National Pittugrafik

Hau Pittu Hauko kideok lotsarik ez dugula gauza ezaguna da. Horregatik, edozein lekutara joaten garenean, konpartsako kamiseta eramaten dugu beti. Lotsabako galantak gara! Gure kamisetaren barraskiloa Bilbotarrok ohi dugun harrotasunarekin erakusten dugu!

Atal berezi eta ikusgarri honetan, gure konpartsakideok munduan zehar utzitako aztarnak aurkituko dituzue. Gure barraskiloa famatua da mundu osoan! Hori frogatzeko, gure kamisetaren argazkiak munduko edozein lekutan topatuko dituzue.

Eta gure konpartsakideei gomendio bat: TXAPELA BURUAN, KAMISETA
SOINEAN TA IBILI MUNDUAN! Atera argazki bat eta bidali konpartsako helbidera.

2011ko Hau Pittu Hau eguna

Zer gertatu zen gure egunean? Hemen adibide batzuk!

Jakina, gertatu zen guztia ez dizuegu esango, honela hurrengoan jakiteko etorri beharko duzue!

Konpartsakide eguna

.
.
.
Bilboko Aste Nagusia baino lehen Konpartsero Eguna izango dugu uztailean. Uztailaren 16an, larunbata, Bilboko Areatzan Konpartsero Eguna ospatuko dugu. Egun horretarako Konpartsen Federakundekook prestatu dugun egitaraua hauxe da:

11.30: Prentsaurrekoa
12etatik Aurrera…
– Umeentzako tailerrak eta puzgarriak
– Txorizo eta piper banaketa
– Pintxo lehiaketaren hasiera*
13.30: Pintxoen aurkezpena
14.00: Pintxo lehiaketaren sari banaketa
14.30: Konpartsen bazkaria
17.30: ORKRESTA
18.00: Udaletxetik Errekaldera, Kukutzarekin bat!

*Pintxo lehiaketaren arauak
– Lau pintxo berdin aurkeztu behar dira
– Pintxo-lehiaketarako osagaiak: odolostea, sagarra, perretxikoak + 2 osagai libre + basea + (koipea + gatza + ozpina…).
– Bertan egin behar dira,
– Pintxoaren dekorazioa hartuko da kontuan, ez platerrena

Inauteriak gogoratzen!

Aurtengo inauterietako jaitsiera gogoratzeko bideo bat egin genuen eta konpartsaren egunean (aurten ekainaren 4an ospatu dugu) aurkeztu genuen. Orain hemen daukazue ikusgai!