Kukutzaren hustuketaren kontrako elkarretaratzea

12:30ean, kontzentrazioa eta prentsaurrekoa egingo dituzte Albia Lorategietan epaiketa egiten den bitartean.

Kukutzaren hustuketaren kontrako manifestazioa

20:00etan manifestazioa egongo da Errekaldeko plazatik abiatuta.

Gogor oldartu zaigu Ertzaintza manifestazioan Kukutzaraino hurbildu garenei

Arratsaldeko manifestazioaren bukaeran gogor jo du Ertzaintzak berriz ere jendearen aurka. Hain zuzen ere, martxaren amaieran itxitako gaztetxeraino iritsitakoan, gogor hasi da Ertzaintza jenderen aurka. Hortik aurrera, kargak eta istiluak izan dira Errekalde auzoan, eta hainbat kale guztiz itxi dituzte. Errekaldeberriz auzo elkartearen eskaera onartuz, epaileak gaztetxearen eraistea bertan behera utzi du. Goizean Ertzaintzak 30 lagun atxilotu eta 36 zauritu dituela salatu dute, horietako bat Kukutza barruan pilota batekin aurpegian jota. Bihar, 12:30ean, kontzentrazioa eta prentsaurrekoa egingo dituzte Albia Lorategietan epaiketa egiten den bitartean. Eta 20:00etan manifestazioa egongo da Errekaldeko plazatik abiatuta.

Informazio gehiago: Berria.info

Manifestazioa eta Ertzaintzaren oldarraldia Berria.info-k plazaratutako bideoan:

Kukutza gaztetxearen oharra: “Erantzukizunak Azkunari, Jaurlaritzari eta Cabisari”

kukutza-desalojoa

Argazkian, Ertzaintzaren tanketa gaztetxeko ate nagusia apurtzen, goizean / © Bilboko Branka.

Goizaldeko 5etan iritsi dira Azkunaren furgonetak Errekaldera, bideak moztu, Kukutza inguratu eta bortizki kargatu dute Kukutzaren alde hurbildu diren auzokideen aurka. Kargak, borra kolpeak, tanketa gaztetxearen kontra, auzokideei datuak eskatu eta zitazioak egin… horrelako jarrera izan dute hasiera batetik, esaterako, umeak eskolara joan orduko ere ez diote kargak botatzeari utzi. Erabateko zabaltze poliziala dugu Kukutzan eta auzo osoan, karga polizialak etengabe jendea, komertzio, etxe eta anbulatorioaren aurka.

Geure bozeramailea bortizki jipoitu dute negoziatzen saiatu denean, abokatua ere hirutan jipoitu dute eta oraindik ez du lortu ertzainekin hitz egitea. Taberna batean erretenituta dagoelako, ez dute bertatik ateratzen uzten, ez dute inor kalean egoten uzten. Ez dakigu beraz, zenbat atxilotu dauden, ez dutelako gure abokatuarekin hitz egiteko eskubiderik. Ez dugu ezertaz hitz egiteko aukerarik izan.

Eraikinaren hustuketari dagokionez, barnera gasak bota dituztela badakigu eusten ari direnen egoera larrituz, uste dugu 50 bat lagun daudela barruan. Ez baitakigu zenbat kanporatu edota atxilotu dituzten. Garabi batekin etorri dira eraikinera goitik sartzeko, ezin izan dute eta beste bat ekarri dute, orain helikoptero bat ari da Errekalden zehar.

Poliziaren jarrera bortitza salatu nahi dugu Kukutzatik, eta erantzukizunak eskatu Bilboko alkateri, Eusko Jaularitzari eta baita Cabisari ere. Bai Errekalde auzoan gertatzen ari den guzti honengatik eta baita Kukutza III bezalako proiektu emankor honen txikizioa eragin nahi izateagatik. Aski da!!!! Hau onartezina da!!! Alde hemendik eta eraman zuen biolentzia guzti hau!

Bost ordu egin ditugu etorri direnetik eta kukutzak zutik dirau. Hemendik deialdi bat egiten dugu ahal bezain jende gehien hurbiltzeko gaztetxetik ahalik eta hurbilen.

