Nerea Orizaola, Zaratas konpartsako kidea, izango da aurtengo txupinera

Zaratas konpartsako Nerea Orizaola izango da 2012ko Aste Nagusiko txupinera, gaur Bilboko Konpartsek jakitera eman dutenez.

Ekainaren 19an eman zuten ezagutzera Zaratas konpartsak aukeratu behar zuela aurtengo txupinera. Horrenbestez, Orizaola Aste Nagusiko 34. txupinera izango da, 1978tik aukeratzen baita jaiei hasiera ematen dien suziria jaurtitzen duen laguna, beti emakumezkoa.

Atzo bilera egin zuen konpartsen koordinadorak eta gaur bertan txupineraren izena jakinarazi diote Itziar Urtasun jaietako zinegotziari.

Zaratas konpartsari egokitu zaio 2012ko Aste Nagusiko txupinazoa botatzea

Larrosa koloreko kamiseta jantzita, Zaratas konpartsako kide batek botako du aurten Aste Nagusiko txupinazoa. Atzo egin zen zozketa ohiko bileran eta konpartsa guztien artean Zarataseri egokitu zaio jaiei hasiera ematea. Konpartsa Tas-Tas Irrati Librearen entzule, kide eta lagunek osatzen dute. Irrati beraren aktibitatearen sostengua eta entzule eta lagunen jai giroko parte-hartze gisa definitzen da. Kamiseta arrosa daramate konpartsa kide guztiek, aurrean euren logoarekin eta atzean Zaratas izenarekin. Zorionak!