Hau Pittu Hau Eguneko egitaraua prest daukagu!

Argazkian, besteak beste, ”Denboraren korapiloak” antzezlana izango da, Mikel Martinez-en eskutik.

Maiatzaren 4an ospatuko dugun Hau Pittu Hau egunaren barruan egun osorako egitaraua prestatu dugu! Goizetik musika eta jolasak izango ditugu, eguerdian bazkaria eta kantuak, eta arratsalderako ”Denboraren korapiloak” antzezlana, Mikel Martinez-en eskutik. Gauean, berriz, poteo musikatua Someratik eta DJa 7Katun. Urtero bezala, Bilboko euskaltzale guztiok gonbidatuta zaudete geurekin batera konpartsaren eguna ospatzera! Euskaraz biziz Bilbo eta jai euskaldunak eraikitzera goaz eta!

Egitaraua:

12:00 Tortilla txapelketa
Patata-tortilla egiten trebea zara? Ba ekarri zure tortilla 7Katu aurrera eta erakutsi guztioi zure abilezia!

13:00 Garagardo dastaketa
Ziur zaude garagardo ezberdinetan aditua zarela? Ba etorri Somera Kalera (Lekerika Tabernaren parera) eta erakutsi hala dela!

Bazkal aurreko poteoa
Bazkal aurretik kalejira alaia ibiliko da Zazpi Kaleetan zehar! Ekarri zuon pandero eta trikitixak eta animatu parte hartzera!

14:00 HPH Photocall-a + jolasak
HPH Konpartsa izarrez betea dagoenez, izugarrizko photocall-a egongo da bazkaldu aurretik 7Katu gaztetxean! Ez zara animatuko? Ta ostean guztiok hobeto elkar ezagutzeko jolastxoak…

15:00 Bazkaria
Eta nola ez, euskaldunok jan eta edanik gabe ezer ospatzen ez dakigunez… Zazpi Kaleetako 7Katu Gaztetxean, 15:00etan, bazkari mundiala euskaldunon konpartsaren eguna ospatzeko! Sarrerak salgai dituzue Kalderapekon eta Errondabiden (10 euro).

17:00 Inauterietako bideo emanaldia
Inauterietan ondo pasatu zenuen? Edo nola ibili ginen jakin gura duzu? Ba gogoratu dezagun egun hura berriz ere. Inauterietako bideo emanaldia bazkal ostean!

18:00 Bakarrizketa, Mikel Martinezekin: “Denborarekin Korapiloak”
Arratsaldea animatzen jarraitzeko, iragana eta etorkizuna orainarekin korapilatzen dituen bakarrizketa mundiala Mikel Martinezen eskutik!

20:00 Poteo musikatua
Eguna borobiltzen joateko, poteo musikatuarekin jarraituko dugu Zazpi Kaleetan zehar. Ez duzu parte hartu gura? Animatu zaitez!

22:00 DJa
Eta egitarauari amaiera emateko 7Katu gaztetxera bueltatu eta izugarrizko DJa musika euskalduna jartzen! Ez al da tentagarria?

Maiatzaren 4an ospatuko dugu Hau Pittu Hau Eguna!

hph-eguna-2013-kartela

Badaukagu Hau Pittu Hau Eguna ospatzeko data: maiatzaren 4an izango da! Aurten ere 7 Katu gaztetxean egingo dugu gure konpartsaren eguna, eta Bilboko euskaldun guztiok zaudete gonbidatuta. Bazkaria izango dugu, baita aurreratxoago azalduko dizkizuegun hainbat sorpresa ere, eta eguna ondo pasatzeko aukera izango dugu. Beraz, euskaltzaleok, markatu gorriz eguna zeuen agendan! Euskaraz biziz Bilbo euskalduna eraikitzera goaz eta!

Maiatzaren 5ean etor zaitez gurekin Hau Pittu Hau eguna ospatzera!

hph-eguna-egitaraua-gaua

Kaixo lagunok,

Jakingo duzun moduan 25 urte dira jada Hau Pittu Hau – Euskaldunon Konpartsa sortu zenetik, eta heldu da garaia ospakizunekin hasteko. Maiatzaren 5ean Hau Pittu Hau eguna ospatuko dugu 7 Katu gaztetzean, “25 urte euskarari bedar txarrak kentzen” lelopean.

