Kantutegia

Euskal Herrian beti izan dugu kantatzeko ohitura, eta nola ez, gure konpartsan ohitura hori mantentzeko saiakera handiak egiten ditugu. Milaka abesti izan dira gure historiaren lekukotasuna izan dutenak, eta noski, askotan zaila da guztiak gogoratzea. Horretarako, Hau Pittu Hau konpartsak bere kantutegia argitaratzea erabaki du, bai konpartsakideok, bai euskaraz abesteko ohitura duten horiek laguntza izan dezagun.