Kukutza ikutu bez! Ez dira pasako!

Bilboko Udalak aurreko astean sinatu zuen eraikina botatzeko baimena, eta Kukutzakoek ohartarazi zuten, behin eta berriz eraistea saihestu daitekeela azaldu arren, harrezkero edozein unetan eraitsi dezaketela. Asteartean jaso zuten agindua Ertzaintzan, eta sare sozialetan gaztetxean biltzera deitu dute. Gure aldetik, ez dira gutxi izan inauteriak prestatzeko Kukutzan emandako orduak edota txosnako materiala gordetzeko bertokoek beti erakutsitako eskuzabaltasuna. Gu ere ez gara gutxiago izango. Beraiek emandako laguntza bezain bestekoa da erakutsi nahi diegun elkartasuna. Kukutza ikutu bez! Ez dira pasako!

Azken orduko berriak Kukutza gaztetxeko Facebook klubean izena emanda jasoko dituzu.

Badatoz Uribarriko jaiak!

Ostiralean hasi eta urriaren 2an amaituko dira Uribarri eta Matikoko jaiak. Aldapan Gora kultur koordinakundeak antolatuta, hamaika ekitaldi izango dira, tartean ohiko gastronomia lehiaketak. Musikari dagokionez, Auskan taldeak alaituko du ostiraleko dantzaldia. Larunbatean, berriz, Bizardunak, Itziarren Semeak eta Sute taldeek joko dute. Bestalde, ostegunean, Euskal Herriko hip-hopari helduko zaio txanda, 121 Krew, Revolta Permanente eta Norte Apatxe taldeen eskutik. Azkenik, ostiralean, Defcondos taldeak joko du, Rise to Fall eta Txapa ta Pintura-rekin batera.

Azken hori (20:30ean) izan ezik, 23:00etan izango dira kontzertuak, Uribarriko eskoletan.

Informazio gehiago: www.aldapangora.org

urinarriko-jaiak-2011uribarriko-jaiak-2011-musika

Bilbo Kantari hilabetero egingo dute

Bilbo Kantari hilean behin egingo dute. Bilboko Konpartsek sustatuta, hilaren 10ean egin zuten Aste Nagusi osteko lehendabiziko saioa. Iluntzeko 8etan abiatu ziren Kalderapeko tabernatik. Giroan sartzeko hona hemen aurtengo Aste Nagusian Hamaika Telebistak egindako erreportai polita.

Liburua eduki ezean dekarga ezazu eta egin fotokopiak.

 

Matiko eta Uribarriko jaiak

Irailaren 23tik (ostirala) urriaren 2a (igandea) bitartean izango dira. Informazio gehiagorako, jai batzordeko orrira jo daiteke: www.aldapangora.org. Edo ondorengo e-posta helbideta idatzi: aldapangora@euskalnet.net.

Lapiko artean Olabeagan

Urtero bezala, aurten Hau Pittu Hauko kideok Olabeagako jaietako marmitako lehiaketan parte hartu dugu. Eguzkiak lagunduta, 10:30ak aldera heldu ginen bertara larunbatean, hilak 10, geure chef nagusia eta laguntzaileok. Giro ederrean, jo eta ke aritu ginen marmitakoan, eguzkipean (datorren urterako eguzkitakoa eroan beharko dugu). Saririk irabazi ez arren, ederto bazkaldu genuen bertaratu ginen 12 konpartsakideok, mahaiak eta aulkiak lortzeko hamaika buelta eman ondoren. Bazkalosteko kafetxoa eta patxarana hartu eta gero, arratsaldea gustura eman genuen Olabeagatik eta gauez Kresala taldearen berbenan saltoka eta dantzan ibili ginen, gaueko ordu txikietara arte.