UEMAk, hainbat udalekin elkarlanean, izen-abizenak euskalduntzeko kanpaina jarri du abian

Gu euskaraz gara,

ni euskaraz naiz, eta zu?

uema-ikurra1

 

UEMAk, hainbat udalekin elkarlanean, izen abizenak euskalduntzeko kanpaina jarri du abian. Udalerri euskaldunetako herritarren sentsibilizazioan eragin, eta herritarrek euren burua euskaraz sentitu, bizi eta munduaren aurrean euskaraz aurkeztu dezaten lortu nahi da.
Otxandio, Mallabia, Munitibar, Mañaria, Artea, Izurtza, Berriatua, Gizaburuaga eta Gatikatik abiatutako kanpaina, pixkanaka UEMAko udalerri guztietara zabaltzen doa. Mankomunitateak hainbat bitarteko ipini ditu udalen eskura: berripapera, kartelak… Udal bakoitza arduratu da bitarteko horiek kudeatzeaz.

UEMAk 70 udalerri euskaldun biltzen ditu bere baitan, eta nagusiki euskaraz bizi diren herriak izaki, “euskaraz gara” da Mankomunitatearen lelo orokorra. Hortik, norbanakoaren eremura eratorrita, “euskaraz naiz” da abizenak euskalduntzeko kanpainarako UEMAk aukeratu duen leloa.

Zure izen-abizenak euskalduntzeko zein urrats segitu behar duzun jakiteko,ikusi hemen.

Iturria: Sustatu.com

Auzoen eguna (Otsailak 8-9)

Gora gure auzoetako jaiak! Otsailaren 8an eta 9an auzoen egunak!

 

auzoen

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Euskara lehenesteagatik Olaztiko hizkuntza ordenantza baliogabetu du Nafarroako Auzitegi Administratiboak

“Inposaketa ororen aurka” daudenen inposaketak aurrera doaz. Zarautz eta beste 35 udalerriri euskara lehenesteagatik argudiotzat hartuta helegiteak jarri ondoren, Nafarroako Auzitegi Administrazioak Olaztiko udalak martxan jarritako hizkuntza ordenantza baliogabetu du, herri euskalduna itotzea xede eraiki den legedia betetzen ez dutela argudiatuta. Bestalde, udal hauei babesa eskaini eta dinamika berri bat abiatu du EHEk, herritarrak aktibatuz udal administrazioan eragiteko peskizan.

Olaztiko udalak euskara lehenesten duten hizkuntza ordenantzak onartu ondoren, PPren salaketaren errekurtsoa onartu eta aipatu ordenantza baliogabetu du Nafarroako Auzitegi Administratiboak (NAA). Legea ez ei dute betetzen, “euskara lehenesten” dutela medio. Argi dago: euskara lehenestea ilegala da legalitate makur honetan.

 

argazki300

 

 

 

 

 

 

Auzitegiaren epaiaren ondorioz, hainbat neurri atzera bota beharko ditu udalak. Euskara hutsez erantzuna emateko aukera baliogabe utzi duenez, gaztelaniaz jasotako agiri bati udalak erantzuna ele bitan edo gaztelaniaz eman beharko dio. Irudi korporatiboari dagokionez, zigiluak, tanpoiak, logotipoak eta idazpuruak, eta orobat toponimia txiki ofiziala ordenantzan onartu bezala euskara hutsean izateko aukera ere indargabetu du epaiak. PPko zinegotziak “Nafarroaren euskalduntzea eragozteko ahal den guztia” egiten segituko duela iragarri du. Legeak arrazoia eman dio PPri, legeok gainditu eta herria berreuskalduntze bidean hizkuntza politikarako burujabetzaren premia begi bistan uzten duelarik.

Ez da euskara lehenesten duten udalek jasaten duten estreinako esku hartzea. Zarautz, Lezo, Anoeta… guztira 36 udalerrik jaso dute helegitea aipatu arrazoia medio. Marko honetan euskara beti bigarren mailako hizkuntza izango den seinale. Euskara lehentasunezkoa izango bada, egungo markoak gainditu beharko ditugu, desobedientziaren bidetik markoa urratu eta itotzen gaituzten kateak hautsiz.

