Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiaren iritziz, “euskaraz bizitzea da gure helburua eta horretarako ezinbesteko baldintza da herritarrek euskara ezagutzea eta erabiltzea. Euskal herritarrek euskara ikasteko eta euskaraz ikasteko eskubidea dute eta hori bermatu egin behar zaie”.
Kontseiluak egina du ikasleak euskalduntzeko proposamena, Ikasle euskaldun eleanitzak sortzen. Hainbat arduradun politikok egiten duten irakurketa maltzurraren inguruan, “hizkuntza bat eta beste kontrajarriz, euren seme-alaben bizitzan erabaki garrantzitsua hartu behar duten gurasoak ataka zailean jartzen ditu. Kontseiluaren ustez, uztargarriak dira euskalduntze maila egokia izatea eta beste hizkuntza batzuk ikastea; bai hori bai, irakats hizkuntza euskarak izan behar du”, Bilbaoren iritziz.
Azken urteotan agerian geratu da gaur egun indarrean dauden hezkuntza ereduen artean euskalduntzen duen eredu bakarra D eredua dela eta hortaz, gurasori hori hauta dezaten dei egin die Kontseiluak. “D eredua da ikasle euskaldun eleaniztunak sortzeko ereduari gehien hurbiltzen zaiona”, esan du Bilbaok.
Azken garaian Estatu espainiarreko Hezkuntza Ministeriotik prestatzen ari diren erreformaren harira, Kontseiluak argi du irtenbidea non dagoen eta aurretik azaldu izan duen moduan, garai ezin hobea da hau Kontseiluko hezkuntza sektoreko bazkideen lankidetzarekin osatutako proposamena (arestian aipatutakoa) indarrean jartzeko.
Kontseiluak, D ereduan matrikulatzeko deia eginez egindako espota: Zure aukera