5etan manifestaldi bat eginen dugu auzo elkarteak deiturik Ametzolan hasita.

Kukutzatik ez dira pasako!

Kukutza gaztetxea bortizki hustu du Ertzaintzak

kukutza-desalojoa

Errekaldeko Kukutza gaztetxeko teilatua hartuta, zentro sozial osoa mendean hartu du Ertzaintzak. Eraikinaren sarrerak hormatzeari ekin diote eta Berria.info-k zabaldu duenez, epaileak bihar arte bertan behera utzi du eraikina botatzeko agindua, auzokide elkartearen errekurtsoa aintzat hartuta. Bitartean, Arartekoak ofiziozko espedientea abiatu du, “hustea hasi zenetik Ararteko erakundean telefono-dei ugari jaso direlako, hain zuzen, operazio horretan esku hartzen ari diren zenbait agenteren ustezko ekintza neurrigabeengatik”. Goizeko 5ak aldera abiatutako operazioan, tanketak, helikopteroak, furgonetak, ehunaka poliziak, ke boteak, pilotak eta eskopetak erabili ditu Ertzaintzak. Hainbat iturrien arabera, 36 zauritu izan dira Polizia Kukutza barruan zein kanpoan zeuden gazteen eta auzokideen aurka oldartzearen eraginez. Gazte bati aurpegira pilota bat bota dio Ertzaintzak gaztetxearen barruan. Bestalde, gutxienez 25 lagun atxilotu dituzte eta teilatuan zeuden bi dozena erretenituta eduki dituzte. Era berean, kazetari bat eta Kukutzako abokatua ere erretenitu ditu EAEko Poliziak. Arratsaldean, manifestazioa deitu dute Ametzola plazatik, 17:00etan.

Ikusi Berria.info-k zabaldutako argazkiak.

Ikusi Bilboko Brankak zabaldutako argazkiak.

Kilometroak jaia Azpeitian

Urriaren 2an Gipuzkoako ikastolen aldeko festa ospatuko da Azpeitian. “Klik” lelopean, Ikasberri ikastolak antolatu du aurtengo Kilometroak jaia.

Ken 7, Betagarri, Lauroba eta Ze Esatek!, Kilometroak festan

Abestiaren letra Pako Aristi idazleak egin du. Musika, berriz, Ze Esatek! taldeak.

Urriaren 2an Gipuzkoako ikastolen aldeko festa ospatuko da Azpeitian. “Klik” lelopean, Ikasberri ikastolak antolatu du aurtengo Kilometroak jaia. Ohi bezala, musikak leku garrantzitsua beteko du bertan. Ibilbidea bost gunetan egongo da banatuta eta guztietan estilo ezberdineko musika entzuteko aukera izango dugu. Lehenengo gunean, adibidez, The Sparteens, Anje Duhalde eta Ken Zazpiren kontzertuak egongo dira eta bigarrenean, Betagarri, Ze Esatek!, Lauroba eta Kasik taldeenak. Hirugarren gunean ere euskal musikak hartuko du tokirik garrantzitsuena. Han Trikizio, Egurra ta kitto eta Des-kontrol taldeak arituko dira. Laugarren gunea bi zatitan egongo da banatuta. Alde batetik Loiolatxon Imuntzo ta Belokiren kantu mitikoak entzungo ditugu eta bestalde, Loiolan, Pantxoa eta Peio eta Kupela izango dira protagonistak. Amaitzeko, disko-jartzaileen esku geratuko da bosgarren gunea girotzea. Oihan Vegak eta Abibak musika bikaina jarriko dute bertan.

Bittor Hidalgo: “Karneta eta pasaportea euskaraz”

bittor-hidalgo
Argazkian, Bittor Hidalgo euskaltzalea / cc-by-sa Zerdiok photo.

