Sorrera akta

Hau Pittu Hau

Bilboko Aste Nagusian festak ondo pasatzeko eta erdaratik pasoa egiteko antolatu dugu konpartsa berri bat: “Haupittuhau” (“jaupittujau” ahoskatu bestela izenak ez du graziarik eta).

Konpartsa euskalduna dugu hau eta ipiniko dugun txosnan euzkaraz baino ez dugu atendituko. Erdaldunentzat hiztegitxo bat ipintzeko asmoa dago, nahi baldin badute ezer eskatu, geure hizkuntzaz egin dezaten.

Orain zoritxarrez euskararen presentzia eta erabilpena festetan guztiz sinbolikoa izan da, konpartsen izena besterik ez, ekitaldiak, konpartsen bizitza… erdara hutsez direlarik.

Egoera honen aurrean espazio, giro, ekintza euskaldunak lortu behar ditugulakoan gaude eta horretarako bidezkoena Euskal Herrian Euskarazkook antolatutako haupittuhau honetan parte hartzea dute bilbotarrek.

Gure konpartsaren zereginak ez ditugu mugatu behar festetara soilik. Urtean zehar beste honakoak egiteko asmoa era badugu: xake txapelketak, afariak, mendi irtenaldiak, Ibilaldira eta holakoetara txangoak…

Aste Nagusian haupittuhautu gurekin eta ikusiko duzu ze ondo pasatzen dugun.

Bilbo, 87/7/6