Inauteriak Buian

Buiako Auzokide Elkarteak mozorro lehiaketa eta dantzaldia antolatu ditu otsailaren 9an, larunbata, auzoko udaltegian. 19:30ean hasi eta gaueko 22:30ean bukatuko da eta auzokide guztiei disko festan parte hartzeko gonbitea luzatu diete.

Inauteriak Arangoitin

Egun bakarrekoak izango dira Arangoitiko Txapel Inauteriak. Otsailaren 9an, eguerdiko 12etan, emango zaie hasiera trikitixa eta txalaparta doinuekin. 13:00etatik 14:00etara, Egileor plazan mozorro lehiaketa burutuko da. 14:30ean putxeren topaketaren txanda izango da parkean eta 15:00etan, indabak dastatzeari ekingo diote. Arratsaldeari begira, 17:00etan, mozorro lehiaketako sariak banatuko dira. 17:30ean, antzerki laburra eskainiko dute “Arangoitiko metro sarbide berriaren inaugurazioa antzeztuz”. Eta 18:00etatik 19:00etara, Goiri batukadaren laguntzaz koadrilek kalejira egingo dute auzoan zehar.

Inauteriak Bilbon

Ostegunean, hilak 7, Inauteriei. Bilboko Konpartsek prestatutako egitarauaren barruan, Farolin eta Zaranbolasen epaiketarekin ondoren, txorizo banaketa egingo da Plaza Barrian. 20:30ak aldera, Trapu Zaharrek kalejira abiatuko dute Zazpi Kaleetan barrena.

Ostiralean, hilak 8, umeen desfilearen ostean, 12:30ean, txokolatada egongo da Plaza Barrian eta 20:00etan Bilbo Kantarik edizio berri bat eskainiko du.

Larunbatean, arratsaldeko 18:00etan konpartsen desfilea abiatuko da Plaza Biribiletik eta, udaletxera heltzean, Azkuna alkateak omenaldia jasoko du. 21:00etatik 21:30era sari banaketa egingo da Plaza Barrian.

Igandean, 09:00etan, indaba lehiaketa egingo dute Plaza Barrian eta, asteartean, hilaren 12an, sardinaren ehorzketak bukaera emango die Aratusteei 19:30etatik aurrera.

Korrika Batzordea Uribarrin

Ostegunean, otsailak 7, egingo dute Korrika Batzordearen hurrengo bilera. Hitzordua 18:30ean jarri dute Artxandape ikastolan.

Pontxe eta Tostada Lehiaketa

Bilboko Plaza Berrian 2013 Inauterien programazioaren barnean, igande honetan, otsailaren 3an, eguerdiko 12etan Pontxe eta Tostada Lehiaketa egongo da. Etxetik eraman behar dira bai pontxeak, bai tostadak. Eta aurtengo Farolin den Manu Iturregi zuzenean pontxe berezi  bat prestatuko digu bertan.

Olentzero

Uribarrin goizeko 11:15ean hasiko dute Olentzeroren eguneko jaia. Gozaldi Skout taldea Traukoko errotondatik abiatuko da Olentzerori abesten eta 17:30ean, Olentzeroari ongi etorria eman eta txokolate beroa banatuko dute. 19:00etan, Morazatik Uribarrira igoko dira Olentzerorekin eta 19:30ean, Uribarri kalearen amaieran gaztainak jateko aukera egongo da.

Txurdinagako Olentzeroa goizeko 11:00etan, Bake Toki elizatik kalejiran aterako da trikitilari eta txistulariez lagunduta. Ondoren, Fernando Jimenez kaleko zaharren egoitzara abiatuko da eta bertatik, Julian Gaiarre kalean gora egingo du Ondarroako pazara heldu arte. Gero Garaizar aldera joango da kalejiran, 12:30ak aldera Arbidea plazara heltzeko. Han, umeek euren eskutitzak helarazi ahalko dizkiote eta txokolatea jan ondoren, puzgarriak eta tailerrak jarriko dituzte.

Egun berean, Deustuko Done Petri plazan umeentzako tailerrak egingo dituzte 12:00etatik aurrera; 17:30ean kalejira abiatuko da auzoan zehar Olentzero eta Mari Domingirekin eta bukatzean, txokolatea banatuko dute bertaratzen diren lagunen artean. Jai Batzordeak, beste hainbat auzotan bezala baserritarrez jansteko deia luzatu du.

Zurbaranen, Olentzero arratsaldeko 18:00etan agertuko da Larrazabal baserriko plazan. Auzoan zehar kalejira egin eta gero JK Tabernak eskainiko duen gastronomia-dastaketara hurbilduko da 19:00ak aldera; eta ordu berean, umeek Olentzeroren txapa tailerrean parte hartu ahalko dute.

