Epaileak Kukutza botatzeko baimena eman du

Epaileak Cabisa enpresa eta Bilboko Udalaren argudioei kasu egin eta baimena eman du Bilboko Errekalde auzoko Kukutza III gaztetxea botatzeko. Kukutzako Asanbladak bi deialdi egin dizkie auzokide eta sostengu emaileei. Lehenengoan, ahalik eta lasterren gaztetxera hurbil daitezela eskatu die. Bigarrenean, 20:00etan Errekalden manifestazioa izango dela gogoratu dute. Epaileak bertan behera utzi du beraz, Errekaldeberriz auzo elkarteak eraikina eraistearen aurka jarritako helegitea. Horren arabera, eraikinaren jabea den Cabisa enpresari, 2004an iraungi zitzaion Kukutza dagoen lurretan eraikitzeko epea, Bilboko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) arabera. Bitartean, gaur Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartearen arabera, Kukutza gaztetxearen eraikina udal-plangintzak babestea aurreikusten dituen eraikinen artean jasota dago. Era berean, Kukutzaz txosten bat osatzen ari dela zabaldu du Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak.

Kukutzaren aldeko nazioarteko manifestazioa Errekalden

Kukutzaren aldeko prentsaurrekoa

Euskal Sortzaileek deitu dute Errekaldeko plazan. Hainbat euskal kulturgile izango dira: bertsolariak, idazleak, eta abar. Zuen zain gaude.

Kukutzarekin elkartasuna

Errekaldera Kukutzaren eraustearen epaiaren zain. Kukutzak zutik dirau!

Ertzaintzak Kukutzaren alde bildu garenon aurka kargatu du berriro goizean

kukutza-protesta-zauritua

Argazkian, gaur zauritutako laguna / © Kukutza.

Ertzaintzak gaur ere Kukutza gaztetxearen alde bildu garenon aurka kargatu du. Ehunka lagun elkartu gara gaur 12:30ean Barroeta Aldamar kalean, Bilboko epaitegiaren aurrean, atzoko kargak salatuz. “¡Hoy tó morao y no me he tomado ná!” irakur zitekeen pankarta atzean, asko bendak jarrita eta pailazoek erabiltzen dituzten sudun gorriekin joan dira. Kukutzaren aldeko oihuak egin ditugu, eta Rodolfo Ares Barne sailburuaren dimisioa eskatu dugu. Ertzaintzak, ordea, Albia lorategietara mugiarazi gaitu, eta han salatu dugu atzo Errekalde auzoan izan zen indarkeria bakarra Ertzaintzarena izan zela. Kontzentrazioa amaituta manifestazioan abiatu gara Kale Nagusian barrena. Handik gutxira bortizki oldartu zaigu Ertzaintza, Berria.info agerkariak zabaldu bezala. Gutxienez zauritu eta atxilotu bana egon dira. Arratsaldean, berriz, manifestazioa egin dute milaka lagunek.

Biharko deialdiak: 

08:30 Errekaldera Kukutzaren eraustearen epaiaren zain. Kukutzak zutik dirau!

11:45 Euskal Sortzaileek prentsaurrekoa deitu dute Errekaldeko plazan. Hainbat euskal kulturgile izango dira: bertsolariak, idazleak, eta abar. Zuen zain gaude.

20:00 Kukutzaren aldeko nazioarteko manifestazioa Errekalden.

Kukutzaren hustuketaren kontrako elkarretaratzea

12:30ean, kontzentrazioa eta prentsaurrekoa egingo dituzte Albia Lorategietan epaiketa egiten den bitartean.

Kukutzaren hustuketaren kontrako manifestazioa

20:00etan manifestazioa egongo da Errekaldeko plazatik abiatuta.

Gogor oldartu zaigu Ertzaintza manifestazioan Kukutzaraino hurbildu garenei

Arratsaldeko manifestazioaren bukaeran gogor jo du Ertzaintzak berriz ere jendearen aurka. Hain zuzen ere, martxaren amaieran itxitako gaztetxeraino iritsitakoan, gogor hasi da Ertzaintza jenderen aurka. Hortik aurrera, kargak eta istiluak izan dira Errekalde auzoan, eta hainbat kale guztiz itxi dituzte. Errekaldeberriz auzo elkartearen eskaera onartuz, epaileak gaztetxearen eraistea bertan behera utzi du. Goizean Ertzaintzak 30 lagun atxilotu eta 36 zauritu dituela salatu dute, horietako bat Kukutza barruan pilota batekin aurpegian jota. Bihar, 12:30ean, kontzentrazioa eta prentsaurrekoa egingo dituzte Albia Lorategietan epaiketa egiten den bitartean. Eta 20:00etan manifestazioa egongo da Errekaldeko plazatik abiatuta.

