Pontxe eta tostaden lehiaketa

Bilboko Konpartsek, Bilboko hiritar eta bilauak, otsailaren 3an eguerdiko 12etan egingo den hirugarren pontxe eta tostada txapelketan parte hartzera gonbidatzen dituzte. Bertara jangarriak etxetik eginda eraman behar direlarik. Txapelketa hau profesionalentzat zein herritarrentzat irekia da, kontuan izanda profesionalek aldez aurretik apuntatu behar direla horretarako 2 modu daude:

“Partaidetza ikaragarria” tostada eta pontxe lehiaketan

DSC05418

Testua: Bilboko Branka. Argazkia: Bilboko Konpartsak.

Ofizialki inauteriak ostegunean Trapu Zaharrekin hasten badira ere, atzo eguerdian aratusteetako lehenengo ekintza burutu zuten Bilboko Konpartsek: tostada eta pontxe lehiaketa. Egitasmoak “partaidetza ikaragarria” izan zuen eta Plaza Barria jai giroan murgildu zen. Lehiaketa horren bidez, jakiok inauterietako ″ezinbesteko elementu″ bilakatu nahi dituzte konpartsek. Irabazleak ezagutzera eman dituzte baina saria, hilaren 16an jasoko dute, Trapu Zaharren kalejira hasi aurretik.

Lehiaketan bi kategoria egon ziren, profesionalena (ostalariak, gozotegiak, tabernak…) eta hiritar guztiei zuzendua egon dena. Tostadei begira, ogizkoak zein kremazkoak izan zitezkeen eta etxetik eginda eraman zituzten parte hartzaileek Plaza Barrira. Bertan, 12:00etan, epaileek dastatu egin zituzten eta gutxira irabazleen izenak argitu zituzten. Pontxe lehiaketan berdina gertatu zen, aurkezpena eguerdiko 12:00etan izan zen eta saria 16an jasoko badute ere, irabazleen izenak atzo eman zituzten.

Lehiaketako irabazleak

Ogizko tostada profesionala: Lehenengo saria Bar Ferminek eskuratu zuen, bigarrena Iturribide Ogitegiak eta hirugarrena Larrabetzu Tabernak.

Ogizko tostada herrikoia: Txinbotarrak konpartsak jaso zuen lehenengo saria, Soraya Nor Kayiconek bigarrena eta Askapeñak hirugarrena.

Kremazko tostada profesionalaren saria Iturribide Ogitegiarentzat izan zen.

Kremazko tostada herrikoia: Aixe Berrik irabazi zuen lehenengo postua, Satorrak konpartsak bigarrena eta Txori Barrotek hirugarrena.

Pontxe Profesional goxoena Taberna Plaza Nuevak egin zuen eta pontxe herrikoiaren kategorian Aixeberrik irabazi zituen lehenengo bi sariak eta Askapeñak hirugarrena.