25 urte hauek zuekin batera pasatu izan ditugunez, zuekin ospatu nahi dugu, eta guretzako oso pozgarria izango litzateke gurekin batera Hau Pittu Hau eguna ematen baduzue.

Baina, dena jaia ez denez, maitzaren 5a baino lehen bi ekitaldi antolatu ditugu, kirola eta errebindikazioa ustartuz.

Apirilak 29, igandea

10:00 Mendi irteera Pagasarrira. Atean (langan) lotu gara, igotzen asteko.

Maiatzak 4, ostirala

18:00 EUSKARAZ BIZIkleta martxa, Arriagatik. Ekarri zure bizikleta eta euskararen aldeko banderola, kartelak edo kamisetak. Bilboko bidegorrietatik ibilbidetxo bat egingo dugu.

Maiatzak 5, larunbata, izango da egun nagusia eta, bertan urtero egiten dugun bertso bazkarian aldaketa batzuk egin ditugu. Maiatzaren 5ean Bilbon beste ekitaldi garrantzitsu bat dagoenez, eta ekitaldiak ez ostopatzeko, egitaraua banandu dugu.

Egitaraua:

Goizean…
11:30etik aurrera, Alde Zaharrean.

  • Triki-kalejira
  • Garagardo adituen dastaketa / lehiaketa. Etorri eta erakutsi garagardo ezberdinen artean ezberdintzen jakin badakizula.
  • Umeentzako papiroflexia tailerra, 7 Katu gaztetxean.
  • Barraskiloari ongi etorria

15:00 Bazkaria, 7 Katun. Garaiz hasiko gara, gero nahi duena beste ekitaldira joan ahal izateko. Bazkarira etorri nahi baduzue idatzi haupittuhau@haupittuhau.org helbidera edo deitu 644 205 112 telefono zenbakira.

Arratsalde-gauean…

20:30 Plater nagusia: Hau Pittu Hop!, Oihana Bartra eta Gorka Ostolaza “Potxis” bertsolariak 7 Katun, Endika 121en laguntzaz. Bertsoekin bukatu ostean, Hau Pittu Hauren kanta berriaren aurkezpen mundiala egingo dugu!

Bukatzeko, gauean zehar giro aparta izango dugu Endika 121ek jarritako musikarekin. Hortik aurrera bakoitzak presta dezala bere egitaraua Hau Pittu hau eguna ahalik eta erarik hoberenean amaitzeko.

Maiatzaren 5ean ere jarrai dezagun euskarari bedar txarrak kentzen!

2011ko Hau Pittu Hau eguna

Zer gertatu zen gure egunean? Hemen adibide batzuk!

Jakina, gertatu zen guztia ez dizuegu esango, honela hurrengoan jakiteko etorri beharko duzue!

Ekainak 4: Hau Pittu Hau eguna

Heltzear da konpartsaren eguna, baina egun hau ez da konpartsa eta bere konpartsakideontzat bakarrik, euskaraz gozatu nahi duen edozein hiritarrentzat zuzenduta dago.

Egun berezia da guretzat, eta aurten ere animatu nahi zaituztegu gurekin parte hartzera. Horretarako egitarau polita prestatu dugu, espero dugu zuen gustukoa ere izatea! Elkar ikusiko dugu?

  • 12:00 Triki dantza poteo Zazpi Kaleetatik
  • 15:00 Bertso-musika-bazkaria Onintza Enbeita eta Iratxe Ibarrarekin 7 katu gaztetxean (Sarrerak salgai 12 eurotan Errondabiden eta 7 Katun bertan)
  • Bertso bazkariaren ostean… bideo aurkezpenak: Bilboko EHEk “Hamaika izen, helburu bakarra” eta Hau Pittu Hauk “Another brick in the wall, euskarari beste eraso bat”
  • …eta gero …nahi duzunerako izango gaituzu! (edo zaitugu!)