Informazio gehiago: Berria.info

Manifestazioa eta Ertzaintzaren oldarraldia Berria.info-k plazaratutako bideoan:

Kukutza gaztetxearen oharra: “Erantzukizunak Azkunari, Jaurlaritzari eta Cabisari”

kukutza-desalojoa

Argazkian, Ertzaintzaren tanketa gaztetxeko ate nagusia apurtzen, goizean / © Bilboko Branka.

Goizaldeko 5etan iritsi dira Azkunaren furgonetak Errekaldera, bideak moztu, Kukutza inguratu eta bortizki kargatu dute Kukutzaren alde hurbildu diren auzokideen aurka. Kargak, borra kolpeak, tanketa gaztetxearen kontra, auzokideei datuak eskatu eta zitazioak egin… horrelako jarrera izan dute hasiera batetik, esaterako, umeak eskolara joan orduko ere ez diote kargak botatzeari utzi. Erabateko zabaltze poliziala dugu Kukutzan eta auzo osoan, karga polizialak etengabe jendea, komertzio, etxe eta anbulatorioaren aurka.

Geure bozeramailea bortizki jipoitu dute negoziatzen saiatu denean, abokatua ere hirutan jipoitu dute eta oraindik ez du lortu ertzainekin hitz egitea. Taberna batean erretenituta dagoelako, ez dute bertatik ateratzen uzten, ez dute inor kalean egoten uzten. Ez dakigu beraz, zenbat atxilotu dauden, ez dutelako gure abokatuarekin hitz egiteko eskubiderik. Ez dugu ezertaz hitz egiteko aukerarik izan.

Eraikinaren hustuketari dagokionez, barnera gasak bota dituztela badakigu eusten ari direnen egoera larrituz, uste dugu 50 bat lagun daudela barruan. Ez baitakigu zenbat kanporatu edota atxilotu dituzten. Garabi batekin etorri dira eraikinera goitik sartzeko, ezin izan dute eta beste bat ekarri dute, orain helikoptero bat ari da Errekalden zehar.

Poliziaren jarrera bortitza salatu nahi dugu Kukutzatik, eta erantzukizunak eskatu Bilboko alkateri, Eusko Jaularitzari eta baita Cabisari ere. Bai Errekalde auzoan gertatzen ari den guzti honengatik eta baita Kukutza III bezalako proiektu emankor honen txikizioa eragin nahi izateagatik. Aski da!!!! Hau onartezina da!!! Alde hemendik eta eraman zuen biolentzia guzti hau!

Bost ordu egin ditugu etorri direnetik eta kukutzak zutik dirau. Hemendik deialdi bat egiten dugu ahal bezain jende gehien hurbiltzeko gaztetxetik ahalik eta hurbilen.

5etan manifestaldi bat eginen dugu auzo elkarteak deiturik Ametzolan hasita.

Kukutzatik ez dira pasako!

Kukutza gaztetxea bortizki hustu du Ertzaintzak

kukutza-desalojoa

Errekaldeko Kukutza gaztetxeko teilatua hartuta, zentro sozial osoa mendean hartu du Ertzaintzak. Eraikinaren sarrerak hormatzeari ekin diote eta Berria.info-k zabaldu duenez, epaileak bihar arte bertan behera utzi du eraikina botatzeko agindua, auzokide elkartearen errekurtsoa aintzat hartuta. Bitartean, Arartekoak ofiziozko espedientea abiatu du, “hustea hasi zenetik Ararteko erakundean telefono-dei ugari jaso direlako, hain zuzen, operazio horretan esku hartzen ari diren zenbait agenteren ustezko ekintza neurrigabeengatik”. Goizeko 5ak aldera abiatutako operazioan, tanketak, helikopteroak, furgonetak, ehunaka poliziak, ke boteak, pilotak eta eskopetak erabili ditu Ertzaintzak. Hainbat iturrien arabera, 36 zauritu izan dira Polizia Kukutza barruan zein kanpoan zeuden gazteen eta auzokideen aurka oldartzearen eraginez. Gazte bati aurpegira pilota bat bota dio Ertzaintzak gaztetxearen barruan. Bestalde, gutxienez 25 lagun atxilotu dituzte eta teilatuan zeuden bi dozena erretenituta eduki dituzte. Era berean, kazetari bat eta Kukutzako abokatua ere erretenitu ditu EAEko Poliziak. Arratsaldean, manifestazioa deitu dute Ametzola plazatik, 17:00etan.

Ikusi Berria.info-k zabaldutako argazkiak.

Ikusi Bilboko Brankak zabaldutako argazkiak.