Gabonetan ere euskaldun jantzia ipini!

gabonetan-euskaldun-jantzia

Tanttaka Uribarri

Urte bukaerako jaiak badatoz, Tomas Deuna, Gabonak, Olentzeroa, Gabon zaharra, eta egunotan ohitura dugu euskal jantzi tradizionalak janzteko. Ohitura polita da baina politagoa da benetan euskaldun egiten gaituen ohiturari eustea, euskaraz hitz egiteari eustea. Beraz, gogoratu, gabonetan, eramango duzun jantzia eramanda, euskaraz hitz egiten baduzu, euskalduna izango zarela.

Zorionak eta Urte Berri On.
2012an ere EUSKARAZ BIZI

Gaueskolen aldeko bertso-bazkaria Bilbon

12:30 Triki-poteoa Bilbiko plazatik abiatuta Zazpi Kaleetara.

15:00 Bertso bazkaria Erromdabiden, Zazpi Kaleetako herriko tabernan.

  • Andoni Egaña.
  • Fredi Paya.
  • Unai Iturriaga.

19:00 Kontzertua Zazpi Katun.

  • Gibel Urdinak.

Kontzertua bukatzean…

  • Karaokea.
  • Guatekea.

Bertso bazkarirako txartelak Bilbo Zaharra, Zazpi Kaleak eta Uribarriko herriko tabernetan 15 eurotan salgai.

Larunbatean bertso-bazkaria egingo dute San Frantzisko, Uribarri eta Errekaldeko gaueskolek

“Gaueskolak aurrera!” lelopean, larunbat honetarako, azaroak 5, Euskara Zabaltzen herri-ekimenaren aldeko triki-poteoa, bertso-bazkaria, kontzertua eta guateke-karaokea antolatu dute Bilbon Gizarte Ikerketarako Talde Eragileak (GITE), Palanka euskara taldeak, Hitz-ontzik eta Ttanttakak. Gaueskolek dagoeneko hainbat urte daramate martxan Bilbon, eta hainbat bolondresen lanari esker ehunka dira euskara dohainik ikasteko aukera izan duten bilbotarrak. Jakingo duzuen moduan hiru gaueskola ditugu jada: San Frantziskokoa, Uribarrikoa ta Errekaldekoa. Larunbat honetarako guztiak batera antolatu dute bertso-bazkaria.

12:30 Triki-poteoa Bilbiko plazatik abiatuta Zazpi Kaleetara.

15:00 Bertso bazkaria Erromdabiden, Zazpi Kaleetako herriko tabernan.

  • Andoni Egaña.
  • Fredi Paya.
  • Unai Iturriaga.

19:00 Kontzertua Zazpi Katun.

  • Gibel Urdinak.

Kontzertua bukatzean…

  • Karaokea.
  • Guatekea.

Bertso bazkarirako txartelak Bilbo Zaharra, Zazpi Kaleak eta Uribarriko herriko tabernetan 15 eurotan salgai.

Uribarriko jaietako Gazte Egunean ere izango gara!

null

Argazkian, paella lehiaketa izango da bihar Uribarrin / © Aldapan Gora

Uribarriko neska-mutilek gogor lan egin ostean gazte eguna antolatu dute larunbat honetarako. Gainera, Kukutzari elkartasuna adierazi nahi izan diote Uribarriko Gazte Konpartsako kideek. Hau Pittu Hau konpartsako kideok ere bertan izango gara, aurreko larunbatean bezala, lapiko artean. Izan ere, Gazte Egunaz gain, paella lehiaketa egongo da, jaien egitarauaren barruan.

Badatoz Uribarriko jaiak!

Ostiralean hasi eta urriaren 2an amaituko dira Uribarri eta Matikoko jaiak. Aldapan Gora kultur koordinakundeak antolatuta, hamaika ekitaldi izango dira, tartean ohiko gastronomia lehiaketak. Musikari dagokionez, Auskan taldeak alaituko du ostiraleko dantzaldia. Larunbatean, berriz, Bizardunak, Itziarren Semeak eta Sute taldeek joko dute. Bestalde, ostegunean, Euskal Herriko hip-hopari helduko zaio txanda, 121 Krew, Revolta Permanente eta Norte Apatxe taldeen eskutik. Azkenik, ostiralean, Defcondos taldeak joko du, Rise to Fall eta Txapa ta Pintura-rekin batera.

Azken hori (20:30ean) izan ezik, 23:00etan izango dira kontzertuak, Uribarriko eskoletan.

Informazio gehiago: www.aldapangora.org

urinarriko-jaiak-2011uribarriko-jaiak-2011-musika

Matiko eta Uribarriko jaiak

Irailaren 23tik (ostirala) urriaren 2a (igandea) bitartean izango dira. Informazio gehiagorako, jai batzordeko orrira jo daiteke: www.aldapangora.org. Edo ondorengo e-posta helbideta idatzi: aldapangora@euskalnet.net.