Erabaki judiziala edozein izanik ere, Jone Artola 2013ko Aste Nagusiko txupinera dela adierazi dute Bilboko Konpartsek

Jone Artolaren txupinera izendapena bertan behera utzi du Bilboko epaitegi batek. Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren delegatuak egin zuen eskaera, eta Bilboko epaileak onartu egin du. Hala ere, eabaki judizialaren erabakia edozein izanik ere, eta nahiz eta Jone Artola txupinera izendapenetik kargugabetu, Bilboko Konpartsek “2013ko Aste Nagusiko txupinera” Jone Artola dela adierazi dute. Konpartsen bozeramaile Itziar VillafaƱezek, datorren ostiralean berriz biltzekotan gelditu den bilkuran izan ostean, oraindik epailearen erabakia zein den ez zekitela adierazi dio Europa Pressi. Bilboko Konpartsen bozeramaileak uste du “ez dagoela arrazoirik” Artola txupinera izendapenetik kargugabetzeko, eta beraz, “suspentzioa kendu” egin beharko litzakeela. “Argi daukaguna zera da, arrazoi horiek hor daudela eta erabaki judiziala edozein delarik ere Jone Artola dela 2013ko Aste Nagusiko txupinera” eman du aditzera.

Artola txupinera izendatzearen aurkako helegitea Espainiar Gobernuko EAEko ordezkari Carlos Urquijok aurkeztu zuen, erabakia “biktimenganako iraina” dela uste baitu. Artola Etxerateko kide, Txori Barroteko sortzaile eta ANVko hautagai izanda txupinera izendatzea biktimei burla egitea dela dio Urquijok.

Leave a Reply

*