EHEk Espainiako Estatuaren jomugan dauden udalerriak gogoan izateaz gain, udalei lotutako dinamika jarri du abian, “Udala eta biok, euskaraz” lelopean. Senperen aurkeztu zen egitasmoa. EHEko kideek aipatu zutenez, kanpainaren helburua “herritarrak aktibatzea” da, “euren borondate eta eskari zuzenetik” abiatuta, “Herriko Etxeetan eragiteko”. Udala edo herriko etxea herritarrongandik hurbilen dagoen administrazioa izanik eta hizkuntza politika egiteko konpetentziak dituenez, “euskaraz bizitzeko dugun nahia errespetatu eta honekiko harremanak euskaraz izateko dugun eskubidea bermatzeko eskaria” bideratuko diote. Nortzuk egingo dute eskaera hau? Herritarrek, euskararen alde egotetik alde egitera igaroz haiek izango baitira dinamika honen giltzarri.

 

Iturria: http://www.euskalherrianeuskaraz.org/

Santo Tomas 2013

 

Urtero bezala, aurten ere Santo Tomas eguna elkarrekin pasatzeko hitzordua izan dugu Hau Pittu Hau konpartsako kideok .

Areatzan, Someran, Kalderapekon, Bilbo Zaharrean… Bilboko txoko guztietan barrena ibili gara, jaiak eta parranda, betiko moduan, euskaraz biziz. Bertsolariak, berbena, Bilbo Kantari… Bilboko Konpartsok antolatutako denetariko programazioaz gozatzeko aukera izan dugu.

Baina dena ez da juerga izan, eta Bilboko Konpartsok San Nikolas ondoan jartzen dugun txosnan ere txandan lanean ibili gara arratsaldean.

Horien ostean, batzuek dezente luzatu dute gaua, baita hurrengo egunean parrandaren ondorioak jasan ere…

 

IMG_4815 (800x600)

IMG_4804 (800x600)

Santo Tomasetan ere, EUSKARAZ BIZI!

Santoto[1]

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bilboko Konpartsen egitaraua Tomas Deunerako

egitaraua

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

-10:00 Txosnaren irekiera
-12:00 Txalaparta (Argibel)
-12:00 Pintxo banaketa
-13:00 Bertsolariak (Arkaitz Estiballes,Ohiana Bartra, Peio Ormazabal)
-14:00 Gaiteroak
-14:30 Txerri produktuen zozketa
-16:00 Erromeria (Oxabi)
-20:00 Bilbo Kantari (Kalderapeko)
-20:30 Las Tea Party (DJak)

 

Gazteleraz/en español

EHEren gutuna Urkulluri

Euskara mundiala da, sekulakoak direlako euskarak eman dizkigun une, bizipen, eta abar. Euskararen historian ere, mundiala izan da euskararen herria asimilatu nahi izan dutenen aurrean euskaldunok garenari eusteko erakutsi dugun gaitasuna eta indarra.Mundiala, euskara iraganeko eta lurpean nahi zuten inperioen aurrean euskara lau haize freskotara zabaldu eta etorkizunerako utzi duten herritarren grina. Mundiala, euskarak, euskaldunok, euskararen herriak bizi izan dugun eta egun bizi dugun jazarpen, kriminalizazio eta debeku etengabea. Mundialetan mundiala, baina, herri mugimenduetako euskaltzale guztien itzala.

argazki300Ospatu dezagun gaurkoan euskararen biziraupena ziurtatzeko egin den orotariko lana. Aldarrikatu dezagun, hitz ponposoen gainetik, geroa euskaraz eraikitzeko dugun eta duzuen ardura, euskaraz bizitzeko dugun eskubidea bermatzeko duzuen betebeharra. Eta salatu dezagun, bide batez, hizkuntza politika burujabe bat garatzeari uko egin eta menpeko hizkuntza politikak kudeatzen dituen Jaurlaritzaren mugarik gabeko hipokrisia eta iruzur mundiala.

