UEMAk, hainbat udalekin elkarlanean, izen-abizenak euskalduntzeko kanpaina jarri du abian

Gu euskaraz gara,

ni euskaraz naiz, eta zu?

uema-ikurra1

 

UEMAk, hainbat udalekin elkarlanean, izen abizenak euskalduntzeko kanpaina jarri du abian. Udalerri euskaldunetako herritarren sentsibilizazioan eragin, eta herritarrek euren burua euskaraz sentitu, bizi eta munduaren aurrean euskaraz aurkeztu dezaten lortu nahi da.
Otxandio, Mallabia, Munitibar, Mañaria, Artea, Izurtza, Berriatua, Gizaburuaga eta Gatikatik abiatutako kanpaina, pixkanaka UEMAko udalerri guztietara zabaltzen doa. Mankomunitateak hainbat bitarteko ipini ditu udalen eskura: berripapera, kartelak… Udal bakoitza arduratu da bitarteko horiek kudeatzeaz.

UEMAk 70 udalerri euskaldun biltzen ditu bere baitan, eta nagusiki euskaraz bizi diren herriak izaki, “euskaraz gara” da Mankomunitatearen lelo orokorra. Hortik, norbanakoaren eremura eratorrita, “euskaraz naiz” da abizenak euskalduntzeko kanpainarako UEMAk aukeratu duen leloa.

Zure izen-abizenak euskalduntzeko zein urrats segitu behar duzun jakiteko,ikusi hemen.

Iturria: Sustatu.com

Leave a Reply

*