 [© Bittor Hidalgo: Berria] Donostian ateko poliziak ez dit ulertu euskaraz karneta eta pasaportea berritzera nindoala. Aztoratu xamar esan dit espainolez berehala ekarriko didala itzultzailea. To! Baina itzulian zuzenean bidali nau 9. mahaira. Han, euskaraz txukun asko, berritu didate Espainiako nortasun-agiria. Eskua emanez eskertu diot euskaraz egin izana, ondo hartu du, eta bigarren mahai batera bideratu nau. Hemen berdin, euskaraz oso txukun eginez, eguneratu didate Espainiako pasaportea. Berriro eskua eman, emakumea euskaragatik eskertu, eta biok irribarre, atera naiz ateko polizia euskaraz agurtuz. Ez dut inon itxaron beharrik izan. Posiblea da beraz bulegoetan euskaraz eginez Espainiak indarrez inposatzen dizkigun naziotasun agiriak ateratzea. Hau ohorea!

Hau 2011ko irailean. Kontua 2010eko abenduan hasi zen. Orduan mehatxuka indarrez atera ninduten bulegoetatik euskaraz egiteagatik, eta ez espainolez, beraiek exijitu bezala. Nahiz euskaraz behin eta berriro agertu nien EAEko 1979ko estatutuak eta 1982ko euskara legeak administrazioa behartzen dutela zerbitzua hiritarrak aukeratutako hizkuntza ofizialean ematera. Ez alderantziz. Hilabeteotan, salaketa bera hainbat ingurutan zabaltzeak —Internetez erraza— (polizia etxean, Gasteizko Espainiako Ordezkaritza, Behatokia, Eusko Jaurlaritza, Arartekoa, Madrileko Herri Defendatzailea, Madrileko Gobernu Presidente Zapatero…), eta horrek beren artean eragindako saltsak, ireki dizkit nonbait bideak, eta azkenean aitortu gure eskubidea.

Bittor Hidalgo ikertzaile, irakasle eta euskaltzale ezagunaren gutuna, “Berria” egunkariak igandean plazaratua.

Itziarrek Semeak, Akatz eta Bilbomatix kontzertuan Kukutzan (BERTAN BEHERA)

Desalojo arriskua inoiz baino handiago denean, kultur ekintzak aurrera doaz Kukutza gaztetxean. Erresistentziako ekintzak dohainik dira, eta Kukutza zein auzoko jendearen antolakuntzaz gain, kanpotik ere jende asko hurbildu da euren artea eskainiz Gaztetxea egun eta gau beteta egon dadin. Ikastaro, ikuskizun, eta abarren artean, besteak beste, asteazken honetan, Itziarren Semeak, Akatz eta Bilbomatix taldeak igoko dira agertokira.

Aurrera doa erresistentzia kulturala Kukutzan

Kukutza gaztetxearen aldeko manifestazioa Bilbon, 2011ko uztailaren 16ean.

Desalojo arriskua inoiz baino handiago denean, kultur ekintzak aurrera doaz Kukutza gaztetxean. Erresistentziako ekintzak dohainik dira, eta Kukutza zein auzoko jendearen antolakuntzaz gain, kanpotik ere jende asko hurbildu da euren artea eskainiz Gaztetxea egun eta gau beteta egon dadin. Ikastaro, ikuskizun, eta abarren artean, besteak beste, asteazken honetan, Itziarren Semeak, Akatz eta Bilbomatix taldeak igoko dira agertokira.

ERRESISTENTZIA KULTURALA KUKUTZAN

IRAILA II

19

18:00 Salsa dantza ikastaroa.

18:00 Sormenezko idazmen tailerra.

20

19:30 Poteoa auzotik Errerre txarangarekin.

21

19:00 Asteazken txikia Koblakarirekin 1. pisuan.

19:30 Kontzertu berezia: Itziarren Semeak eta Akatz & Bilbomatix.

22

11:30 Antzerki ikastaroa.

18:00 Ipuin kontalaria.

23

11:30 Sendabelar ikastaroa.

20:30 Anje Duhalde kontzertuan.

24

Umeentzako jarduerak.

20:00 Koblari zirkoa. Gamusino gaua.

25

17:00 Txikientzako guatekea.