Santutxun ere, Mari Domingik hartuko du parte abenduaren 24ko jai egunean Olentzerorekin batera. 17:00etan, Basarratetik abiatuko dira biak kalejira musikatuan auzokideekin batera. Ondoren, Karmelo plazan hitza hartuko dute eta umeek dantzatu eta abestu ondoren, euren gutunak emateko aukera izango dute.

Korrika 18ren aurkezpena Uribarrin

“Labur laburrean, idatzitako guzti honetarako, denon indarra batzen badugu Korrika koloretsu, eta aberatsago bat aterako dugu aurrera. Zuen ideiak, ekarpenak edo dena delakoa garrantzitsua izango da elkarrekin hasi nahi dugun ibilbidetxo honetan”, adierazi dute Tanttakakoek. Oraindik martxora arte denbora dezente falta den arren, motorrak berotzen hasteko datorren abenduaren 20anegingo duten aurkezpenera etortzeko gonbitea luzatu dute euskara taldekoek. Hitzordua 18:30ean jarri dute Artxandape ikastolako liburutegian. Bertan, Korrikaren aurkezpen bat egingo da, auzoko euskalgintzak egin dituen lan motak azalduko dira eta edizio honetan dituzten aukerak aztertu; Korrika Batzordearen bileren maiztasuna ere bertan zehaztuko dute. “Besterik gabe, etorriko zareten konfirmatzea eskertuko genizueke”, amaitu dutenez. Informazio gehiagorako edo beraiekin harremanetan jarri nahi izanez gero: tanttaka@hotmail.es

Klin-Klon-i omenaldia Bilbon

Tomas Deunaren azokaren data gainean dugularik, eta iaz hasitako ibilbideari jarraituz, aurten ere Bilboko Konpartsek eta Txarriduna Txerri Akademiak deituta Klin-Klon sarien bigarren edizioa ospatuko da.

1915. urtean Félix Garci-Arcéluz kazetari bilbotarra, Klin-Klon bezala ezaguna, Tomas Deunaren Merkatua martxan jarri zuen. Sari hauen bitartez merkatu honen hasierako espiritua gogoratu nahi dugu, eta azken urteotan asmo hori desitxuratu bada ere egun Bilbon herri honen ohituren berreskuratze eta bultzatze lanean garrantzi berezia duen ekimena dugu.

Zentzu honetan deialdi berezia luzatu nahi diogu Bilbotar orori abenduaren 21an euskal jantziekin apainduta merkatura jaisteko.

Sariekin batera Klin-Klon-i omenaldia egingo diogu igande honetan, abenduaren 16an eguerdiko ordu batean Plaza Berrian, Fueros kaleko sarbidean, Félix Garci-Arcéluzen oroimenez jarritako armarriaren oinetan.

Santo Tomas Eguna

Abenduaren 21ean Tomas Deunaren azoka ospatzen da eta urtero legez, 1980tik, Bilboko Konpartsak hor egongo dira jai herrikoiak bultzatzen. Txosna eta eszenatokia San Nikolas elizaren ondoan egongo dira eta han giro ona topa dezakezue: txalapartariak, erromeria, txerri pintxoak, indabak, etabar. Aurten txerriaren protagonismoa berreskuratzen saiatu nahi dugu eta Euskal txerri “zoriontsu” baten produktuen zozketa egingo dugu. Hurbildu eta goza ezazue!

  • 10:00 – Txosnaren irekiera
  • 12:00 – Eszenatokian: Txalaparta
  • 12:00 – Elizaren ondoan: Pintxo eta indaben banaketa (tiketa erosi behar da)
  • 13:00 – Eszenatokian: Bertsolariak (Oihana Bartra, Peio Ormazabal eta Arkaitz Estiballes)
  • 14:00 – Eszenatokian: Gaiteroak
  • 16:00 – Eszenatokian: Erromeria Gozo-gozo
  • 20:00 – Alde Zaharretik: Bilbo kantari + triki (*)
  • 20:00 – Eszenatokian: Txerri produktuen zozketa
  • 20:30 – Eszenatokian: DJ Makala

(*) Bilbo Kantari Kalderapeko aurrean hasiko da, Txakur Kalea 1.

Eta badakizue nondik datorren Tomas Deunaren feria?. Ba irakurri artikulu hau.

Pirritx, Porrotx eta Mari Motots Barakaldoko BECen

Azken urteetan bezala, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak, Bilboko Konpartsak eta Auzotarrok, denak auzolanean, proiektu hau aurrera eramateko elkartu egin gara. Abenduaren 23an, igandearekin, Barakaldoko BECen 12:00etan eta 18:00etan, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek ikuskizun berria aurkeztuko dute, “Sentitu, pentsatu, ekin!”. Euskaraz kantatu eta dantzatuko dugu, eta noski euskaraz egingo dugu irri. Sarrerak lor ditzakezue 944 310 310 telefono zenbakian, BBK-ko orotariko kutxazainetan edo Internet bidez (lotura honetan). Sarrera: 8 euro + bankuaren komisioa.