo duzuen moduan hiru gaueskola ditugu jada: San Frantziskokoa, Uribarrikoa ta Errekaldekoa. Larunbat honetarako guztiak batera antolatu dute bertso-bazkaria.

12:30 Triki-poteoa Bilbiko plazatik abiatuta Zazpi Kaleetara.

15:00 Bertso bazkaria Erromdabiden, Zazpi Kaleetako herriko tabernan.

  • Andoni Egaña.
  • Fredi Paya.
  • Unai Iturriaga.

19:00 Kontzertua Zazpi Katun.

  • Gibel Urdinak.

Kontzertua bukatzean…

  • Karaokea.
  • Guatekea.

Bertso bazkarirako txartelak Bilbo Zaharra, Zazpi Kaleak eta Uribarriko herriko tabernetan 15 eurotan salgai.