Hau Pittu Hauk bigarren zaria lortu du kremazko tostaden lehiaketan!

Gaur, otsailaren 3an, domeka, Bilboko Konpartsek antolatuta eta eguraldi eskasari aurre eginez II Pontxe eta Tostada Lehiaketa egin da Plaza Berrian, 2013ko Aratusteen programazioaren barnean. Pontxe, kremazko tostada eta ogizko tostada kategorietan parte hartu du Hau Pittu Hauk eta kremazkoetan bigarren saria eskuratu. Zorionak danoi!

Tostada lehiaketari dagokionez, aurtengo parte-hartzaileak 38 izan dira. Eta saridunak hauek izan dira:

Herrikoien kategorian:

– Kremazko tostadak:

1. saria: Txori Barrote
2. saria: Hau Pittu Hau
3. saria: Txori bi

– Ogizko tostadak:

1. saria: Moskotarrak
2. saria: Asociacion mujeres gitanas Sim Eromi
3. Saria: Aixe Berri

Ostalaritzaren kategorian:

– Kremazko tostadak: ez dira aurkeztu.

– Ogizko tostadak:

1. saria: Bar Fermin
2. saria: Negresko
3. saria: Bar Naikari

Pontxe lehiaketari dagokionez, aurtengo parte-hartzaileak 9 izan dira. Eta saridunak hauek izan dira:

Herrikoien kategorian:

1. saria: Aixe Berri
2. saria: Pa Ya 1
3. saria: Askapeña

Ostalaritzaren kategorian: ez dira aurkeztu

Bilboko hotza eta kazkabarrari aurre egiteko formularik onena tostadak eta pontxea hartzea dela ziurtatu dezakegu!

On egin!

 

Argazkietan, parte hartzaile guztien pontxe eta tostadak, gehi guk aurkeztutakoak.

Aukeratu dituzte Bilboko Aratusteak iragartzeko kartel lehiaketako sei finalistak

aratusteak-2012-kartelak

Argazkian, udal arduradun, jai batzordeko kide eta Bilboko Konpartsen ordezkariak, kartelak eskuan / © Bilboko Udala.

Gaur jakinarazi dute zeintzuk diren 2012ko Bilboko Arausteak iragartzeko antolaturiko kartel lehiaketaren sei lan finalistak: “Exhibicion sardinera”, “Burlesca”, “Bilbaizate”, “Este año les comemos la tostada a los brasileños”, “Zeuk egin” eta “Con ‘B’ de Carnaval”. Horien artean aukeratuko da otsailaren 16tik 21era arte ospatuko diren Bilboko Aratusteetako irudi nagusia. Sei kartel finalistak Zabalguneko eraikinean, Udalaren web-orrian eta komunikabide laguntzaileetan jarriko dira ikusgai urtarrilaren 16tik 20ra bitartean.

Epe horretan herritarrek botoa emateko aukera izango dute. Botoak honela emango dira: zuzenean Zabalguneko eraikinean bertan, Udalaren web-orriaren bidez (www.bilbao.net) eta lehiaketaren laguntzaile diren komunikabideen bidez. Herri-bozketa honen bidez puntuazioaren %75a erabakiko da, eta gainerako %25a epaimahaiaren bozketaren bidez. Kartel irabazlea urtarrilaren 23tik 27ra bitartean jakinaraziko da.

Aurten 107 kartel aurkeztu dira lehiaketara, iaz 112 izan ziren bitartean. Kartelen jatorriari dagokionez, Madril, Huesca, Nafarroa eta Kanarietatik bidalitako lanak jaso dira; hala ere, ohikoa denez, gehienak Bilbo, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabatik heldu dira. Irabazleak 2.000 euroko saria lortuko du.