Gaztetxe berria zabaltzen saiatu dira Errekalden

kukutza-desalojoa

Argazkian, 2011ko irailaren 21ean bortizki hustu zuen Errekaldeko Kukutza III gaztetxea Ertzaintzak / © Bilboko Branka.

Kukutza IIIren aurretik hiru hilabetez okupatuta izan zuten eraikinera sartu ziren atzo arratsaldean 27 gazte, Bilboko Errekalde auzoan. Barnean egondako Kukutzako Asanbladako kideek adierazi dutenez, arratsaldeko 17:30ean sartu ziren eta 18:00etarako ertzaintza agertu zen eraikinaren ingurura. Hurrengo orduetan 300 bat bizilagun bildu ziren kalean eta 20:00etan suhiltzaileek paretan egindako zulotik ertzainak sartu eta gazteak atera zituzten. Barnera sartutako gazte bakoitzari okupazioagatik, identifikatu eta salaketa jarri diote. 21:00 inguruan barnean zegoen azken gaztea atera zute eta suhiltzaileek, egurrezko oholak erabiliz, barnera sartzeko zuloa itxi dute. Larraskitu kalean dagoen fabrika hau orain 13 urte Kukutza II bataiatu zuten orduan okupatu zutenek. Hiru hilera kaleratu egin zituen ertzaintzak eta ordutik, atea beharrean, porlanezko pareta egon da eraikia.

Informazio gehiago: Bilboko Branka

Leave a Reply

*