Jaurlaritza eta instituzioak beti herri gogoaren atzetik herrenka ibili badira ere, domina nagusia norberetzat. Errua, aldiz, euskaldunona da, zuen esanetan. Erabileran dagoela gakoa diozue: «Euskara maitatu eta erabili ahal izatetik erabili nahi izatera eta erabiltzera jauzi» egitean, alegia. Euskaldunon atxikimendu eskasaren ondorio balitz bezala herri euskaldunaren errealitate ankerra. Euskaldunok errudun berriz, eta ez mendez mende euskaldunoi euskara ukatu eta debekatu digutenak; egunez egun euskararen normalizazioari «inposaketa» eta euskaldunon azpiratzeari «bizikidetza» deitzen diotenak. Gatazkaren konponbidean euskaldunoi zor zaigun erreparazioa kontuan hartuko balitz… hori bai mundiala!

Euskararen arnasguneetan, euskaldun kopuru altua duten herrietan zein bestelakoetan familia-mediku erdaldun elebakarrak Jaurlaritzak jarri ditu. Egungo ereduek euskalduntze maila eskasa bermatuta hirueleko ereduan sakontzea ez da herritarren ardura. Iragan abenduko Euskal Selekzioaren partidan ertzain batekin euskaraz jarduteko hautua egiteagatik salatutako gazte lesakarrari Jaurlaritzak ukatu dio erabilera. Jaurlaritzak txarretsi du euskararen beharrezkotasuna kontratazio publikoetan, euskaldunok administrazioarekin euskara erabiltzea oztopatuz.

Gezurra erabiltzen duzue gainera, euskaldun kopurua gorantz doala esanez, euskaldunon ehunekoa beheraka doanean (erdaldun kopurua azkarrago doalako gora). Iruzurraren zerrenda luzeegia da hemen agertzeko. Ondorioak, aldiz, asko eta aldi berean bakarra: ezin gara euskaraz bizi geure herrian bertan.

Areago, euskaraz bizi eta berau erabiltzeko, lehenik ezagutu egin behar da euskara. Horra gakoaren gakoa. Eta ezagutza bermatzeko neurri zehatz eta eraginkorrak behar dira. Horra gakoaren gakoaren gakoa. Zerrenda hau ere, luzeegia hemen agertzeko.

Horregatik, hitz edulkoratuen gainetik, dagokizun arduratik euskaraz bizi gaitezen ahalbidetzeko ekintza ausartak eta eragingarriak aitzinatu ditzazun galdegiten dizugu Euskal Herrian Euskaraz Euskaraz bizi
Euskarazetik. Eskerrik asko eta hurren arte.

Euskal Herrian Euskaraz (EHE)

Gasteizen, 2013ko abenduaren 3an

Euskaraz bizitzearen aldeko banderak zintzilikatzeko eskatu du Kontseiluak

Euskararen Nazioarteko Eguna Eusko Ikaskuntzak sortu zuen, 1949an. Aurten, eguna ospatzeko, Eusko Ikaskuntzak eta Mintzanet-ek euskarazko solasaldiak izan nahi dituzten mundu guztiko pertsonak lotuko ditu Mintzanet.net atarian, Euskara pil-pilean lelopean.

Gaur arte dago zabalik ekimeuskaraz-bizi-nahi-dut-logoaenean izena emateko epea www.eusko-ikaskuntza.org/ene webgunean. Aizpea Oihaneder eta Karlos Arginañano sukaldariek parte hartu dute kanpainan.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, berriz, kanpaina bat abiatu du gaurko egunari begira. Euskaraz bizi nahi dut leloa duten banderak leihoetan zintzilikatzeko gonbita eginez, bideo bat sareratu dute.

Jaurlaritzak, berriz, #mundiala kanpaina jarriko du martxan. Euskara Twitterren dauden 35 hizkuntzetako bat da, eta, kanpaina horrekin, euskararen erabilpena sarean bultzatu nahi du Eusko Jaurlaritzak. Horrez gain, munduko euskaldunak identifikatu nahi ditu.

Euskarak 365 egun leloarekin, berriz, ekintza ugari bilduko dituen kanpaina abiatu dute Topagunea osatzen duten euskaltzaleen elkarteek.

Mozorroa aukeratzen!

IMG_4789 - copia[1]

Joan den ostiralean, Konpartsakideok batu egin ginen, beste gai batzuen artean, Inauterietako mozorrorako ideiak zerrendatzeko,  oraindik hilabete batzuk falta diren arren.

Merendola izan genuen, jatekoa eta edatekoa ez ziren faltan izan, eta dinamiken bidez eta eztabaidatuz, mahai gainean genituen ideiak baloratu eta guztien artean bat aukeratu genuen.

