Euskaraz bizitzearen aldeko banderak zintzilikatzeko eskatu du Kontseiluak

Euskararen Nazioarteko Eguna Eusko Ikaskuntzak sortu zuen, 1949an. Aurten, eguna ospatzeko, Eusko Ikaskuntzak eta Mintzanet-ek euskarazko solasaldiak izan nahi dituzten mundu guztiko pertsonak lotuko ditu Mintzanet.net atarian, Euskara pil-pilean lelopean.

Gaur arte dago zabalik ekimeuskaraz-bizi-nahi-dut-logoaenean izena emateko epea www.eusko-ikaskuntza.org/ene webgunean. Aizpea Oihaneder eta Karlos ArginaƱano sukaldariek parte hartu dute kanpainan.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, berriz, kanpaina bat abiatu du gaurko egunari begira. Euskaraz bizi nahi dut leloa duten banderak leihoetan zintzilikatzeko gonbita eginez, bideo bat sareratu dute.

Jaurlaritzak, berriz, #mundiala kanpaina jarriko du martxan. Euskara Twitterren dauden 35 hizkuntzetako bat da, eta, kanpaina horrekin, euskararen erabilpena sarean bultzatu nahi du Eusko Jaurlaritzak. Horrez gain, munduko euskaldunak identifikatu nahi ditu.

Euskarak 365 egun leloarekin, berriz, ekintza ugari bilduko dituen kanpaina abiatu dute Topagunea osatzen duten euskaltzaleen elkarteek.

Leave a Reply

*