Euskara azterketetatik salbuesten duen dekretua urtea amaitu aurretik onartu nahi du Jaurlaritzak

isabel-celaa
Isabel Celaa EAEko Hezkuntza sailburua / cc-by-nc-sa (Agirregabiria).

Euskararen ezagutza egiaztatzeko azterketetatik salbuesten duen dekretuaren zirriborroa aurkeztu zuten atzo Isabel CelaĆ” Hezkuntza sailburuak eta Blanca Urgell Kultura sailburuak. Urtea amaitu aurretik onartu nahi duten dekretu honen arabera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastorduen erdia euskaraz egiten duenak B1 hizkuntza eskakizuna izango luke automatikoki, eta Batxilergoko ikastorduen erdia euskaraz egiten duenak, B2 maila. C1 (EGAren baliokidea) eta C2 mailetatik salbuesteko irizpideak ezberdinak dira. Aralarrek, EAJk eta EAk atzo egindako eskakizun nagusia izan zen euskarazko ikastorduak gehiago izan daitezela, ez erdia.

Informazio gehiago: Berria