Bihar izango da Pontxe eta Tostada Lehiaketa

Gogoratzen dizuegu Bilboko Plaza Berrian 2013 Inauterien programazioaren barnean, igande honetan, otsailaren 3an, eguerdiko 12etan Pontxe eta Tostada Lehiaketa egongo dela. Etxetik eraman behar dira bai pontxeak, bai tostadak. Eta aurtengo Farolin den Manu Iturregi zuzenean pontxe bereziĀ  bat prestatuko digu bertan. Bilboko Konpartsek parte hartzeko deialdia zabaltzeko eskatzen dizuete.

Eskerrik asko.