 

IMG_4787 - copia[1]

 

Pinguino, kolegial, arkatz, asto, astronauta, trogloditaz,… mozorrotu gara aurreko urteetan… zein izango ote da Hau Pittu Hauren 2014ko Inauterietako mozorroa?

 

 

 

Epeltasunak epeldu du atxiloaldiaren hotza

Seinale batzuk ezabatzea leporatuta auzipetuak eta zigortuak izan diren Claver eta Ramirez de Aldak ez zuten babes faltarik izan asteburuan. 80 lagun bildu ziren bertso bazkarian eta 300 pasatxo manifestazioan. “Espaloitik” ez direla jaitsiko berresteaz bat, “euskararen alde egotetik, alde egitera” pasatzeko deia egin zieten euskaldunei. Larunbatean ere izan zen ekimenik.

Elkartasunak epeldu du atxiloaldiaren hotza

Sei mila euroz gaindiko isuna ordaindu ostean 48 orduko lokalizazio iraunkorra betetzen ari diren Altsasuko EHEko kideak euskaltzale andanaren elkartasuna eta babesa jasotzen ari dira.

Goizeko lehen ordutik aurrera hainbat izan ziren Altsasuko Gure Etxea eraikinera hurbildu zirenak, Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriati edota Altsasuko Alkatea tartean. Euskal Herriko beste herri eta auzoetatik bertaratutako EHEko hamarnaka kideez gain, herriko bizilagunek ere auziperatuen alboan egon nahi izan zuten. Zentzu berean, Sakanako Ernaik elkarretaratzea egin du eguerdian.

Horren ostean, Xabier Silveira eta Eneko Lazkoz bertsolarien hitzak eta doinuak lagun, bertso-bazkari umoretsuaz gozatzeko parada izan zuten mahaiaren bueltan ziren 80 bat lagunek.

Berau bukatu eta gutxira, iluntzeko 18:30ak aldera hasi zen “Euskaraz bizitzeari zigorrik ez. Ezabatu eta euskaraz bizi!” lelopean Altsasuko kaleak zeharkatu zituen manifestazio jendetsua. 300 euskaltzale pasatxo bildu zituen mobilizazioak abiapuntu izan zuen lekuan bertan, Foruen Plazan bukatu zuen ibilbidea.  Itziar Claver eta Haizea Ramirez de Alda auzipetuak Gure Etxea eraikineko balkoi nagusian ziren manifestarien zain ekimenari txapela jarri zion idazkia irakurtzeko prest.

Zigorrak zigor “espaloitik” ez direla jaitsiko ozen aldarrikatzeaz gain, euskaldunei “euskararen alde egotetik euskara alde egitera” pasatzeko deia egin zieten.

Aldarrikapenaren ondotik iritsi zen berriz ere festarako tenorea. Pintxo-potea bukatuta, gaueko 22:00ak aldera hasi zen Kinada taldearen kontzertua. Karaokearekin eman zitzaion bukaera gaurko eguneko egitarauari.

Hala ere, Altsasuko EHEk aste osorako egitaraua prestatu zuen, eta igandean (azaroak 24) ere izan zen ekimenik. Horien artean azpimarratzekoa izan zen Eneko Garaialdek “Desobedientziatik intsumisiorantz: bide bat” goiburupean eman zuen hitzaldia.

Euskaraz bizitzeagatik zigortuta
Altsasuko EHEko Itziar Claver eta Haizea Ramirez de Alda 48 orduko lokalizazio iraunkorrera eta 6.000 euroz gaindiko isuna ordaintzera kondenatu zituzten iaz, trafiko seinale batzuk ezabatzea leporatuta, ekintza konkretu bakar bat ere frogatu ez zen epaiketa baten baitan.

Asteazken gauerditik igande gauerdira bitartean bete zuten zigorra Ramirez de Aldak eta Claverrek. Alta, atxiloaldia euren etxean bete ordez, Altsasuko Gure Etxea eraikinean bete zuten beste hainbat euskaltzalerekin batera. Euren helburua, baina, ez zen “azpiratu nahi gaituztenen zigorra betetzea”, epaiari buelta eman eta 48 orduok euskaraz bizitzearen alde egiteko baliatzea baizik.

Iturria: www.euskalherrianeuskaraz.org