Klin-Klon-i omenaldia Bilbon

Tomas Deunaren azokaren data gainean dugularik, eta iaz hasitako ibilbideari jarraituz, aurten ere Bilboko Konpartsek eta Txarriduna Txerri Akademiak deituta Klin-Klon sarien bigarren edizioa ospatuko da.

1915. urtean Félix Garci-Arcéluz kazetari bilbotarra, Klin-Klon bezala ezaguna, Tomas Deunaren Merkatua martxan jarri zuen. Sari hauen bitartez merkatu honen hasierako espiritua gogoratu nahi dugu, eta azken urteotan asmo hori desitxuratu bada ere egun Bilbon herri honen ohituren berreskuratze eta bultzatze lanean garrantzi berezia duen ekimena dugu.

Zentzu honetan deialdi berezia luzatu nahi diogu Bilbotar orori abenduaren 21an euskal jantziekin apainduta merkatura jaisteko.

Sariekin batera Klin-Klon-i omenaldia egingo diogu igande honetan, abenduaren 16an eguerdiko ordu batean Plaza Berrian, Fueros kaleko sarbidean, Félix Garci-Arcéluzen oroimenez jarritako armarriaren oinetan.

Leave a Reply

*