Lapiko artean Olabeagan

Urtero bezala, aurten Hau Pittu Hauko kideok Olabeagako jaietako marmitako lehiaketan parte hartu dugu. Eguzkiak lagunduta, 10:30ak aldera heldu ginen bertara larunbatean, hilak 10, geure chef nagusia eta laguntzaileok. Giro ederrean, jo eta ke aritu ginen marmitakoan, eguzkipean (datorren urterako eguzkitakoa eroan beharko dugu). Saririk irabazi ez arren, ederto bazkaldu genuen bertaratu ginen 12 konpartsakideok, mahaiak eta aulkiak lortzeko hamaika buelta eman ondoren. Bazkalosteko kafetxoa eta patxarana hartu eta gero, arratsaldea gustura eman genuen Olabeagatik eta gauez Kresala taldearen berbenan saltoka eta dantzan ibili ginen, gaueko ordu txikietara arte.

Leave a Reply

*