Kukutza gaztetxea bortizki hustu du Ertzaintzak

kukutza-desalojoa

Errekaldeko Kukutza gaztetxeko teilatua hartuta, zentro sozial osoa mendean hartu du Ertzaintzak. Eraikinaren sarrerak hormatzeari ekin diote eta Berria.info-k zabaldu duenez, epaileak bihar arte bertan behera utzi du eraikina botatzeko agindua, auzokide elkartearen errekurtsoa aintzat hartuta. Bitartean, Arartekoak ofiziozko espedientea abiatu du, “hustea hasi zenetik Ararteko erakundean telefono-dei ugari jaso direlako, hain zuzen, operazio horretan esku hartzen ari diren zenbait agenteren ustezko ekintza neurrigabeengatik”. Goizeko 5ak aldera abiatutako operazioan, tanketak, helikopteroak, furgonetak, ehunaka poliziak, ke boteak, pilotak eta eskopetak erabili ditu Ertzaintzak. Hainbat iturrien arabera, 36 zauritu izan dira Polizia Kukutza barruan zein kanpoan zeuden gazteen eta auzokideen aurka oldartzearen eraginez. Gazte bati aurpegira pilota bat bota dio Ertzaintzak gaztetxearen barruan. Bestalde, gutxienez 25 lagun atxilotu dituzte eta teilatuan zeuden bi dozena erretenituta eduki dituzte. Era berean, kazetari bat eta Kukutzako abokatua ere erretenitu ditu EAEko Poliziak. Arratsaldean, manifestazioa deitu dute Ametzola plazatik, 17:00etan.

Ikusi Berria.info-k zabaldutako argazkiak.

Ikusi Bilboko Brankak zabaldutako argazkiak.

Leave a Reply

*