Abian da 2013ko Aratustetarako kartelen lehiaketa

2013ko Aratuste Jaietako Batzordeak lehiaketa antolatu du jaiok iragarriko dituen kartela aukeratzeko. Lanok aurkezteko azken eguna abenduaren 12a izango da, 13:00etara arte; eta lekua, Jaietako Saila (Venezuela enparantza 2. 5. 48001 Bilbo). Aurtengo Aratusteak otsailaren 7tik 12ra izango dira.

Informazio gehiago: Oinarriak (pdf formatuan – 1 MB)

Aste Nagusiko kartelen sei finalistak aukeratu dituzte

Iturria: Bilboko Branka

2012ko Aste Nagusiko kartelen lehiaketako sei finalistak ezagutzera eman dituzte epaimahaiko kideek. Aurten 245 lan aurkeztu dira, aurreko urtean baino 15 gehiago, eta irabazleak Zabalgune Eraikinean eta bilbao.net web gunean ikusgai egongo dira ekainaren 25etik 29ra, Bilbotarrek euren botoa eman dezaten.

Hiritarrek “La mirada de Marijaia”, “De la chistera”, “34 Marijaiak”, “Marijaia o Picajaia”, “Marylinjaia” eta “Aste Nagusia Internacional” lanetatik bakarra aukeratu beharko dute, beraz, hilaren 25etaik 29ra, Zabalgune Eraikinean, Udalaren web orriaren bidez (www.bilbao.net), Aste Nagusiko facebookeko kontu ofizialetik eta lehiaketaren laguntzaile diren komunikabideen bidez botoa emateko aukera izango dute.

Epaimahaia Jai Batzordeko ordezkari politikoak diren Pilar Muerza eta Goyo Zurrok; Iñaki Leonardo Bilboko Konpartsakeko bozeramaileak; Unai Izquierdo El Correo TVko kazetariak; Eusko Irudigile elkarteko Daniel Martinek eta Jose Antonio Nielfak “La Otxoak” osatu dute eta Itziar Urtasun Udaleko Jaietako zinegotzia izan da zuzendaria.

Herri-bozketa honen bidez puntuazioaren %75a erabakiko da (aipatutako sistema bakoitzari %25ra dagokio). Gainerako %25a epaimahaiaren bozketaren bidez erabakiko dute eta irabazleak 2.500 euro eskuratuko ditu.